Construcciones Zabalandi: «Segurtasuneko prebentzioak enpresaren DNAren parte izan behar du, laguntza publikoak jaso ala ez».

Enpresa seguruak
Construcciones Zabalandi: «Segurtasuneko prebentzioak enpresaren DNAren parte izan behar du, laguntza publikoak jaso ala ez».

Construcciones Zabalandik segurtasunaren garrantzia indartu eta bultzatu du erakundeko eta azpikontratetako pertsona guztiengan, zeharka barneratzea lortu arte.

Construcciones Zabalandik segurtasunaren garrantzia indartu eta bultzatu du erakundeko eta azpikontratetako pertsona guztiengan, zeharka barneratzea lortu arte.

  • Zer egiten du Construcciones Zabalandi enpresak (bizitegietakoak, industrialak, etab.), eta zenbat langile ditu?

Construcciones Zabalandik hiru arlo hauetan dibertsifikatzen du eraikuntzaren industriako bere jarduera:

  • Obra gauzatzea (eraikuntza eta obra zibila).
  • Enpresa industrialak kontserbatzea eta mantentzea.
  • Birgaitzea.

Enpresak 40 langile ditu, honela banatuta:

  • Kudeatzailetza.
  • Arlo teknikoa.
  • Administrazioa.
  • Obrako langileak.

 

  • Eraikuntzan laneko arrisku handia dago eta zuek sari ugari jaso dituzue zuen prebentzio-politikari esker. Zein da gakoa?

Erakundeko pertsona guztiengan segurtasunaren garrantzia bultzatzea, zeharka barneratzea lortu arte. Erakundeko pertsona guztientzat eskuragarri jartzea segurtasuna mantentzeko ahalik eta baliabide guztiak, inbertsio gisa hartuta eta ez gastu gisa.

  • Zuen ikuspegitik, prebentzioko zer alderdi da zuen sektorean ezartzen zailena?

Obrako jarduera guztiak koordinatzea, bai gure langileentzat, bai azpikontratentzat.

  • Zeinen garrantzitsua da prebentzioari buruzko prestakuntza?

1995ean, enpresak kudeaketa aurreratuko sistemen alde egin zuen apustu eta prebentzioaren eta segurtasunaren kudeaketari eman zitzaion lehentasuna. 2007an, enpresak OHSAS 18001 ziurtagiria lortu zuen, AENORek ikuskatu ondoren.

  • Inork ez du zalantzan jartzen oso garrantzitsua dela banako pertzepzioa istripuak saihesterakoan. Esango al zenukete sektoreko langileen kontzientziazioa hobetu egin dela azken urteotan?

Bai, hobetu egin da, zalantzarik gabe. Ahalegin hori nabarmen islatu da erakundearen eguneroko jardueran.

  • Eta azpikontratak? Gaur egun kontzienteagoak gara prestakuntzan eta laneko segurtasunean inbertitu beharraz?

Construcciones Zabalandik segurtasunaren garrantzia indartu eta bultzatu du erakundeko eta azpikontratetako pertsona guztiengan, zeharka barneratzea lortu arte.

  • Nola egiten die aurre zuenaren moduko familia-enpresa batek laneko prebentzioko inbertsioei? Laguntza publikoren baten falta sentitzen duzue?

Segurtasuneko prebentzioak enpresaren DNAren parte izan behar du, laguntza publikoak jaso ala ez. Zalantzarik gabe, familia-enpresentzat beti dira onak.

  • Azkenik, uste al duzue Euskadiko eraikuntza-enpresak jabetzen direla laneko arriskuen prebentzioaren garrantziaz? Zer esango zeniekete lehentasunik ez duela edo garestia dela uste dutenei?

Aurrerapen handia izan da azken urteotan eta Euskadiko eraikuntza-enpresa asko jabetzen dira laneko arriskuen prebentzioaren garrantziaz.

Eraikuntzaren industrian, haren aktibo nagusiari dagokionez (hots, pertsonak) egin daitekeen inbertsiorik onena segurtasuneko prebentzioa da, jarduera arriskutsua dela eta jarduera horretan pertsona asko dabiltzala kontuan hartuta.

 

 

Buletinera harpidetu