Lan-baimenen garrantzia lan-arriskuen prebentzioan

Segurtasun-ikasgaiak
Lan-baimenen garrantzia lan-arriskuen prebentzioan

Lan-baimenak ezinbesteko tresnak dira lan-arriskuen prebentziorako. Baimen horiek, arriskuak kontrolatzeko eta  kudeatzeko tresna izateaz gainera, funtsezkoak dira istripuak prebenitzeko eta langileen ongizatea babesteko. Baina horiek behar bezala ezartzeak ez ditu soilik haiek eta enpresaren azpiegitura babesten, segurtasunaren eta erantzukizunaren kultura sustatzen ere laguntzen du.

Lan-baimenak ezinbesteko tresnak dira lan-arriskuen prebentziorako. Baimen horiek, arriskuak kontrolatzeko eta  kudeatzeko tresna izateaz gainera, funtsezkoak dira istripuak prebenitzeko eta langileen ongizatea babesteko. Baina horiek behar bezala ezartzeak ez ditu soilik haiek eta enpresaren azpiegitura babesten, segurtasunaren eta erantzukizunaren kultura sustatzen ere laguntzen du.

Istripu askoren jatorria bi faktore nagusitan dago: langileek, enpresa bereko enplegatuek, kanpoko kontratistek edo autonomoek, tokiko arrisku espezifikoak ez ezagutzea, eta lana planifikatzen duten sailen eta gauzatzen dutenen arteko koordinazio egokirik eza.

Izan ere, arazo ohikoenetako eta arriskutsuenetako bat, lan espezifikoak, mantentze-lanak eta konponketa, egiteaz arduratzen diren taldeen eta jarduera horiek egiten diren instalazioetako arduradunen artean komunikazio egokirik ez izatean datza. Komunikazio arrakala horrek, bereziki langileentzako ezezagunak izaten diren instalaziotan, istripu larriak eragin ditzake.

Arrisku nabarmenak dituzten lan-eremuek, dela egoera energetikoagatik, produktu kimiko arriskutsuen presentziagatik, hondakinengatik, airearen kalitate mugatuagatik, kontrol zorrotz bat behar dute. Erronka horiei aurre egiteko eta arlo horietan egiten den edozein esku-hartze modu seguruan egiten dela ziurtatzeko, funtsezkoa izaten da ingurune horietan edozein lan baimenduko duen prozedura zorrotz bat jarraitzea.

Testuinguru honetan, lan-baimenak funtsezko tresna bihurtzen dira parte hartzen duten alderdi guztiek arriskuak behar bezala ulertzen eta kudeatzen dituztela bermatzeko, eta horrela, lan-ingurune seguruagoa eta osasungarriagoa lortzen laguntzeko.

Baimenaren edo Lan Baimenaren bitartez, sarbidea kontrolatzen da, jarduera hori baldintza seguruetan egin dadin, baimenik ez duten langileak eremu horietara sartzea eragotziz. Beraz, baimena behar duten lanak, ezagutza espezializatuak dituzten langileek eta lan horiek egin ahal izateko entrenamendua duten langileek bakarrik egin ahal izango dituzte.

Oso garrantzitsua da Lan-baimena eskatzen duten langileek bertan ezarritako jarraibideak zein murrizketak ondo ulertzea eta horiek zorrozki betetzea. Baimenak honako puntu hauek izango ditu barne:

  • Baimenaren data, aldia eta baliozkotasun-txanda.
  • Lana egitea baimentzen duten pertsonak eta baimenduak izaten direnak.
  • Enpresatik kanpoko langileen kasuan: kontratatutako enpresaren datuak eta larrialdietarako harremanetarako telefonoa.
  • Lantokiaren kokapena.
  • Egin beharreko lanaren deskribapena.
  • Dauden eta aurreikus daitezkeen arriskuak zehaztea.
  • Lana egin ahal izateko baldintzetan dagoela bermatzen duen instalazioaren edo ekipoaren egiaztapena eta berrikuspena.
  • Araudia, jarraitu beharreko prozedurak eta jarraibideak.
  • Erabili beharreko babes kolektiboko eta indibidualeko ekipamenduak.
  • Lan-baimenaren iraupena. Lanaren iraupena aurreikusitakoa baino luzeagoa izaten bada, Baimena berritu egin beharko da.

Amaitu ondoren, Lan-baimenaren jatorrizko formularioa egindako lanaren arduradun baimentzaileari emango zaio, eta honek lana egin den unitate funtzionaleko arduradunari emango dio, jakinaren gainean egon dadin eta artxibatu dezan.

Lan-baimenak ez du salbuesten betearazpena baimentzen duen arduradunak bere ustez garrantzitsuenak diren segurtasun-alderdiak hitzez adieraztetik.

 

Buletinera harpidetu