Ba al zenekien…mugikorrean kontaktuei “AA” jartzeak dagoeneko ez duela balio?

Ba al zenekien
Ba al zenekien…mugikorrean kontaktuei “AA” jartzeak dagoeneko ez duela balio?

Istripu bateko biktimaren senideak ohartarazteko lana larrialdi-zerbitzuei erraztea zen neurriaren helburua. Ideia ona izan zen, baina dagoeneko ez du balio.

2009an, Barne Ministerioak eta Gurutze Gorriak kanpaina bat abiarazi zuten, mugikorren erabiltzaileek senideak identifika zitzaten AA kodearekin (gaztelaniaz, avisar a). Istripu bateko biktimaren senideak ohartarazteko lana larrialdi-zerbitzuei erraztea zen neurriaren helburua. Ideia ona izan zen, baina dagoeneko ez du balio. Gaur egungo smartphonek datu pribatu ugari dituzte, eta inork ez du nahi eskuragarri egotea; hori dela eta, segurtasuna bikoiztu egin da, besteak beste pantaila blokeatzeko neurriarekin. Horren eraginez, istripua gertatzekotan, ezinezkoa da poliziak edota larrialdi-zerbitzuek telefonoaren agenda begiratu ahal izatea. Beraz, nola adierazi nori deitu behar zaion?  iPhone eta Androidek beste aukera bat ematen dute. iOSen, “Salud” (osasuna) aplikaziora jo behar da. Hor, “Datos médicos” (datu medikoak) atalean, kontaktu bat edo batzuk gehitzeko aukera dago. Eragiketa burutzeko, “Ver cuando esté bloqueado” (ikusi blokeatuta dagoenean) aukera aktibatu egin behar da. Android sistema operatiboa duten gailuetan, aldiz, honako hau da larrialdietarako kontaktua konfiguratzeko bidea: “Ajustes”, “Usuarios”, “Información de emergencia”, “Contactos” eta “Añadir contacto” (Ezarpenak, Erabiltzaileak, Larrialdietarako informazioa, Kontaktuak eta Gehitu kontaktua).

Buletinera harpidetu