Ainara Barrio, JAZeko Prebentzio eta Kalitate saileko burua: “Oso garrantzitsua da langileekin harremanetan egotea, Kalitate eta Prebentzio arloan, eskatzen dizkiegun gauzen zergatia ezagutu behar dute”

Enpresa seguruak
Ainara Barrio, JAZeko Prebentzio eta Kalitate saileko burua: “Oso garrantzitsua da langileekin harremanetan egotea, Kalitate eta Prebentzio arloan, eskatzen dizkiegun gauzen zergatia ezagutu behar dute”

JAZek enpresei azalerak tratatzeko soluzioak eskaintzen dizkie. Elkarrizketa honetan, prebentzio eta kalitate saileko burua den Ainara Barriok bere egunerokotasuna ezagutzera eman digu eta Lan Segurtasuna eta Osasuna guztioi dagokigun zerbait dela barneratzeko egiten duten esfortzua adierazi digu.

JAZek enpresei azalerak tratatzeko soluzioak eskaintzen dizkie. Elkarrizketa honetan, prebentzio eta kalitate saileko burua den Ainara Barriok bere egunerokotasuna ezagutzera eman digu eta Lan Segurtasuna eta Osasuna guztioi dagokigun zerbait dela barneratzeko egiten duten esfortzua adierazi digu.

Zein da enpresak garatzen duen jarduera nagusia?

JAZ-ZUBIAURRE, S.A. enpresan, 1924. urtetik, azalerak tratatzeko soluzioak fabrikatzen eta saltzen ditugu: hortz metalikoko eskuilak, nylon urratzailekoak, urratzaile malguak, etab.  Espainiako merkatuan buruzagiak gara eta gure produkzioaren zati handiena esportaziorako erabiltzen dugu 65 herrialdetan baino gehiagoetan. Horietatik, Estatu Batuak nabarmentzen dira, non JAZ BRUSH USA, INC konpainia filialaren bidez jarduten dugu.

Hortz metalikoko, nyloneko eskuilen eta azalerak tratatzeko erreminten fabrikazioan espezializatuta dagoen enpresa gisa, langileek, euren egunerokotasunean, zein arrisku zehatzei egin behar diete aurre?

Lanean erabiltzen ditugun materia eta osagai motak direla eta, gure langileek aurre egin beharreko arriskuak, batez ere, mekanikoak dira (zulaketak, ebakiak, jaurtiketak, etab.).

Ikuspegi ergonomikotik, gure produkzio prozesuan Zama lanei eta Gainerako esfortzuei aurre egin behar diegu, fabrikazio sistemak eskuilak eskuz fabrikatzen diren sailak baititu.

Arrisku Higienikoei dagokienez, fabrikazio prozesuetan parte hartzen duten makinen mota dela eta, zarataren eraginpean izatearekin lotutako arriskua dago.

JAZek eskuilen sektorean egin duen ibilaldi luzean zehar (1924. urtetik), zein da prebentzio arloko politika? Zein jarduera zehatz burutzen ditu esparru horretan?

Prebentzio arloko gure Politikaren xedea langileen Segurtasuna eta Osasuna kaltetu ditzaketen arriskuak ezabatzea edo gutxitzea da.

Urtero, gure Helburuak xede horretara begira planteatzen ditugu, Hobekuntza Aukerak erregistratzen eta burutzen ditugu, zeinek eskuragarri ditugun komunikazio foro desberdinetan biltzen diren, eta baita Arrisku Ebaluazioetatik eratorritako jarduerak ere, orokorrak zein zehatzak.

Langileek LAP esparruko zein prestakuntza zehatz mota jasotzen dute, eguneroko lana segurtasun osoz burutu ahal izateko? Eta taldeak zein NBE mota behar ditu lana arriskurik gabe egiteko?

JAZen uste dugu Prebentzioa gure egunerokotasunean barneratu ahal izateko, dagozkigun lanak zuzen burutu ahal izateko gaitasunak eta jarrerak garatu behar ditugula, horrek gure edo hirugarrenen segurtasuna edo osasuna kaltetu gabe.

NBE beti langile guztien eskura daude eta lanpostuetako Arrisku Ebaluazioek definitzen dituzten arriskuak aintzat hartuta, langile guztiek segurtasun botak eta begiak babesteko betaurrekoak DERRIGORREZ erabili beharko dituzte, Produkzio sailean dauden bitartean (bai plantako langileak, bulegoetako langileak eta bai bisitak).

