OHITURA SEGURUAK (VI): LANKIDETASUNA = HOBE TALDE LANA

Segurmania | 13/12/2018
OHITURA SEGURUAK (VI): LANKIDETASUNA = HOBE TALDE LANA

“Laguntasuna” hitza lankideen artean ezartzen den lotura da. Zalantzarik gabe, lagun talde batean oreka lortzeko giltzarrietako bat da.

“Laguntasuna hitza lankideen artean ezartzen den lotura da. Zalantzarik gabe, lagun talde batean oreka lortzeko giltzarrietako bat da. Izan ere, elkarrekin lan egiten duten pertsonen artean loturak sortzea ezinbestekoa da enpresan lan giro on bat sortzeko.

Lan harremanak oso garrantzitsuak dira, hortik laguntasunaren kontzeptua abiatzen da. Bai laguntzeak eta bai laguntza jasotzeak lana betebehar eta eginkizun hutsa baino zerbait gehiago bihurtzen du, giro on bat sortzen baitu.

Zer ekartzen du?

Lankidetasuna edozein langileren hazkuntza profesional eta pertsonalean funtsezko balore bat da. Lankidetzak besten baloreak ezagutzera laguntzen gaitu, ikastera, bestearengan pentsamendu desberdinak baloratzera eta gure bezain errespetagarriak diren ikuspegi desberdinak barneratzera.

 

Zeure buruari galdetuko diozu zeintzuk diren taldean lan egitearen abantailak. Hona hemen:

 

  • Motibazioa areagotzen du. Lankidetasunaren eraginez talde bateko kideak proiektuarekin gehiago inplikatzen dira.
  • Estresa murrizten du. Lana beste batzuekin partekatzen denez, estresa murrizten da eta horrenbestez, akatsak murriztu egiten dira.
  • Giza kapitalaren kohesioa sendotzen du. Taldean lan egiteak harreman pertsonalak hobetzen ditu eta taldearen koordinazioa motibatzen du.
  • Lan giroa hobetzen du. Pertsonen arteko loturen eraginez, sortzen den giroa beti positiboa da.
  • Sormena sustatzen du. Pertsona baten ideiak bestearen sormena pizten du. Horrela, bilatu nahi den helburuari hobeto egokitzen zaion ideia aurkitu daiteke.
  • Asebetetzea ematen du. Taldean lan egiten duten guztiak lanarekin aseagoak sentitzen dira.

 

Nola hobetu dezakegu lankidetasuna lan esparruan? Lankideen arteko ongizatea eta solidaritatea loturak sortzeko ezinbesteko faktoreak dira. Hauek dira lan giro on bat lortu ahal izateko giltzarri batzuk, denak proiektuaren partaide sentitu daitezen:

 

  • Komunikazio ona lankideen artean. Norberaren burua ezagutzea da bakoitzak taldeari zein ekarpen egin diezaiokeen jakiteko.
  • Adimen irekia. Ezinbesteko baldintza da, taldean ideologia, erlijio etab. Desberdineko pertsonak egon baitaitezke.
  • Adeitasuna eta konfiantza. Giro ona sortzea taldekide berriak eroso sentitu ahal izateko. Horrek erraz asko egokitzera lagunduko die. Ez al duzu uste?
  • Kritika konstruktiboak. Konstruktiboak badira, ongi etorriak! Garrantzitsuena da kalterik ez egitea eta alderdi positiboa ere aintzat hartzea. Era berean, funtsezkoa da kritikak onartzen eta barneratzen jakitea, hobetu ahal izateko.

 

Taldearen ongizateak lehentasuna dauka. Lankidetasunak lan bizitza atseginago bihurtzen du eta konfiantza giro bat sortzen du -hain beharrezkoa den giro bat-.

Horrez gain, bakoitzak bere aldetik jartzen badu, emaitza hobeak lortu daitezke. Hain zuzen ere, sinergia –taldeak lortutako emaitza globala bakoitzak bere aldetik lan egiten lortutakoa baino asko handiagoa da- pertsona desberdinak  batera lan egiten jartzen lortzen da.

Buletinera harpidetu