Segurmania: konbentzitzea dugu helburu, denok etxera itzuli nahi dugulako

Segurmania
Segurmania: konbentzitzea dugu helburu, denok etxera itzuli nahi dugulako

Prebentzio kulturarekiko grina, konpromisoa eta uste osoa duen jende-multzoa


Segurmaniatik konbentzitzea  dugu helburu, “denok etxera itzuli nahi dugulako”. Gure araua da. Horretarako, aurrerapauso bat gehiago eman dugu lan segurtasun eta osasunari buruzko gure proiektuan, Segurmania Zurekin. Gaur oso bideo berezia aurkeztu nahi dizuegu, non enpresei entzun eta hitz egiteko aukera emango diegun.

Euskarri bat gehiago gure une honetako eduki erraza eta atseginekin batera. Horiek guztiak astero eskaintzen dizkiegu enpresei, prebentzio profesionalei, langileei eta jendeari, oro har.

Confebask-ek, bere hiru erakundeekin lankidetzan, alegia;  ADEGI, Cebek eta SEA, eta Eusko Jaurlaritzaren eta OSALANen laguntzarekin, Segurmaniaren bidez informazioa eskaintzen darraiki, hau da, prbentzio kulturari buruzko gune bat Euskadin, non helburua pertsonen konpromisorako joera sortzea den, lan segurtasuna eta osasuna zaintzearen eta babestearen alde.

Horretarako giltzarria? Prebentzio, segurtasun eta osasunaren helburuekiko konpromisoa. Segurmania-tik, Lan Arriskuen Prebentzioa enpresetan barneratzea nahi dugu, osatzen dugunen ezagutzatik eta uste osotik. Horregatik, segurtasun eta osasunari buruzko edukiak eskuragarri jarri nahi ditugu, GUZTIOENGANA iristeko: enpresetako langileak, zuzendariak, bitarteko agintariak eta enpresaburuak.

Era berean, jakin badakigu prebentzioaren kultura segurtasuna eta osasuna gure egunerokotasunean (eta ez bakarrik gure lan bizitzan) barneratzeko modu bat dela. Jokabide seguruak esparru guztietan aplikatu behar baitugu, barneratu behar ditugu, zabaldu, gure enpresaren DNA bilaka daitezen.

Segurmania-tik prebentzioaren kultura beharrezkoa dela kontzientziatzearen garrantziarekin konpromisoa gure gain hartzen jarraitzen dugu. Bide luzea da, baina egingarria. Kontzientziatzea eta konbentzitzea gure esku dago.

Hona hemen bideo grinatsu hau, non Lan Prebentzio, Segurtasun eta Osasunarekiko konpromisoa gain hartu duten enpresen profesionalei hitz egiteko aukera eman diegun. Euren esperientzien eta ikuspegiaren berri eman digute, lan inguru, seguru eta osasuntsua lortzeari buruzkoa.

Eskerrik asko gure parte-hartzaileei: Amaia López Iriondo, Confebask-eko Lan Segurtasun eta Osasuna, Ingurumena eta Gizarte Gaietarako burua; Ángel Vidal, Protón Electrónica-eko zuzendari kudeatzailea; eta Amaia Larrea, Grupo Uvesco taldeko Lan Osasun, Segurtasun eta Ongizateko koordinatzailea,  zuen konpromisoarengatik eta pertsonentzat eta Euskadiko enpresentzat funtsezkoa den lan arriskuen prebentziorako kultura bezalako gai baten berri emateagatik.

 

Buletinera harpidetu