Osasuna kontrolatzeko kamiseta adimenduak

Bizitza seguruak
Osasuna kontrolatzeko kamiseta adimenduak

Teknologia berriek arrera pausu handiak ekartzen dizkigute. Horiek mota orotariko zereginak errazten dizkigute eta lan esparruari dagokionez,  4.0 Industriak ekoizpen eta fabrikazio prozesuetan onura handiak ekarri ez ezik, makinen produktibitatea hobetuz, hobekuntza berritzaile hauek jarduera esparru guztietan erabili daitezke, hornitzaileen kudeaketatik osasunaren eta lan arriskuen prebentziora arte.

Teknologia berriek arrera pausu handiak ekartzen dizkigute. Horiek mota orotariko zereginak errazten dizkigute eta lan esparruari dagokionez,  4.0 Industriak ekoizpen eta fabrikazio prozesuetan onura handiak ekarri ez ezik, makinen produktibitatea hobetuz, hobekuntza berritzaile hauek jarduera esparru guztietan erabili daitezke, hornitzaileen kudeaketatik osasunaren eta lan arriskuen prebentziora arte.

Hobekuntza iraultzaile hauenetariko bat osasuna monitorizatzen duten kamiseta adimenduak dira.Horiek mota orotariko datuak biltzeko eta berehala informazio erabilgarri bilakatzeko ahalmena dute, horregatik, benetako bizitzan sartzen ari dira sektore ugaritan. Adibidez, ospitaletan erabiltzen ari dira,  LOBIN proiektuaren bidez,  gaixoak, mota hauetako kamisetak erabiliz, askatasun handiagoa izan dezan eta medikuek errazago kontrolatu dezaten, uneoro biomonitorizatuta egongo delako gorputza kablez josita eraman beharrik gabe.  Polar bezalako beste kamiseta adimenduek jantzita daramatzaten kirolari profesionalen bihotzaren erritmoa eta horiek kokapena monitorizatzen eta esfortzuari, abiadurari eta errekuperazio mailari buruzko datuak ematen dituzte.

Lan arriskuen prebentzioaren eremuan, gauzen adimen artifizialak eta internetek, kamiseta adimenduei aplikatuta, zerbitzu handi bat burutu dezakete ere, langileek euren lana garatzen duten baldintzak zainduz. Kontuan hartu behar da arrisku bat suposatu dezakeen zenbait alderdi denbora errealean hobetuz gero, istripuak prebenitzea lortu daitekeela.

Alemaniako WearHealth startup-ek, gauzen interneten aplikazioan eta lan segurtasunari aplikatutako analisiaren aplikazioan aditua, hamar urte daramatza aplikazioen eta wearable gailuen jantzi daitezkeenak”  garapenean lan egiten. Horiek arropan edo osagarrietan sartu daitezke eta langileen osasuna monitorizatzen laguntzen dute.

Aipatutako gailuen artean kamiseta adimendu batzuk diseinatu dituzte. Horiek langileen osasuna monitorizatzen dute eta hainbat arrisku ebaluatzen dituzte, besteak beste, langile batek bihotzekoa izatea edo bero kolpe bat jasotzea. Kamiseta hauek zenbait sentsore dauzkate eta horiek, esaterako, langilearen maiztasun kardiakoa edo gorputzaren tenperatura neurtzen dute.

Enpresa honek garatutako algoritmoek, lanpostu bakoitzaren zehaztapenen arabera, langile bakoitzaren estres edo neke maila adierazi dezakete, izan ditzakeen zorabioak kontrolatu edo langile bat lana egiterakoan jarrera txarra hartzen ari den ala ez adierazi edo arazoak edo istripu bat eragin dakiokeen pisu bat altxatzea.

Kasu guztietan, kamisetak alerta bat langileari berari bidali diezaioke;  gailuak dar-dar egitearekin bakarrik langilearen arreta deitu eta akatsa zuzendu daiteke okerrera egin baino lehen.  Adibidez, makurtzen den bakoitzean ergonomia zuzena kontuan hartu gabe. Eta datu horiek enpresaren zerbitzu medikuetara igorri ditzake ere, bildu ahal izateko, hartara, patroiak identifikatu ahal izango dituzte, zein zeregin edo inguruabar diren arriskutsuenak jakiteko eta horiek saihesteko prebentzio neurriak abian jarri ahal izateko.

Buletinera harpidetu