Eskularruak eta/edo berrietarako babesak AEk ezarritako lanpostuetan erabiltzen dira eta zenbait eragiketa zehatzetarako, arnas babeserako ekipoak erabilgarri dituzte, besteak beste, erabili eta botatzeko maskarak edo aho eta sudurrerako maskarak.

Azken urteotan, prebentzio eta segurtasun esparruan, zein hobekuntza edo praktika on egin dira? Zure ustez, zein izango litzateke enpresaren prebentzio politikan mugarri izan den hobekuntza?

Ergonomiarekin lotutako arriskuak, askotan, detektatzeko eta gutxitzeko edo ezabatzeko zailenak izaten dira. JAZen, azken urteotan, ezarri ditugun hobekuntza nagusienak esparru hura hobetzera bideratuta izan dira, ia lanpostu guztietan agertzen baita, eta maiz, kaltetutakoek ez dute kontuan hartzen ezarritako zereginak behar bezala ez burutzeak dakartzan arriskuak.

Zamak Eskuz Manipulatzeko ekipo laguntzaileak erabiltzea, Bortxatutako Jarrerak murriztea edo lan prozedurak aldatzea eta langileak kontzientziatzea langileek aspalditik eduki litzaketen muskulu eta eskeletoaren asaldurak nabarmen gutxitzen ari dira (ohiko lanarekin lotutako osasun arazoak eta normalean bizkarra, lepoa, sorbaldak eta goiko gorputz-adarrei kaltetzen die, eta baita behekoei ere, nahiz eta gutxiagoetan izan).

Nolakoa da Prebentzio eta Kalitate saileko buruaren egunerokotasuna JAZ sektoreko enpresa batean?

JAZ enpresako Lan Segurtasun eta Osasuneko eta Kalitateko Buruaren egunerokotasuna oso aktiboa da, eta are gehiago; inolako errutinarik gabekoa. Berezko produktua dugunez, erreferentzia desberdin ugarirekin, lanpostu desberdin anitzekin eta makina zehatzekin (ez estandarrak), prebentzio zein kalitate bezalako alderdiei arreta berezia eman behar diegu.

Nire lanaldiaren zati handiena plantan ematen dut, bai Kalitate edo Prebentzioko gaiak ebazten edo gainbegiratzen, eta bai langileen eskaerak artatzen, batez ere, Prebentzioari dagokionez. Nire ustez, oso garrantzitsua da langileekin harremanetan izatea, modu proaktiboan lan egin dezaten, esparru guztietan, uste dut Kalitate eta Prebentzio arloan eskatzen dizkiegun gauzen zergatia ezagutu behar dutela. Euren lanaren zati gisa eta beraien mesederako zerbait gisa ikusi behar dute.

JAZeko talde teknikoaren kide gisa, foro desberdinetan parte hartzen dut, non proiektu berriei heltzen diegun eta sail desberdinetan esku hartzen dugun prozesu eta produktuak hobetzen ditugun.

Nire lanaldiaren beste zati batean, Kudeaketa Sistemak mantentzen eta eguneratzen ditugu eta baita horrek inplikatzen duen administrazio esparrua ere. Horrez gain, bezeroekin edo hornitzaileekin zuzeneko harremana mantentzen dut, gure produktuak hamarkadaz hamarkada mantendu dugun Kalitate estandarrarekin fabrikatzeko.

JAZek zer nolako garrantzia ematen dio prebentzio arloko etengabeko prestakuntzari?

Langile guztiek behar bezalako informazioa izatea gure egunerokotasunaren funtsezko alderdia da. Langileek jakin behar dute zein arriskuri egin behar dioten aurre eta horiek nola gutxitu ditzaketen, batzuetan, baliabideaz gain, zereginak burutzerakoan hartzen duen jarrera ere funtsezkoa izan daitekeelako.

Arlo teknikotik, arriskuak murrizteko lan egiten dugu, baliabide desberdinak eskuragarri jarriz edo neurriak ezarriz, baina arriskutsuak izan daitezkeen egoeren aurrean hartu beharreko jarrera hobetzeko, behar bezalako prestakuntza izatea ezinbestekoa da.

Errutina baten barruan lan egiten dugunean, gerta daiteke burutzen dugun jardueraren barne egon daitezkeen arriskuak ez atzematea. Prestakuntzaren, informazioaren eta kontzientziazioaren bidez, gauzak segurtasunez burutu behar ditugula ulertzen saiatu behar gara, bai guretzat eta bai lankideentzat.

