Zeregin bat egitean, baliteke lan-baldintzak aldatzea eta segurtasuna arriskuan jartzea. Beraz, alerta-seinaleak identifikatzea, gorabeheren berri ematea eta, beharrezkoa denean, jarduera geldiaraztea funtsezkoa da istripuak prebenitzeko.
Hori dela-eta, infografia honetan, noiz gelditu behar dugun, nola jokatu behar dugun eta lanari berriro ekin aurretik zer egiaztatu behar dugun azalduko zaigu.
Segurtasuna arriskuan jar dezakeen egoera baten aurrean, ez inprobisatu eta ez jarraitu ezer gertatuko ez balitz bezala. Gorabehera jakinarazi behar duzu eta, segurtasunez lan egiterik ez baduzu, gelditu egin behar duzu.