Sidenor: “Esparru guztietan egin dugu lan prebentzioa erakundearen baloreetako bat izan dadin”

Enpresa seguruak
Sidenor: “Esparru guztietan egin dugu lan prebentzioa erakundearen baloreetako bat izan dadin”

Roberto Castaño Vallejo, Sidenor-eko Segurtasuneko eta Lan-Osasuneko arduradunak, erakunde honek segurtasunari ematen dion garrantzia erakusten digu, alegia, euren lehentasun nagusia.

Roberto Castaño Vallejo, Sidenor-eko Segurtasuneko eta Lan-Osasuneko arduradunak, erakunde honek segurtasunari ematen dion garrantzia erakusten digu, alegia, euren lehentasun nagusia. Horretarako, kontrol eta segurtasuna-errutina bat bermatzen laguntzen duen agintaritza-lerro baten eta langileen parte-hartze eraginkor baten laguntza dauka.

Esan, zein da eguneroko jarduera Sidenor-eko instalazio batetan eta zeintzuk dira segurtasun eta prebentzio ardatz nagusiak?

Burdingintza enpresa baten produkzio-prozesua, lan-errutina zehatz bat mantentzeko, eginbeharrak etengabeko modu seguruan  gauzatzeko eta eginbehar hauek burutzen dituzten operadoreak erregulartasunez modu kontrolatuan prestatzeko definituta eta kontrolatuta dago. Ia urteko 365 egunetan zehar egituratzen den txandakako produkzio-prozesu bat da eta horregatik, langile guztiek jakin behar dituzten jardunbide argiak eta ezagunak izan behar ditugu non momentu oro zereginak modu seguruan egiteko pertsonen segurtasuna hauetan integraturik egon behar den.

Gure kasuan, gogor lan egin dugu gure prozesu guztiak estandarizatzeko, ekoizpen-beharrengatik edo mantenuagatik burutu behar den edozein jarduerak  eragindako gainerako eremuak (prebentzioa, ingurumena, eta abar) integratu ditzan, horrela, aginte-lerroaren eta langileen parte-hartze on bat lortuz jarduera guztietan, beti ere segurtasuna lehenetsiz.

Ze nolakoa da burdingintza bateko Segurtasun eta Lan-Osasun arduradun baten egunerokoa?

Eguneroko beharrizanen eta egun/astean zehar agertu daitezkeen lanen araberakoa da baina ezarritako sistemen kontrola bermatzeko lan-errutina planifikatu bat ezartzen saiatzen gara ikuskapenen eta aurredefinitutako kontu-ikuskaritzen bitartez area emankorren akonpainamendu-errutina bat mantenduz;  hauek, langile eta hauen erantzuleekin harremanetan egotea eta ondorioz, Sidenor-eko segurtasun kudeaketa beti gaurkotuta eta martxan izatea ahalbidetzen dute.

Zeintzuk dira Sidenor-en helburuak segurtasunaren alorrean?

Sidenor-en helburua istripuri bat bera ez izatea da, edozein motatako istripuak guztiz ekiditzea da konpainiaren helburu nagusia.

Gainera, kudeaketa-sistemaren kontrolerako eta lantegiaren eta beronen sail ezberdinetan lan-erritmo egonkor bat lortzeko  beste helburu gehigarri batzuk ezartzen dira.

Urte guztiko lana biltzen duen helburu bat azpimarratu beharko bagenu, segurtasunaren alorrean dena eguneratuta izaten laguntzen diguten ISO 45001 araudiaren barnean ziurtatzen gaituzten baldintzen mantenua izango litzateke.

Ze nolako aurrerakuntzak txertatu ditu Sidenor-ek azken urteetan prebentzioaren alorrean?

Orokorrean, Sidenor-ek beharrezkoak diren alor guztiak jorratu ditu prebentzioa erakundearen balore bat izan dadin eta lan hau aginte-lerroan txertatzeko; fabrikako zuzendari batek edo langile batek kudeaketa-sistemaren ezaugarrien inguruan hitz egiteko aukera du, zertarako balio duten eta nola aplikatzen diren jakinez eta ondorioz erakunde guztiaren partehartze handi bat ekarriz.

Urte askotan zehar gure fokua prebentzioaren hiru oinarriak sendoak izan daitezen eta eguneroko lana modu horretan kontrolatzeko gai izan gaitezen jarri da.

Hiru zutabeak honakoak dira: instalazioen baldintza fisikoak, segurtasun-kudeaketa sistema eta zereginak egiteko orduan aktore guztien portaera.

Horrela, zutabe bakoitzarentzat lan-tresnak ditugu. Erreminta hauek etengabe eguneratzen dira eta hilabete bakoitzean neurtzen dira akzio-plan zehatzekin. Gainera, erakundeko mailakatutako segurtasun-batzordeetan definitutako guztiaren jarraipena egiten da.

Beste alde batetik, pertsona erabiltzaileen segurtasun-kudeaketa errazteko  teknologia berriekin ere gogor lan egiten ari gara, lana arazoen detekzioan eta konponbidean kontzentra dadila eskatuz eta kasu gehienetan, segurtasunari balio gutxien ematen dion alde administratiboa kenduz.

