Asfaltos Uribe: “Denboran modu jasangarrian, eraikuntzan lan egin nahi duen edozein enpresatarako langileen segurtasuna ezinbestekoa da”.

Enpresa seguruak | 11/06/2019
Asfaltos Uribe: “Denboran modu jasangarrian, eraikuntzan lan egin nahi duen edozein enpresatarako langileen segurtasuna ezinbestekoa da”.

Miriam Uribe Calleja andreak, Asfaltos Uribe enpresako Prebentzio, Kalitate eta Ingurumen sailekoa, Segurmania-rekin partekatu du konpainia honen lan eta lan osasuneko zaintzarako eredua, eta baita etorkizunerako bere ikuspegia ere.

Miriam Uribe Calleja andreak, Asfaltos Uribe enpresako Prebentzio, Kalitate eta Ingurumen sailekoa, Segurmania-rekin partekatu du konpainia honen lan eta lan osasuneko zaintzarako eredua, eta baita etorkizunerako bere ikuspegia ere.

Zeintzuk dira Asfaltos Uribe enpresaren jarduera nagusiak?

Asfaltos Uribe, S.A. 1993an sortu zen, Urtutako Asfaltoen Zoladurak, Obra Publikoak eta eraikuntzaren esparruan. Elkartea 1980eko apirilaren batean eratu zen.

Jarduerak barne hartzen dituen zerbitzuak hiru arlo nagusitan banatzen dira: Aglomeratu asfaltikoko zoladurak: aglomeratu beroa eta koloreduna fabrikatzen, hornitzen eta aplikatzen dugu: errepideak, bideak, bidegorriak, kaleak, kirol pistak eta aparkalekuak.

Urtutako Asfalto Zoladurak: kirol zoladurak, industrialak, parkingak, slurrys, etab.

Obra Zibila: honako hauek burutzeko esperientzia, giza baliabideak eta baliabide teknikoak ditugu:

  • Kanpo eta barne urbanizazioak.
  • Kale eta errepideetako eraikuntzak.
  • Mota orotako obren eraikuntza, kontserbazioa eta konponketa.

Zenbatek osatzen dute lurraldean bertan zuzenean lan egiten duen lan-taldea?

Gaur egun berrogeita sei lagun gara eta horietako hogeita zortzik lurraldean bertan zuzenean lan egiten dute.

Zuen enpresak eraikuntza mota anitz lantzen dituenez, zeintzuk dira garatzen dituzuen segurtasun eta prebentzio plan nagusiak?

kontratista nagusi gisa jarduten dugun adjudikatutako obretan egiten ditugun arrisku ebaluazio zehatzak, bi motatakoak dira: segurtasun eta osasun planak, proiektudun obrak direnean, eta prebentzio arloko kudeaketa dokumentuak, proiekturik gabeko obrak direnean. Guri dagokionez, honakoak dira arriskuen analisian falta ez diren obra partidak: asfaltoak, seinaleak eta pintura eta, obraren arabera, obra zibilaren ezaugarrietako bestelako partidak sar daitezke, besteak beste, lur mugimenduak, bideratzeak, lorategiak, etab.

Ze lehentasuna dauka prebentzio arloari buruzko prestakuntzak? Noiztik osatzen du enpresaren ADN-a?

Azken 20 urteetatik, prestakuntza eta eraikuntzaren garapena estu lotuta izan dira. Lan Arriskuen prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea eta Araudia ontzat ematea (baita harekin lotutako arauak eta arau sektorialak ere), aurrera pausu handia izan da langileenganako protekzioa jorratzeko. Prestakuntza lan arriskuen prebentzioaren funtsezko ardatz bilakatu du.

Araudi aplikagarria betetzeak enpresen ADN-a osatzen du, indarrean dauden estandarrak hobetzea beti gure helburua izan da, eta horren ondorioz, prestakuntza enpresaren baliabidetzat jo dugu, langileen lan baldintzak hobetu ahal izateko.

