{"id":952,"date":"2018-12-20T11:41:00","date_gmt":"2018-12-20T10:41:00","guid":{"rendered":"http:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=952"},"modified":"2018-12-20T11:41:25","modified_gmt":"2018-12-20T10:41:25","slug":"dunning-kruger-efektua-edo-nola-ezagutu-arreta-falta-segurtasunari-dagokionean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/dunning-kruger-efektua-edo-nola-ezagutu-arreta-falta-segurtasunari-dagokionean\/","title":{"rendered":"Dunning-Kruger efektua edo nola ezagutu arreta falta segurtasunari dagokionean"},"content":{"rendered":"<p>Gure gaitasunak era egokian antzematen al ditugu? Uste duguna bezain adina al dakigu benetan? <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=HhbH1nSX1qI\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Dunning-Kruger efektuak<\/a> honen erantzuna dauka, bere ondorio nagusietako bat hurrengoa izanik: <strong>zenbat eta gutxiago jakin nobaitek, orduan eta azkarragotzat hartuko du bere burua.<\/strong><\/p>\n<p>Gaztelaniazko esaerak dioen bezala:\u00a0 <strong>Ezjakintasuna ausardiaren ama da<\/strong>. Cornell Unibertsitatean Psikologia sozialeko irakasle den <strong>David Dunningek<\/strong> bere ikasle bikaina den <strong>Justin Krugerrekin<\/strong> batera, aipatutako efektua aurkitu zuten. Behin ikerketaren emaitzak aztertuta, mendeetan zehar filosofo anitzek behin eta berriz esandakoa zientifikoki egiaztatu zen: <strong>gaitasunik ezak norberaren irudia gehiegi estimatzea dakar<\/strong>; filosofo eta irakasle lanak egin zituen <strong>Amos Alcottek<\/strong> (1799-1888) esaterako \u00abEzjakinaren gaixotasuna bere ezjakintasunaz ez jabetzea da\u00bb esan zuen, <strong>Nietzsche<\/strong> (1844-1900) alemaniarra \u00abGizakientzat norberaren ezjakintasuna ulertzeko zaila da\u00bb esatera ausartu zen, eta <strong>Baltasar Graci\u00e1n<\/strong> (1601-1658) pentsalari espainiarrak hurrengoa adierazi zuen: \u00abEzjakintasunerako lehen urratsa jakiteaz harro agertzea da eta askok jakingo lukete, dakitela pentsatuko ez balute\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Dunningek<\/strong> lehenagoko hipotesi bat egiaztatu edo gezurtatzen zuen <strong>ikerketa<\/strong> aurrera eramatea erabaki zuen: Posible al da neure inkonpetentziak gaitasun ez horrekiko inkontziente bihurtzea edo ez uztea gai ez naizela antzematen? Emaitzetan<strong> gure gaitasunen antzemate akastuna<\/strong> existitzen dela ikusi zen eta pertsona zenbat eta inkonpetenteago izan, orduan eta gutxiago antzematen zuen bere gaitasun eza. Bestalde, gaitasun handiena zuen jendeak, paradoxikoki, bere gaitasunak gutxiegi estimatzen zituen edo horien inguruan ziurtasun gutxiena zutenak ziren.<\/p>\n<p>Antzemate akastun honen arrazoia da lan edo egitekoa betetzeko beharrezko diren konpetentzia eta gaitasunak eta lan horretako jarduera estimatzeko beharrezko gaitasunak berdinak direlako. <strong>Horien ezagutza eskasia<\/strong> izateak, kasu batzuetan, <strong>benetan ez dituzten gaitasunez harropuztea dakar.<\/strong><\/p>\n<p>Lan-segurtasunean, gure buruarengan konfiantza gehiegi izateak ondorio txarrak ekar ditzake. \u00a0Alor honetan aipaturiko konklusioak ezarriz gero, ezinbestekoa da <strong>gure buruaren<\/strong> inguruko <strong>hausnarketa<\/strong> eta <a href=\"http:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/vidas-seguras\/como-una-autoevaluacion-de-nuestro-aprendizaje-nos-ayuda-a-adoptar-rutinas-seguras\/\">autoebaluazioa<\/a> egitea. Geure burua eta <strong>geure mugak<\/strong> <strong>ezagutzea<\/strong> <strong>aurrerapauso<\/strong> <strong>handia<\/strong> da, egin ahal ditugun akatsak zuzendu edota onuragarriak izango zaizkigun <a href=\"http:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/infografiak\/enpresek-prebentzio-alorrean-trebatzeko-eta-informatzeko-betebeharrak\/\">ezagutza berriak<\/a> barneratzeko.<\/p>\n<p>Gauza berri eta erabilgarriak ikasteko <strong>garaiz gaude beti<\/strong>, <strong>Zizeronek<\/strong> egin zuen bezala \u00abez dakidanaren ezjakintasuna aitortzeaz ez naiz losatzen\u00bb esatean, era berean <strong>Benjamin Disraelik <\/strong>\u00abEzjakina zarela ohartzean jakinduriara hurbiltzeko urrats handia ematen ari zara\u00bb adieraztean edo <strong>Aristotelesek<\/strong> K.a. 384-322 bitartean hurrengoa aipatu zuenean: \u00abNorberaren ezjakintasuna onartzean datza benetako jakituria\u00bb. Hortaz, zentzuduna izan zaitez, segurtasuna eta istripuen prebentzioaren alorrean horrek marka dezakeelako aldea <a href=\"http:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/bizirik-bazaude-ikas-dezakezu\/\">ikasten jarraitzeko<\/a> urte gehiago bete edo bizitzak cum laude <a href=\"http:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/ez-badakizu-hegan-hobe-arnesa-jartzea\/\">lizentziatura ematearen<\/a> artean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gure gaitasunak era egokian antzematen al ditugu? Uste duguna bezain adina al dakigu benetan? Dunning-Kruger&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":964,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[583],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/952"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=952"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/952\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/964"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=952"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=952"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=952"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}