Metalaren eta burdinaren sektoreak prebentzioan gehien inbertitzen dutenak dira. Zertan jarri du Sidenor-ek esfortzu handiena?

Bereziki, azken urteetako esfortzurik handiena eta gaur egun ere alor horretan lanean jarraitzen duguna pertsonak dira: izan ere, beraiek dira lana egunero aurrera ateratzen dutenak.

Horretarako, erakundeko maila guztietan formatzen jarraitzen dugu gaitasun handiko pertsonak bilatuz haiek motibatuta izateko eta segurtasun kontuetan egin behar duten guztia ezagutzeko. Modu honetan, guztien partehartze handi bat bilatzen dugu.

Nola lantzen da segurtasuna enpresan urte asko daramatzaten langileekin? Eta langile berriekin? Zeintzuk dira gehien azpimarratzen diren aldeak?

Formakuntza Sidenor-eko segurtasun-kudeaketaren oinarrietako bat da; oso argi zehazten da nola, noiz, nork eta ze maiztasunez errepikatu behar den.

Gurekin urteak daramatzaten langileen kasuan, bere lanpostuan hasierako formakuntza bat izan duten edo  bere lanpostu zehatzean eta bere lana garatu ahal izateko ekipamendu kritikoen erabileran  aplikatzen dituzten prozeduretan formakuntza espezifikoa izan dutenentzat, alderdi bakoitzaren berriztatzerako ezarritako aldizkakotasuna definitzen duten matrize zehatzak ditugu. Horrela, prozedimenduetan eta araudi aplikagarrian egiten den aldaketa oro jaso eta zuzenki haietako bakoitzera zuzentasunez eramaten da.

Inkorporazio berrietarako irizpideak lehen esandakoaren antzekoa dira baina lehenengo egunetik lanpostu bakoitzaren formakuntza zehatzetan lan eginez eta kontratatutako berrien akonpainamendu aldi batekin emandako formakuntza batekin dena ezin hobeto ulertu dela bermatzeko, horrela, lanpostu zehatz bakoitzarentzat aurreikusitako akonpainamendu egutegien arabera euren kabuz lan egiteko aukera emanez.

Suposatzen dugu EPIS-en edota betetzeen aniztasuna oso handia dela, izan ere, Sidenor-en prozesu askorekin lan egiten da: garraioa, materialen erabilera, laminatutako altzairu likidoarekin lanak, tenkaketa eta barra-torneaketa,… Lan bakoitza zertan datza eta zeintzuk dira hauen arrisku nagusiak?

Nabarmendu genezake gure kasuan modu orokorrean, momentu oro erabiltzen ditugun EPIS-lan-arropak dirala prozesu beroko prozesu guztietarako suaren aurkakoa izanez eta mantenu langileen kasuan, kaskoa kokospeko uhalarekin, segurtasun betaurrekoekin, entzumen-babesarekin eta segurtasun oinetakoak metatarsal babesarekin.

Langile guztiek egunero modu jarraian erabiltzen dute hori.

Hemendik aurrera mota askotako EPIS-ak dauzkagu, egingo diren zereginen arabera: segurtasun-arnesak, aurpegi-babeserako pantailak, altzairu likidoz egindako lanetarako betaurreko espezifikoak, maskarak, batoiak, mandiak, polainak, etab. Ekipamendu hauetako bakoitza postu eta operazio zehatz bakoitzerako zehaztuta dago, beharrezkoa den guztia eta ze momentutan erabili behar den adieraziz.

Ze nolako garrantzia du prebentzioan formakuntza jarraiak Sidenor-en?

Oso garrantzitsua da, izan ere, etengabe trebatutako pertsonak eduki behar dira, bai eguneroko bizitzan, bai gerta daitezkeen aldaketetan eta hauek beti eguneratuta  mantentzea gure erakundearen ahalegin nagusietako bat.

Lanpostu bakoitza prestakuntza-matrizeen bidez kontrolatzen dugun zerbait da eta horien jarraipena egiten da aldizkako, barneko eta kanpoko auditoretzen bidez, Sidenor-entzat bere lanarekin trebatutako eta konprometitutako pertsonak izateak duen balio handiagatik.

Azkenik, uste duzu gainontzeko sektorea orokorrean maila berean dago edo oraindik lan asko dago egiteko?

Siderurgia-sektorean etengabeko harremanetan gaude enpresen artean segurtasun-esperientziak partekatzeko eta prebentzio-arloko jardunbide onenak lortzeko. Praktika onak partekatzen dira, izan ere, segurtasun arloan enpresa baten esperientziak beste enpresa batentzat lagungarriak izan daitezke.

Segurtasun-kontrolerako ezarritako sistemen aplikazioari buruzko enpresen artean, ñabardurak daude beti baina orokorrean, gure sektorean prebentzioko lana aspalditik egiten da eta denboran zehar hobetzen joan da bizi garen garai horretara egokitzeko.

 

 

 

 

Buletinera harpidetu