Iñigo Ardanaz, Siemens Gamesa: “Gure enpresako Segurtasunerako erronka handiena gu geu gara”

Enpresa seguruak
Iñigo Ardanaz, Siemens Gamesa: “Gure enpresako Segurtasunerako erronka handiena gu geu gara”

Iñigo Ardanazek minutu batzuk eman dizkigu prebentzio eta segurtasuneko sektorean profesionalki garatzeko zeintzuk diren bere motibazio nagusiak kontatzeko, alegia, Siemens Gamesa konpainiaren hurrengo erronkak, eta baita taldeetan nola sustatzen duten prebentzio kultura azaltzeko ere.

Iñigo Ardanazek minutu batzuk eman dizkigu prebentzio eta segurtasuneko sektorean profesionalki garatzeko zeintzuk diren bere motibazio nagusiak kontatzeko, alegia, Siemens Gamesa konpainiaren hurrengo erronkak, eta baita taldeetan nola sustatzen duten prebentzio kultura azaltzeko ere.

 

  1. Zein izan da zure motibazio pertsonala Segurtasun, Osasun eta Ingurumen saileko zuzendaria izatera iristeko? Zerk bultzatu zituen ibilbide profesional honi ekin egiteko?

Egia esan nire ibilbide profesionalak eraman nau Segurtasun, Osasun eta Ingurumen saileko zuzendaria izatera, hala ere, uste dut galdera prebentzioan eta ingurumen arloan aritzeko zeintzuk izan diren nire motibazio profesionalak galdetzen ari dela. Nahiz eta ingeniaria izan, segurtasunaren gai osoa etxean txikitatik bizi izan dut, aitaren lanbidea zela eta.

Nire lehenengo lanean eta inolako titulazio profesionalik gabe, larrialdi plana diseinatzeaz eta irekitze lizentzia lortzeko beharrezko egokitzapen neurriak definitzeaz arduratu nintzen. Oso abentura interesgarria eta istorio honen hasiera.

 

  1. Siemens Gamesa konpainiaren Onshore Unitateko Segurtasun, Osasun eta Ingurumen zuzenduri gisa, zeintzuk dira zure egunerokotasunean aurre egin behar diezun arrisku eta erronka nagusiak?

Gure enpresarako segurtasunerako erronka handiena gu geu gara: langileak, agintariak, teknikariak beraiek, etab.

Prebentzioaren kontzientzia sustatu behar dugu, banakakoa zein kolektiboa. Konpainian definitzen den prozesu berri bakoitzak prebentzioa barne hartzeko eta bakoitza harekiko erantzulea izatea adierazten diguten mezu guztiak sendotzera behartzen gaitu.

Ez litzateke bidezkoa izango honetaz hitz egitea eta konpainiak, duela 11 urte baino gehiago sektorean hasi nintzenetik, segurtasun arloan eman dituen aurrera pausu handiak ez azpimarratzea.

Jakina, guretzat pertsonen segurtasuna eta osasuna gure negozioaren jarduera guztiak oinarritzen ditugun funtsa da, enpresa gisako gure ADNren zati bat, eta horrenbestez, gu; prebentzioaz hitz egiten dugunean inoiz ez da nahikoa.

 

  1. Gure adierazpen ezagunenetariko bat “Gogoan hartu damutu baino lehen” izan arren, langileok behar bezainbeste prebenitzen dugu edo gehiegi konfiantzen dugu?

“Nik kontrolatzen dut”, kalean, gehien entzuten dugun esaldienetariko bat da, lanean ez dugu hainbeste entzuten, baina egia da batzuek hala pentsatzen dutela. Gure kulturaren zati bat da, hala egiten diegu aurre arriskuei.

Ikusten dugu, oro har, istripuak sortzen direla lanean inprobisatzen dugulako eta lasterbideak hartzen ditugulako. Gure enpresari dagokionez, prebentzio neurriak definituta daude, horrenbestez, langileak zuhurrak diren ala ez erabaki behar izango banu, esan beharko nuke hura hobekuntza arlo bat dela.  Beti esaten dugu denok prebentzio atala gure jardueren barruan murgilduta izango bagenu, teknikariak soberan egongo ginela, beraz, oraingoz esango dizut egiteko lana badaukagula.

Bestalde, puntu honetara iritsita, gure Safety is my choice (Segurtasuna neure aukera da) kanpainari buruz zerbait esatea gustatuko litzaidake, Siemens Gamesa konpainiaren lan arrisku prebentzioetako gaur egungo politikak egituratzen dituen elementu gisa. Norberaren aukerari (gai honek zuen galderarekin lotura handia dauka) eta norberak, prebentzioa kudeatzeko eta lortu nahi dugun helburura iristeko, 0 kalte alegia, duen ahalmenari eta erantzukizunari zuzenduriko kanpaina bat da.

 

  1. Zein da lan segurtasuneko gaur egungo egoera Espainian? Une egokian dago? Enpresak horrekiko benetan kontzientziatuta daude?

Batzuetan tutorizatu behar ditudan hainbat ikasleei esaten diedan bezala, ez pentsa hemen ikusten duzuen guztia benetakoa dela. Siemens Gamesa, kontzientzia hobetzeari buruz lehen aipatu dizudana aipatu arren, langileen Segurtasuna eta Osasuna seriotasunez hartzen duen konpainia at da, baliabide asko inbertitzen ditu eta behin eta berriro errepikatzen du langileok  nagusienak garela, baina hau ez da ohikoena. Bai, orokortu dezakegu nolabaiteko tamainako enpresaz ari garenean eta batez ere lan egitea egokitzen zaidan energia sektoreko enpresetan ziurtatu dezaket, baina ETE eta zenbait enpresa handitan, oraindik lan handia egiteko dago.

