Ba al zenekien eskimalek sortu zituztela eguzkirako lehenengo babes betaurrekoak antzinaroan?

Ba al zenekien
Ba al zenekien eskimalek sortu zituztela eguzkirako lehenengo babes betaurrekoak antzinaroan?

Eguzkirako babes betaurrekoak gure bizitzan ohiko zerbait dira, modako osagarri bihurtu dira eta denok erabiltzen ditugu. Baina ez dugu inoiz ahaztu behar bere zeregin nagusienak gure begiak eguzki izpietatik babestea izaten jarraitzen duela.  Horregatik, hain zuzen ere, asmatu zituzten duela 12.000 urte baino gehiago.

Izan ere, gezurra badirudi ere, gizakiak begiak eguzki izpietatik babesteko erabili zuen lehenengo tresna hau antzinarokoa da. Eskimalek beraiek eguzkiko betaurrekoen lehenengo aurrekaria sortu zuten, sarritan kalte egiten zien gaitz baten eraginez,  Elurretako Itsutasuna, alegia.

Nuit herriek gaitz hau pairatzen zuten euren inguru glaziarraren eraginez. Hain argia zen atmosferaren eta elurraren ahalmen islatzaile handiaren ondorioz, izpi ultramoreak begietara zuzenean iristen ziren.  Beraz, eskimalak oinarrizko betaurreko latz hauek fabrikatzen hasi ziren, begiak babesteko eta itsualdiak saihesteko.

Animalien hezurrekin, karibu adarrekin, egurrez eta marfilez egiten zituzten. Begiak estaltzen zituzten antzeko zerrenda laua ziren. Bertan, ikusteko bi zulotxo egiten zizkieten eta, horren eraginez, inguruko argia murrizten zuten eta ondorengo ikusmen arazoak ekiditen zituzten eraginkortasunez. Buruari bale azalez edo animalien tendoiez egindako zerrendekin eusten zituzten.

Nahiz eta kristalarik ez eraman, gizakiak erabili zituzten eguzkirako lehenengo betaurrekotzat jotzen dira. Egia da, kristalarik ez edukitzea abantaila bat zela, ez zirelako ez lausotzen ez izozten.

Soilak baino oso eraginkorrak, asmakizun horrek planetaren eguraldi gogorrenetariko eta latzenetariko batean bizirik irauten duen herri baten biziraupenaren alde egin zuen.

Buletinera harpidetu