Uvesco Taldea: “Gertuko tratu eskuragarria funtsezkoa da inbertitzea prebenitzea dela konbentzitzeko”

Enpresa seguruak
Uvesco Taldea: “Gertuko tratu eskuragarria funtsezkoa da inbertitzea prebenitzea dela konbentzitzeko”

Amaia Larreari elkarrizketa egin diogu, Uvesco Taldeko Lan Segurtasun eta Osasun saileko Koordinatzailea. Bertan, Uvesco taldeko jarduerak eta konpromisoak adierazi dizkigu, laneko prebentzioari eta segurtasunari dagokienez.

Amaia Larreari elkarrizketa egin diogu, Uvesco Taldeko Lan Segurtasun eta Osasun saileko Koordinatzailea. Bertan, Uvesco taldeko jarduerak eta konpromisoak adierazi dizkigu, laneko prebentzioari eta segurtasunari dagokienez.

 

  • Zeintzuk dira Uvesco taldeko prebentzio kulturaren oinarriak?

Hauek dira oinarri nagusiak:

  • Osoko Prebentzioa. Enpresan egon litezkeen arrisku guztiei aurre egiten zaie, horiei aurre egiteko zailtasuna alde batera utzita. Horretarako, segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistema eraginkor bat dugu erabilgarri, non segurtasuna eta osasuna lan prozesu guztietan barne sartzen den.
  • Prebentzio integratua. Enpresako prebentzio jarduerak, bertan burutu behar diren jarduera guztien artean, beste jarduera bat da; jarduera koherentea izan eta enpresako gainontzeko jarduerekin lotuta egon behar da, alegia; enpresaren gainontzeko jaduerak bezala gauzatu behar da.

Enpresaren langileek egunero gauzatzen dute prebentzioa, erantzukizunak gain hartuz, ez da prebentzio teknikariei bakarrik dagokien lan bat. UVESCO TALDEAN “prebentzio kultura” hobetzearen alde egiten ari gara lan, ikusi baitugu kultura alderdien ebaluazioan inbertitu behar dugula, eta prebentzio jarrerari eta kontzientziari erreparatu behar diegula, eta baita bere kausak aztertu ere, hartara, segurtasun eta osasun saileko buruzagaitza sendotzeko programak abian jarri ahal izango ditugu, non zuzendaritzak ezinbesteko zeregina duen eta langileek erantzukizunak gain hartzea eta partekatutako konpromisoa sustatzen den.

Uvesco Taldean prebentzio kultura sustatzeko estrategiak eta programak garatzen ari gara, bikaintasuna bilatuz, gero eta osasungarriagoa den enpresa bat bilakatzeko, non segurtasuna eta osasuna gure negozioaren balore nagusi bat den.

 

  • Nola zabaldu daiteke prebentzio kultura on bat Uvesco osatzen duten langile guztien artean? Zalantzarik gabe, erronka bat da prebentzio praktikak hainbeste langileren artean aplikatzea.

Egia da barreiatze geografikoak eta lantoki kopuru handiak erronka konplexuago bilakatzen dutela, baina, ez ordea, ezinezkoa: komunikazioa, parte-hartzea eta bitarteko aginteen, ordezkarien eta zuzendaritza, oro har, eta baita gertuko tratua ere, prebentzioa arrakasta osoz kudeatzeko osagaiak dira.

Prebentzioko giro bat sortzeko funtsezkoa da, hau da, langile guztien motibazioan eta inplikazioan oinarritutakoa. Enpresako eta bitarteko aginteen jarrera eta portaera langileek euren buruak islatuta ikusiko duten ispilua izango dira eta horiek lana mudu seguruan burutuko dutena izango dira, enpresan segurtasuna seriotasunez hartzen dutela hatzematen badute.

Bestalde, komunikazioa ezinbestekoa da prebentzio kulturaren hedapenean, beraz, errezeta komunikatzea, komunikatzea eta komunikatzea da. Uvesco taldean, barne hedapenerako hainbat kanal ditugu eta horien bidez, taldeko langile guztiekin etengabe komunikatzen gara.

Prebentzio teknikariek lantoki desberdinak bisitatzen dituzte eta horrek langileekin gertuko tratua garatzeko aukera ematen digu eta prebentzioarekin lotutako edozein auziari aurre egiterakoan gu kontuan hartu gaitezke.

Gertuko tratua eskuragarria funtsezkoa da prebenitzea inbertitzea dela konbentzitzeko.