Horretarako, urtero prestakuntza eskaintzen dugu, garrantzitsutzat jotzen ditugun prebentzioarekin lotutako gaietan. Hitzarmenak araututako lanpostu bakoitzeko prestakuntza ere eskaintzen dugu. Hura antolatzeko atzemandako prestakuntza premiak hartzen ditugu kontuan. Normalean honako bide hauetatik datozkigu: ikuskaritzak, lan arriskuak, higiene neurketak eta azterketa psikosozialak, besteak beste.

Asfaltoaren egoera, eraikuntza eta mantenua, bere horretan, enpresa, fabrika edo instalazio baten segurtasun on bat garatzeko beharrezko elementuak dira. Esaiguzu, zer hartu behar dugu kontuan afaltoa %100 seguru izan dadin?

Egia esan, asfaltoaren izena izen historikoa da eta bitumen bati erreferentzia egiten dio; alegia, osagai desberdinetatik (ia guztiak naturalak) sortutako mineral bat. Ezaugarri anitz ditu eta horiei esker autoetarako eta oinezkoentzako lur bideak eraiki daitezke. Hondar edo hartxingarekin nahasten da, bideen zoladura egiteko. Horregatik, jendeak asfaltoan pentsatzen duenean betuna etortzen zaio burura (petroliotik eratorrita). Gaur egun, bideak eraikitzeko erabiltzen den materiala, ia beti, beroan egindako bitumen nahasketak dira, alegia: agregakin desberdinen konbinazioak, granulometria eta kalitate desberdinetakoak, betun ehuneko txiki batekin, nahasketa bateratzeko. Honakoa azaldu dut errepideak eraikitzerakoan aplikatzen den materiala arriskutsua ez dela argitzeko, ezta toxikoa ere, betun ehunekoa oso txikia delako. Langileek aurre egin beharreko arazo nagusia nahasketarekin kontaktu termikoak izatetik erator daiteke, tenperatura altuetan zabaltzen delako, baina arazo hori NBE egokiekin konpontzen da. Prebentzio arloko koska entzutezko babesgailuen erabilera da, eraikuntza makinengatik, baina gai hori, zoritxarrez, eraikuntza sektore osoko gaitza da eta hura kontzientziazioarekin, kontzentziazioarekin eta kontzientziazio gehiagorekin osatzen da.

Asfaltoa zabaldu ondoren, nahasketaren EB Markak eta bidean egindako entseguen emaitzek bere segurtasuna bermatzen dute, segurtasuna eta kalitatea estu lotuta baitadue.

Zure ustez, zein da sektorean ezartzeko zailtasun handiak dituen prebentzio alderdia?

Informazioa. Eraikuntza obrak geografian zehar banatzen dira, lanak goizean goiz hasten dira, edo gauaren azken orduan. Obra bakoitza desberdina da eta horietako gehienek gutxi irauten dute, eta askotan ez duzu langileengandik behar bezalako arreta lortzen. Egoera honetan dugun abantaila, lana errutinazkoa dela da eta gure langileek lanposturako esperientzia egokia izateko bezainbeste denbora daramate enpresan.

Asfaltos Uribe enpresak beste kontratuekin batera parte hartuz gero, nola kudeatzen da zuzen proiektu bakar baten zuzendaritzapean garatzen diren diziplina anitzeko taldeen prebentzioa?

Enpresa jardueren koordinazioari dagozkion legeak betetzeko barne prozedura desberdinak sortu dira eta, horiei esker, kontratista nagusi gisa lan egin dezakegu, guk geuk azpi kontratatuz eta, baita azpi kontratista bezala, beste kontratuekin batera arituz.

