Bazenekien segurtasun-uhala inoiz asmatu den segurtasun pasiboko elementurik eraginkorrena dela?

Ba al zenekien
Bazenekien segurtasun-uhala inoiz asmatu den segurtasun pasiboko elementurik eraginkorrena dela?

Ibilgailu baten segurtasun pasiboko elementuen helburua behin istripua saihestu ezin izan denean, bere bidaiarietan lesio larri edo hilgarriak saihestea edo txikiagotzea da.

Ibilgailu baten segurtasun pasiboko elementuen helburua behin istripua saihestu ezin izan denean, bere bidaiarietan lesio larri edo hilgarriak saihestea edo txikiagotzea da. Aipaturiko elementuek behin istripua gertatu denez gero, bidaiarietan kaltea txikiagotzea bilatzen dute.

Segurtasun-sistema pasibo nagusiak airbag-a, segurtasun-uhala eta kaskoa (moto bat izatearen kasuan) dira baina buru-euskarriak, karrozeriak eta ibilgailuko kristalek ere garrantzi dute.

Segurtasun-uhalaren eginkizun nagusia istripua produzitu ondoren ibilgailuko bidaiariak bortizki  irten daitezela saihestea da. Bidaiarien desazelerazioa moteltzeko balio du. Derrigorrezko erabilerako elementua da ibilgailuko jezarleku guztietan eta inoiz asmatu den segurtasun pasiboko sistema eraginkorrena kontsideratzen da. Sinestezina dirudi ezta?

Bere jatorrian segurtasun-uhala erabilera aeronautikorako ulertu zen, hala ere, 1940 inguruan kontzeptua autoetan aplikatzen hasi zen. Volvo-ren ingeniaritzak 1959an diseinatutako hiru puntuko ainguraketako gerrikoa, ohikoena eta gaur egun  arte autoetan gehien erabilitakoa bihurtu dena; izan ere, oraingoz eraginkortasun paregabea erakutsi du.

Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, segurtasun-uhala urtero bizitza gehien salbatzen dituen asmakizunetako bat da. Espainian 1974tik aurrera derrigorrezkoak dira errepidean eta 1992tik hiri-esparruan. Heriotza-arriskua % 80arte txikiagotzeko gai dela pentsatzen da.

DGT-aren arabera, aurrez aurreko talkarik egotekotan, gerrikoak heriotzaren eta buruko zauri larrien arriskua % 90ean gutxitzen du eta zaurien, hausturen eta beste lesio-mota batzuen arriskua % 75ean txikiagotzen du. Helmena egotekotan, heriotzaren edo zauri larrien arriskua erdira murrizten du.

Ez dago gaizki ehun elastikozko zerrenda xume bat izateko ezta? Ba ez ahaztu bizitza salbatzeko eraginkorra izan dadin beti lotuta eraman behar duzula. Bestela, inoiz asmatutako segurtasun pasiboko elementurik eraginkorrena alferrik galtzen eta zure bizitza beharrizanik gabe arriskuan jartzen egongo zara.

 

 

 

Buletinera harpidetu