 

  • Zer suposatzen dut arriskuen prebentzioak Uvesco Talderako?

Uvesco Taldean gure langile guztien segurtasuna eta osasuna serioski hartzen dugu, eta horregatik, enpresako pertsonak eta osasun kultura kudeatzeko ereduan parte hartzen du. Horretarako, Uvesco Taldeak etengabeko hobekuntzan lan egiten duen prebentzio zerbitzu mankomunatua dauka erabilgarri.

Zaintzea eta babestea enpresaren funtzionamendu bikaina bermatzea da. Horregatik, denbora eta esfortzua ematen diogu lan arriskuak prebenitzeko politika zuzena ezartzeari, istripuen kopurua murrizten laguntzeko eta segurtasun baldintzak areagotzeko. Hartara, lana errazten dugu, enpresaren kudeaketa hobetzen dugu eta langileen asebetetzea eta motibazioa areagotzen ditugu. Gure enpresaren goiburua ez da alferrikakoa: “segurtasunez salduz gero, seguru salduko dugula”.

Gure ustez, halaber, osasunak legeak agintzen dituen arriskuen prebentzioaz haratago egiten du, horregatik, osasunaren osoko kudeaketa dugu helburu, jakin badakigulako garrantzitsuena “pertsona osasuntsuak enpresa osasuntsu batean edukitzea” dela.

 

  • Uvesco Taldeko Lan Segurtasun eta Osasun saileko koordinatzaile gisa, zeintzuk dira zeuk edo taldeak berak aurre egin beharreko arriskuak eta erronkak, hain handia den eta hain desberdinak diren lanpostuak dituen enpresa baten eguneroko lanean?

Arriskuak, elikadurako gainontzeko enpresetan bezala, funtsean, bi taldetan banatzen dira, alegia: gainerako esfortzuak eta ebakiak.

Ergonomiaren area gure eguneroko lanaren erronka nagusienetariko bat da, alde batetik, oso konplexua delako eta bestaldetik, lanpostuetan eta sortzen diren istripuetan eragin handia duelako.

Maila ergonomikoan prebentzioa hobetzeko zailtasun teknikoa oso handia da, eta ez dago arrisku maila murrizteko neurririk, arrisku horrek faktore anitz dituelako. Horrek esan nahi du neurri asko bildu behar direla mota honetako arriskuetan benetako inpaktu bat lortzeko.

Bestalde, eta nahiz eta gero eta gutxiao, oraindik ere, lana segurtasunik gabe egiten duten langileak topa ditzakegu, segurtasun neurriak eskuragarri eduki arren.

Guretzat erronka bat da segurtasunaren katearen azken kate-maila bakoitzaren jarrera dela buruan sartzea eta jarrera seguru bakoitzak alderdi guztiei on egiten diela. Kontzientzazioan lan egiten jarraitzen dugu, kanpainen, informazioaren eta prestakuntzaren bidez, baina ezin diogu zelantan egoteari utzi.

 

  • Zein aurrerapen eta lorpen nabarmenduk zenituzke lan prebentzio eta segurtasun arloan zuen enpresan? Lan asko egiteko geratzen al da prebentzio arloan?

Urte hauetan, hobekuntza ezarri ditugu maila gutietan. Funtsezko neurria Prebentzio Zerbitzu Mankomunatua ezartzea izan da, non hainbat prebentzio teknikarik egiten dugun lan. Horiek, etengabe eta enpresaren barne ezagupenetik abiatuta, hobekuntza desberdinak sustatu ditu prebentzio eta osasun kudeaketa arlo guztietan.

Gure egunerokotasuna hobetzea da, baina beti egiteko lana geratzen zaigu eta ezin gara lasaitu. Hurrengo erronkak honako hauek dira: osasuna enpresaren balore estrategikoen artean kokatzea, bere ADN bilakatzea eta enpresaren muin bihurtzea. Baina ez horiek bakarrik, baizik eta, enpresa osasungarriaren kontzeptua gure bezeroengaino eramatea eta bizitza ohitura osasungarriak barne esparruan sustatzea gure langileekin eta baita kanpo esparruan ere, gure bezero guztiekin. Kalitatezko elikaduran adituak izanik, osasun on baten oinarri nagusienetariko bat, bezeroari, erosketak egiteko ekintza hutsatik baino haratago dagoen osasunaren balio erantsia eskaini ahal izateko egiteko bidea laburragoa da.

