Lege-oharra

Honako datu hauek zure eskura jartzen ditugu, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 2002/34 Legeko 10. artikuluan zehaztutakoaren arabera:

SEGURMANIAren egoitza Bilboko Kale Nagusiko (On Diego Lopez Harokoa) 50. zenbakian dago.

www.segurmaniazurekin.eus webgunean, laneko arriskuen prebentzioari buruzko edukiak agertzen dira, informazioa emateko eta dibulgatzeko.

Webgune hori Confebaskek eratu du, hori sortu zuten hiru erakundeekin elkarlanean: Adegi, Cebek eta Sea.

PRIBATUTASUN-POLITIKA

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoan (DPBL) ezarritakoaren arabera, erabiltzaileari jakinarazten diogu ematen dizkigun datu guztiak fitxategi batean sartuko direla. Fitxategi hori CONFEBASKek sortua da eta bere ardurapean gordetzen du.

Beti errespetatuko da datu pertsonalen konfidentzialtasuna, eta honako helburu hauetarako soilik erabiliko dira datuok: eskainitako zerbitzuak kudeatzea, erabiltzailearen eskaerei erantzutea eta administrazio-eginkizunak burutzea, baita informazio tekniko, komertzial eta publizitarioa bidaltzea ere, bai posta arruntez, bai elektronikoz.

Datuak aldatzeko, ezerezteko edota horiei aurre egiteko erabiltzaileak duen eskubidea erabili nahi badu, helbide honetara idatzi beharko digu: kaixo@segurmaniazurekin.eus

ERANTZUKIZUNAK

CONFEBASK ez da foroetan, sare sozialetan zein beste edozein bitartekotan gordetako informazioaren zein edukien erantzule, informazio horrek hirugarrenei aukera ematen badie edukiak independenteki argitaratzeko zerbitzu-emailearen webgunean.

Hala ere, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legeko (IG-MEZL) 11. eta 16. artikuluak kontuan hartuz, CONFEBASKek konpromisoa hartzen du estatuko edo nazioarteko legeriaren aurka joan litezkeen edukiak kendu edo blokeatzeko, baita hirugarrenen eskubideak edota moral eta ordena publikoa urratuko lituzketen edukiak kendu edo blokeatzeko ere.

Bestalde, erakundeak ez du ardurarik hartuko internautaren ordenagailuan instalatutako softwarean akatsak edota konfigurazio desegokiak baldin badaude eta horiek kalteak eragiten baldin badituzte. Horrez gain, ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzailea internetera konektatzean akats edota arazo teknikoren bat sortzen bada, eta ez du bermatuko webgunerako sarbidean etenaldi edo akatsik egongo ez denik.

Halaber, CONFEBASKek bere webgunean duen informazioa edozein unetan eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea du, baita webgunearen beraren konfigurazioa zein itxura aldatzeko ere, horregatik erantzukizunik izan beharrik gabe.

JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

CONFEBASK argitalpen digitalaren softwarearen eskubide guztien jabe da, baita horretan barnebiltzen diren eduki guztiei dagozkien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen jabe ere. Hala ere, ez da enpresa horren jabetza ez diren produktu eta zerbitzu publikoen eskubideen jabe.

Webgunean argitaratzen den materiala ezin izango da errepikatu, kopiatu edo argitaratu CONFEBASKek idatzizko baimena eman gabe.

 SEGURMANIAn aipatutako bestelako enpresa eta erakundeak informazioa hedatzeko helburuarekin soilik agertzen dira www.segurmaniazurekin.eus webgunean. Jabe horiek dagokien informazioa aldatzea zein ezabatzea eska dezakete.

INDARREAN DAGOEN LEGEA ETA JURISDIKZIOA

Baldintza orokor hauek Espainiako legediaren araberakoak dira. Webgunearekin edo bertan egiten den jarduerarekin sor litekeen edozein auziri erantzuna emateko, Bilboko Epaitegiek izango dute eskuduntza; hala, erabiltzaileak egokitu dakiokeen beste edozein foruri uko egiten dio.

COOKIE-POLITIKA

CONFEBASKek, bere kabuz zein neurketa-zerbitzua emateko kontratatutako hirugarren baten bidez, cookieak erabil ditzake erabiltzailea webgunean dagoen bitartean. Cookieak web zerbitzu baten bidez nabigatzaileari bidalitako fitxategiak dira; horien helburua da erabiltzaileak nabigatzen duen bitartean egiten dituen ekintzak erregistratzea.

Erabilitako cookieak erabiltzaile anonimo bati eta haren ordenagailuari lotzen zaizkio, eta beren horretan ez dute erabiltzailearen datu pertsonalik ematen.

Cookien bidez, posible da webgunea zerbitzari batean egon eta zerbitzari horrek erabiltzailearen nabigatzailea ezagutzea, nabigazioa erraztu ahal izateko. Bestalde, erabiltzaile kopurua eta trafikoaren parametroak neurtzeko ere erabiltzen dira, baita prozesua eta sarrera kopurua kontrolatzeko ere.

Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake cookieak erabiltzen dituenean abisua jasotzeko, edota bere ordenagailuan horrelakorik ez instalatzeko. Irakurri, mesedez, zure nabigatzailearen argibide eta gidaliburuak gai honi buruzko informazio gehiago izateko.

Webgunea erabiltzeko, ez da beharrezkoa erabiltzaileak (edo bere izenean jarduten duen hirugarrenak) webguneari cookieak bidaltzeko baimena ematea; gainera, ez da beharrezkoa erabiltzaileak saioa hastea aurretiko izen-ematea eskatzen duten zerbitzuetako bakoitzean.

Edozein kasutan, cookieak aldi baterako izaten dira, eta ondorengo transmisioa eraginkorrago egitea dute helburu bakarra. Inola ere ez dira erabiliko informazio pertsonala jasotzeko.

Buletinera harpidetu