Eraginkorrak izan dira ezarritako prebentzio planak ala oraindik egiteko asko geratzen al da? eta, zeintzuk dira segurtasunaren inguruan ezarritako xedeak?

Burutzen ditugun Prebentzio planak eraginkorrak dira, istripurik edo gaixotasun profesional larririk sortu ez delako eta gaixotasun arinak jaitsi egin ditugulako, baina Osasun eta Segurtasunarekin lotutako gertakariak ematen diren bitartean, horiek sortzen diren arloetan neurriak edo hobekuntzak ezarri behar ditugu.

Horrez gain, teknologia berriak agertzen diren heinean, jar daitezkeen hobekuntzak aztertu behar ditugu eta horiek ezartzen saiatu behar gara.

Azken urteotan, hainbat kalitate ziurtagiri lortu dituzue: UNE-EN 9001:2000 eta OHSAS 18001:2007? Zer suposatu dute JAZerako?

Gure Kudeaketa Sistemek ziurtagiriak eskuratzeak esan nahi du Etengabeko Hobekuntzaren dinamikan sartu behar garela, ezin garela une jakin batean blokeatuta geratu.

Ziurtagiriak esan nahi du barne sartzen ari garen helburuak, estrategiak eta proiektuak eraginkorrak direla eta aurrera egitera eta erronkak markatzera bultzatzen gaituztela.

JAZ, kalitate, zerbitzu eta berrikuntza erreferentea, zein berrikuntza teknologikoko sari jaso dituzue?

I+G+b arloko etengabeko inbertsioan mantentzea, gure produktua ulertzeko era berriz definitzearen aldeko apustua eginez eta nobedadeak etengabe kaleratuz. Patente eta erabilera eredu desberdinak ditugu, eta Toribio Echeverria Sarietan sarituak izan gara Berrikuntza Teknologikoaren atalean.

Zer eragin izan du COVID-19-ak eragindako osasun-krisiak zuen egunerokoan?

Bai lanaren ikuspuntutik, bai ikuspuntu pertsonaletik, COVID-19-ak ahalegin handia eta jarduteko moduaren aldaketa sakona ekarri du, izan ere, orain arte ez genuen aurreikusi arriskuen kudeaketa eta ebaluaziorako gure sisteman eta, jakina, gure eguneroko bizitzan.

Hasiera batean, Koronavirusarekin zerikusia zuen guztiari buruzko ezjakintasunarekin, babes-material ezarekin eta baita nolabaiteko informazioarekin zegoen ziurgabetasunarekin ere, zaila izan zen definitzea eta antolatzea jarduera egokiak ezartzeko, lanaldian inor arriskuan jar ez zedin eta are gehiago, hortik kanpoko arriskua ere kontuan hartu genuen.

Transmisio-moduari dagokionez, kontaktua izan dezakezun egoera asko aurkeztu ziren eta gure eguneroko ohituren barruan ere ez gara jabetzen, hala nola, ekipoak, erremintak, paperak, telefonoak partekatuz aldagelak, jantokiak, korridoreak edota komunak bezalako eremu komunetan. Beraz, segurtasun-protokoloak ezartzerakoan faktore asko hartu behar genituen kontuan, aldaketak egin behar genituen egun batetik bestera eta langile guztiei jakinarazi behar genien nola jokatu behar zuten eta hori zama gehigarria zen, gure lanpostuarekin lotutako eguneroko zereginak ez baitira gelditu.

Lantzen aritu garen eta gaur egun jarraitzen dugun punturik garrantzitsuena kontzientziazioarekin lotuta dago. Prebentzioarekin lotutako gai guztietan bezala, ez dagokie soilik segurtasuneko teknikariei eta arduradunei, baizik eta guztion kontua da eta kasu honetan, garrantzi handiagoa du, lan-ingurunetik harago baitoa. Oso garrantzitsua da denok jabetzea zer dakarren geure burua eta gure ingurunea arriskuan jartzeak, guztioi eragiten baitigu osasunean eta ekonomian, azken hilabeteotan egiaztatu ahal izan dugun bezala.

Zeintzuk dira JAZek segurtasun alorrean epe ertainerako dituen erronkak?

Epe ertainerako lortu nahi dugun erronka garrantzitsu bat Lan Segurtasun eta Osasun arloko kontzientziazioa da.

Gure ustez, oso garrantzitsua da denok xedeekin bat etortzea eta horretarako Segurtasuna eta Osasuna guztioi dagokigun zerbait bezala ulertu behar dugu.

Buletinera harpidetu