 

  • Zuen enpresako lan arriskuen prebentzio planak supermerkatuetako langileak ea zentral logistikoak barne hartzen ditu. Zein desberdintasun dago PRLi dagokionez?

Egia da arriskuak eta prebentzio kudeaketa eta antolaketa erabat desberdinak direla. Supermerkatuetan barne prebentzio zerbitzua dugu, eta zentral logistikoetan, berriz, Kanpoko Prebentzio Zerbitzuak ditugu. Lan desberdinak burutzen ditugunez, lan prozedurak, makinak, etab. ere desberdinak dira, eta, horrenbestez, baita arriskuak ere.

Hala ere, badaude bietan errepikatzen diren alderdiak eta horiek guztiak enpresa berdinekoak izateak arriskua jatorritik bertatik kudeatzeko, ezagutza partekatzeko eta prebentzio kudeaketan sinergia positiboak sortzeko aukera ematen digu.

 

  • Zure ustez, zer deritzate langileek prebentzioari eta segurtasunari?

Prebentzio Zerbitzu Propioa edukitzeari esker, langileekiko harremana estuagoa da. Zure lantokiko prebentzio teknikaria ezagutzen duzunean, konfiantza transmititzen dizuna, ez duzu edozein intzidentziaren berri emateko zalantzarik izaten. Horrela, prestakuntza jardueretan, harrera jardunaldietan edo lantokietako bisitetan prebentzio jardueran erabat inplikatuta dauden eta iradoki bikainak ekartzen dizkiguten langileak topatzen ditugu.

Uste dut langile gehienek iritzi ona dutela eta enpresak prebentzioarekiko eta segurtasunarekiko gain hartutako kezka eta konpromisoa ondo ezagutzen dutela.

 

  • Zeintzuk dira zuen konpainian Lan Segurtasunarekin eta Osasunarekiko lotuta etorkizunean aurre egingo diezuen erronkak? Egiteko asko geratzen da?

Gure hazkuntza eta garapen erritmoa oso bizkorra izan da, eta enpresaren prebentzio arloak erritmo berberean aurre egin behar du.

Bai, oraindik egiteko lan asko geratzen zaigu: jarrera seguruak eta lan eta prebentzio ekipoak zuzen erabiltzea sustatzen jarraitu behar dugu, eta prebentzio jarduerarekiko langileen interesa eta lankidetza suspertu behar dugu eta baita enpresako kide guztien hobekuntzaren parte-hartze aktiboa ere.

Prebentzio kulturan murgildu nahiko genuke enpresako aginte guztientzat, pertsonen taldeekin garatutako buruzagitza lana osatzeko, ergonomia aktiboari buruzko prestakuntza zehatzak garatu nahiko genituzke, eta baita osasuna zaintzeko kultura bat ere, derrigorrezko legeak betetze hutsetik haratago eginez, maila guztietan eta baita gizarteraino iristea ere, maila guztietan aldaketa osasungarriak eraginez.

Jakina, gure helburuak Istripuak=0 izaten jarraituko du, alegia; prebentzioa gure osasuna zaintzen lagunduko digun zerbait bezala atzematea eta horrek norberari zein enpresari on egingo diola, eta prebentzioa ez dela prl eremuko teknikariei dagokien zerbait soilik, baizik eta enpresa hau osatzen dugun guztioi.

 

  • Zuen esperientziaren eta enpresa desberdinekin izandako harremanen arabera, esango zenuke prebentzio kultura, oro har, Euskadin oinarrituta dagoela?

Euskadin prebentzio kultura nahiko finkatuta badago ere, herrialdeko beste zonaldeekin konparatuta, oraindik egiteko asko geratzen zaigu.

Nahiz eta enpresek zuzeneko erantzukizuna izan, gizarte eragile guztien lankidetza estua behar da, adibidez, hezkuntza eremutik garrantzitsua izango litzateke gizarte seguruaren ikuspegia azpimarratzea, non arrisku  jarrerak kanpo geratzen diren, eta hura, haurtzarotik, irakastea.

Garrantzitsua da enpresek eduki behar duten lan baldintzei erreparatzea, baina baita bakoitzaren erantzukizunari ere, lana exekutatzerakoan, bi aldagaiek bat egiten dutenean, ahalik eta emaitzarik hoberenak lortuko ditugu, hainbat eta eragile gehiago helburu honetan kolaboratzea, gero eta arrakasta lortzeko aukera gehiago edukiko ditugu.

 

 

Buletinera harpidetu