Arteak itsutsea, ez, ordea, lantokiko argiak

Segurtasun-ikasgaiak
Arteak itsutsea, ez, ordea, lantokiko argiak

Argia oso garrantzitsua da gure lanpostuko zereginak zuzen burutzeko, edozein izanda ere. Gure zeregin guztiekiko zeharkako elementu bat da.

Argia oso garrantzitsua da gure lanpostuko zereginak zuzen burutzeko, edozein izanda ere. Gure zeregin guztiekiko zeharkako elementu bat da. Hain garrantzitsua da, ezen lanaldi osoan zehar egiten ditugun zeregin guztiak argiaren mende daudela baieztatu dezakegu.

Baina argia edukitzeak ez du esan nahi argi zuzena daukagula. Kalitate urriko argiarekin lan egiten dugunean, begiak gehiago nekatzen dira, gure errendimenduak behera egiten du eta akats gehiago egiten ditugu. Gizakiaren begiak argi maila desberdinetara egokitzeko ahalmena dauka, baina gauza guztiak bezala, aldaketa horretara egokitzeko denbora behar du eta horri “egokitze luminantza” deritzo.

Gure lanpostuetako argiak fluxuaren leku antolaketaren arabera sailkatu daitezke. Beraz, lortzen den argia honakoa da: zuzena, erdi-zuzena, uniformea, erdi-zeharkakoa eta zeharkakoa.

 

Argi zuzena

Mota honekin, argia argitu nahi den zonaldera zuzenean bideratzen da. Merkeagoa da, baina itzal gogorrak sortzen ditu eta itsutzeko arriskua areagotzen da.

Eragozpen bat dauka: lokaleko sabaia eta hormak itzaletan uzten ditu, beraz, luminantzia desoreka handiak eragin ditzake.

Ari erdi-zuzena

Argia argitu nahi den zonalderantz zuzentzen da, baina zati txiki bat sabairantz edo hormetarantz zuzentzen da. Itzalak ez dira zuzeneko argiaren kasuan bezain gogorrak eta itsutzeko arriskua murrizten da. Sarritan erabiltzen da bulego eta, oro har, tailer lokaletan.

Argi uniformea

Argia uniformeki banatzen da. Oso itzal leunak sortzen dira eta efektua atsegina da ikus eremu osorako. Egokia bulego eta bestelako jarduera anitzeko lokaletarako.

 

 

Buletinera harpidetu