Ba al dakizu zein desberdintasun dagoen bertigo eta zorabioaren artean?

Bizitza seguruak
Ba al dakizu zein desberdintasun dagoen bertigo eta zorabioaren artean?

Nahiz eta batzuetan “bertigo” eta “zorabioa” hitzak sinonimo bezala erabili, ez dira gauza bera.

Nahiz eta batzuetan “bertigo” eta “zorabioa” hitzak sinonimo bezala erabili, ez dira gauza bera. Oso egoera desberdinak dira, baita euren kausak eta sintomak ere. Bertigoarekin sentsazio nagusia norberaren edo objektuen mugimendu faltsua da eta, ondorioz, oreka galera. Zorabioarekin berriz, hainbat sentsazio eduki daitezke: alditxarra, ahuleria, zorabialdia, ezegonkortasuna, ondoeza eta goragaleak.

Bertigoaren jatorria

Bertigo ohikoena posizionala da eta “otolito” izeneko kalkuluak belarriaren zonaldean sortzearen eraginez ematen da. Zorabioa eragiten da buruaren mugimenduekin eta bertigo egoera bortitzak agertzen dira, baina iraupen motzekoak.

Ohikoa den beste bertigo bat bertigo periferikoa izenekoa da. Ohikoena da, eta buru aldeko lesioen edo hainbat botika hartzearen eraginez sortzen da. Bestalde, bertigo zentrala gutxien ematen dena da eta haren kausa garunean dagoenean sortzen da.

Zorabioaren jatorria

Batzuetan sortzen da odola ikustean edo oso min handia pairatzerakoan. Horien eraginez, segundo batzuez konortea bat-batean galdu egiten da. Hala ere, beste faktore batzuek ere eragin dezakete zorabioa, besteak beste: glukosa jatsiera, tentsio baxua, anemia, belarriaren edo ikusmenaren arazoak, bero handiegi edo antsietatea.

Nola jardun arazo hauen aurrean?

Zorabiatzera zoazela atzematen baduzu, zonalde seguru batean kokatu behar zara, zerbaiti eutsi. Behar izanez gero, eseri burua hanken artean edo hankak gora jarri. Mugimendu hauek odolaren zirkulazioa berriz aktibatzen lagunduko dizute.

Bertigoa pairatuz gero (egunean behin baino gehiago edo elkarren ondoko hainbat egunez gerta daiteke), zenbait urrats jarraitu behar ditugu, esaterako: euskarri bat bilatu, altueretatik edo eskaileretatik jaitsi, hala badagokio, hau da, kontrola galtzea saihestea, ez erortzeko. Horrez gain, komenigarria da begirada puntu zehatz batean finkatzea, burua ez mugitzea (batez ere atzeraka), arnasa kontrolatzea (poliki eta leunki egin) eta, batez ere, erlaxatu eta angustia une hura kontrolatzen saiatu.

Oso garrantzitsua da zera kontuan hartzea, zorabioak edo bertigoak jasaten badituzu, lanean ari zaren bitartean: erortzeko eta lesioak izateko aukera gehiago izango dituzu. Horregatik, arazo hauek pairatuz gero, makina astuna erabiltzen ari zaren bitartean, aldamio edo eskailera batera igota edo auto bat gidatzen ari zarenean, istripu bat eragiteko aukera gehiago izango dituzu. Beraz, ez izan zalantzarik eta gelditu zorabioa edo bertigoa sentitzen duzunean, txikiena bada ere. Gogoratu, zure segurtasuna eta osasuna garrantzitsuenak dira kasu hauetan.

Buletinera harpidetu