Espainiako enpresen konpromiso eta kontzientziazio handiena legearekin da, ez prebentzioarekin.

 

  1. Indarreko arauak nahikoak dira Siemens Gamesa bezalako enpresa berritzaileek aurre egin ahal dieten uneko erronkei aurre egiteko? Ez zen duela 20 urte baino gehiago sortutako arauak erronka modernoei aurre egiteko eguneratu beharko?

Ikusten dudan bezala, legeak ez dira eta ez lirateke izan beharko prebentzioaren oinarria. Asko eboluzionatu dugu Segurtasun eta Higiene Ordenantza sortu zenetik eta legeek gure eskaeren alde egiteko asko laguntzen digu, batez ere une zailetan; baina gurea bezalako enpresa orokor baterako, legeak gure erreferentzietako bat besterik ez dira.

Hala ere, gabezia bat ikusten dut erakundeek, prebentzioaren arloan, berrikuntzari ematen dioten oinarrian. Izan ere, badirudi Institutu Nazionalarekin eta eskualdekoekin eman diren aldaketa guztien xedea ez dela arlo hau sendotzea.

Hau esan ondoren, uste dut legea eguneratu eta aldaketa sakonak egin beharko liratekeela prebentzio arloko tituludun teknikari batek eduki beharko lituzkeen gaitasunetan. Atzean geratu dira prebentzio zerbitzu gehienak mutualitateen mende zeuden une horiek, nahiz eta oraindik ere teknikari independente gisa lan egin ahal izateak eta benetan aske den inguru batean zeintzuk izan daitezkeen benetako gaitasunak argi edukitzeak aurre egin beharreko erronka bat izaten jarraitzen dute. Egin beharko genukeen beste aldaketa bat datu babesari dagokiona litzateke. Pertsonen pribatutasuna mantentzerakoan eta aplikatu beharreko isiltasun profesionala erabiltzerakoan, legeak markatzen dizkigun obligazioak betetzeko informazio nahikoa eduki beharko genuke eta oraingoan, adibidez, gaixotasun profesionalen arloan, hau abentura txiki bat da. Lege desberdinak aplikatzeko aukera hobeto koordinatu beharko litzateke.

 

  1. Lan prebentzio eta segurtasun arloan dena idatzita dago edo oraindik egiteko lan handia geratzen zaigu? Esparru honetan laneko beste esparruetan bezala berritu da? Zer nabarmenduko zenuke?

Smart city kontzeptua abiadura handiz iritsi eta eboluzionatu da. Sentsorikak, tamainan zein autonomian, jauzi erraldoia eman du. Aplikazio mugikorrek inbaditzen gaituzte. Aukeren koktel honekin guztiarekin argi dago prebentzio prozesuetan, egunerokotasunean integratzeko gauza asko geratzen direla, bai segurtasun planoan eta bai osasunaren planoan.

Kasualitatez, egun hauetan droiak erabiltzeari buruzko gaia eztabaidagai dugu. Droia, kontzeptu gisa, arlo askoetan egindako aurrera pausu handia iruditzen zait, baina prebentzio arloan, zalantzarik gabe, hutsunea badauka. Oraintxe daukagun barne eztabaidan argitu nahi dugu ea  nola bihurtu ditzakegun seguru mota honetako ekipoak. Denak alde ona eta txarra dauka.

 

  1. Zeintzuk dira enpresa teknologikoek, segurtasun eta arriskuen prebentzio arloan, aurre egin beharreko erronka berriak? Nola uste duzu izango dela sektorearen etorkizuna?

Arriskuek berberak izaten jarraituko dute. Beti esaten dudan bezala, garrantzitsuena prozesuaren definizio integratua da, segurtasun eta ingurumeneko alderdi guztiak barne hartzen dituzten diziplina prozedura on batzuekin, alderdi operatiboa definitu ahal izateko. Lan hori behar bezala egiten bada, ez dago erronka teknologiko zailik, erakunde ororen muinean langilea eta bere segurtasuna daudelako.

Sektorearen etorkizuna irudikatu beharko banu, teknikari gisa lan egiten izango litzateke, kontzeptuen eta trebatze alderdian, eta gutxiago alderdi operatiboan, prebentzioa prozesuan guztiz integratuta egongo litzatekeelako.

 

  1. Zeure burua OSI alderdiko sustatzaile gisa definitzen duzu (Osasuna, Segurtasuna eta Ingurumena) Zer da zailagoa, pertsonen segurtasuna eta osasuna zaintzea edo ingurumena?

Ingurumenaren segurtasunak eta osasunak lan gehiago sortzen du eta baztertuagoa daukagu. Badirudi ingurumena birziklatzean datzala bakarrik, baina ingurumenean era egokian lan egin ahal izateko plangintza ugari behar ditugu, produktuak eta prozesua definitzerakoan ingurumena behar bezala integratzea, eta baita mundu osoko ezagupen eta lankidetza dosi altua ere.

Jarrera guztiak bizi garen gizarteen ispilua dira eta ezin dugu prebentzioan eta ingurumenean zuzen jardun, etxean ez baduzu halakorik egiten. Ibilbide handia egiteko dago eta gizarteak bi diziplina hauekiko konpromisoa hartzeko lan handia egin behar da.

Beti gauza bera esaten dugu, baina beharrezkoa da bi diziplinak eskolatik lantzea, nahiz eta horrekin bakarrik ziur aski nahikoa ez izan.

 

 

Buletinera harpidetu