Oller taldea, prebentzio-politikan sariduna

Enpresa seguruak
Oller taldea, prebentzio-politikan sariduna

“Laneko arriskuak prebenitzea lehentasunezko helburu estrategiko bat da (…). Ez dira funtsik gabeko hitzak: azken urteetan diziplina horretan hainbat sari jaso ditugu eta harro gaude”. Hitz horiek Oller taldeko zuzendari nagusi Joan Puigek esan zituen joan den azaroaren 12an, Laneko Arriskuen Prebentzioko MC Mutual Antonio Barón sarien banaketan; sariek 16 edizio dituzte dagoeneko.

Aurten 125 urte bete dituen konpainia katalanak artelazki naturaleko tapoiak egiten ditu cava, xanpain eta ardo apardun botiletarako. Guztira 140 langile ditu, eta oso garrantzitsuak dira enpresako arduradunentzat. Izan ere, Oller taldeko lehendakari Jaume Nadalek, 2016ko urteko balantzearen aurkezpenean, honako hau esan zuen hedabideen aurrean: “Biziki estimatzen ditugu artelazkia, alegia gure materiala, langileak eta, batez ere, artelatza”.  Hori dela eta, ekoizpen iraunkorraren eta giza taldea eskura dituzten tresna guztiekin zaintzearen aldeko apustua egiten dute.

Enpresako Segurtasun Batzordeak koordinatzen dituen bi esku-hartze garrantzitsu dira, besteak beste, prebentzio-kulturaren oinarriak. Batetik, jarrera behartuetan eta mugimendu errepikakorretan ergonomia-arriskuak deuseztatzeko ariketak, fisioterapeuta batek gidatuak; eta bestetik, enpresa espezializatu baten eskutik jasotzen dituzten prestakuntza eta kontzientziazioa.

Oller taldeak garrantzi handia ematen dio profesional guztiak ahalik eta ezbehar eta lesio gutxien izateko engaiatzeari. Estamentuen arteko feedback hori instalazioak modernizatzeko eta prebentzioaren inguruko prestakuntza emateko inbertsioekin osatzen dute. Taldeak urtean 240 milioi tapoi saltzen ditu mundu osoan, eta taldeko arduradunek kontu handiz aztertzen dituzte aldian-aldian egiten dituzten ebaluazio eta ikuskapenetan antzemandako arriskuak.

Laneko Arriskuen Prebentzioko Mutual Antonio Barón sari nazionaletan prebentzioaren eta lanean pertsonen osasuna eraginkorki babestearen aldeko apustu handia egiten dutelako gailentzen diren enpresa, pertsona eta erakundeen lana saritzen dute.

Buletinera harpidetu