Oro har, zera egiten dugu: CAE teknikari bat esleitzen dugu koordinazioaz arduratzeko, alegia; dokumentazioa entregatzea eta langileei informazioa eskaintzea. Era berean, azpi kontratuen dokumentazioa ikuskatzen du, obretan legez kanpoko jarduerarik ez egiteko. Arduradunek obran NBE erabiltzen direla bermatzen dute, Segurtasunez / Prebentzio Baliabideez arduratzen dira, zaintzen dute eta obretan sor daitezkeen akatsak atzematen dituzte.

Arduradun teknikoek eta obra buruek lanak koordinatzen dituzte, planning-arekin bat eginez, eta obraren jarduera desberdinak segurtasunez garatuko direla zaintzen dute.

Eraikuntza enpresak eta eraikuntzaren sektorea prebentzioarekin eta segurtasunarekin mentalizatuta daude?

Erabat. Denboran, modu jasangarrian, eraikuntzan lan egin nahi duen edozein enpresatarako langileen segurtasuna ezinbestekoa da. Istripuak, batez ere larriak badira, oso garestiak dira maila sozialean eta konpainiaren erreputazioari dagokionez. Langileen artean ondoeza sortzen dute, eta goi mailakoak langileen arduradun sentitzen dira.

Bestalde, langileen informazioa, sentsibilizazioa eta prestakuntza bezalako gaiak nabarmendu behar dira eta, batez ere, Norberaren Babeserako Ekipoen, eta Babes Kolektiborako Ekipoen erabilerari dagokionez.

Nola jakinarazten dizkiozue taldeari Lan Arriskuen Prbentzioari buruzko aholku eta informazio interesgarriak?

Gailu elektronikoetara konektatutako langileekin nahiko erraza da, posta elektronikoaren bidez egiten baita. Eraikuntzan dagoen arazoa zera da: langileak ez dira bulegora joaten eta ordenagailua pizten, eta smartphonen erabilera gazteagoak diren belaunaldientzat da, beraz, obren langileekin ohitura zaharrak erabiltzen ditugu, hau da, komunikatuen, paperezko idatzien bidez, lan arriskuen prebentzio sailak aurretik emanda.

Zuen kasuan, ingurumenaren kalitatea eta errespetua ere zaintzen dituzue. Bi helburu hauek zerbait partekatzen dute?

Bai, guretzat biak oso garrantzitsuak direla, alegia. Esan dizudan bezala, denboran jasangarria izan nahi duen edozein eraikuntza enpresak langileen osasuna zaintzeaz gain, ingurua zaindu behar du.

Ni enpresa honen laugarren belaunaldikoa naiz eta bizitzea egokitu zaidan mundua mantenukoa da. Gizartearen eta herri administrazioaren pentsamoldea inbertitu dena mantentzean eta ingurua zaintzean datza. Guretzat, urte askoz errepideak egiten jarraitu nahi duen enpresa eraikitzaile gisa, pentsamolde hau hondakinak egoki sailkatzean eta gure langileek eta azpi kontratatutakoek obran ingurumenarekin lotutako praktika onak betetzean islatzen da.

Zein da hurrengo urteotan Asfaltos Uribe enpresak aurre egingo dion erronka nagusiena, lan arriskuen prebentzioari dagokionez?

Etengabeko hobekuntza, askotan ez da aldaketa handirik egin behar, baizik eta dagoeneko existitzen diren prozesuak aprobetxatu, hobetu, eta monitorizatu, enpresan arazorik sor ez dadin, langileek euren arazoei aurre egiten jakin dezaten, eta informazioa lankideen artean modu bertikalean zabaldu dadin, jarduerak koordinnatzeko, azpi kontratatutako enpresa ugarik parte hartzen duten obretan. Laburbilduz, urtetik urtera lan arriskuen prebentzio arloan aurrera pausuak ematea, aurreko urteko egoera hobetuz.

2020an ISO 45001:2018 ziurtagiria lortu nahi dugu, eta baita dokumentu kudeatzaile bat ezarri ere.

Buletinera harpidetu