Enpresa Jardueren Koordinazioa (EJK) – Enpresaburu titularrak dituen betebeharrak informazioa emateko betebeharrari dagokionean
Segurtasun-ikasgaiak
Aurreko post batean aipatu genuen moduan, Enpresa Jardueren Koordinazioa (EJK) funtsezkoa da lantokietako segurtasuna eta osasuna kudeatzerakoan, bereziki hainbat enpresa ingurune berean lanean ari direnean. Argitalpen horretan adierazi genuen lantoki (L) berean lan egiten duten enpresek oinarrizko hainbat betebehar bete behar dituzte. Baina enpresaburu titularrak baditu, baita ere, zenbait betebehar, informazioa emateko betebeharrari dagokionean, eta, gaur horiei buruz hitz egin nahi dugu.
Aurreko post batean aipatu genuen moduan, Enpresa Jardueren Koordinazioa (EJK) funtsezkoa da lantokietako segurtasuna eta osasuna kudeatzerakoan, bereziki hainbat enpresa ingurune berean lanean ari direnean. Argitalpen horretan adierazi genuen lantoki (L) berean lan egiten duten enpresek oinarrizko hainbat betebehar bete behar dituzte. Baina enpresaburu titularrak baditu, baita ere, zenbait betebehar, informazioa emateko betebeharrari dagokionean, eta, gaur horiei buruz hitz egin nahi dugu.
Enpresa titularraren erantzukizun nagusia da langile guztiek, bertakoek zein beste enpresa batzuetakoek, behar bezala informatuta egotea bermatzea dauden arriskuen eta ezarri beharreko prebentzio-neurrien inguruan. Informazioa emateko betebehar horren helburua ez da soilik giro segurua izatea, baizik eta enpresen arteko lankidetza sustatzea ere bai, arriskuak minimizatu eta jardunbide egokiak sustatzeko.
Enpresaburuak ziurtatu behar du komunikazioa eraginkorra dela, eta datu argiak eta eskuragarriak eskaini behar ditu, tartean dauden guztiek ahalik eta segurtasun handienarekin lan egin ahal izan dezaten.
Enpresa titularrak informazioaren betebeharraren inguruan dituen erantzukizunak:
- Leku berean lanean ari diren enpresei arriskuen gaineko informazioa ematea: enpresei informazioa eman behar die lantokiaren berezko arriskuen inguruan, haien jardueretan eragina izateagatik, eta baita beharrezko prebentzio- eta larrialdi-neurriei buruzko informazioa ere.
- Informazioa aurretik eta idatzita ematea: informazioak behar adinakoa izan behar du, eta jarduerak hasi aurretik eta lantokiaren berezko arriskuak nabarmen aldatzen direnean eman behar da, prebentzio gisa. Idatziz eman behar da lantokiaren (L) berezko arriskuak larritzat edo oso larritzat jotzen badira.
- Leku berean lanean ari diren enpresei jarraibide egokiak ematea: enpresa titularrak dauden arriskuen prebentzioari eta larrialdi-neurriei buruzko jarraibide argiak eta egokiak eman behar ditu, horiek behar adinakoak eta proportzionatuak direla ziurtatzearekin batera jarduerak hasi aurretik. Jarraibide horiek idatziz eman beharko dira lantokiko (L) arriskuak larriak edo oso larriak badira.
Gainera, enpresa titularra arduratu behar du lantokian (L) jarduera garatzen duten enpresa kontratistek edo obrako azpikontratistek LAP araudia betetzen dutela ikusteaz. Bestalde, parte hartzen duten enpresek enpresa titularrak emandako jarraibideak bete behar dituzte, segurtasunaren kudeaketan koordinazioa eraginkorra izatea bermatuz.
Hori ziurtatzeko, enpresa titularrak enpresa kontratistei eta azpikontratistei eskatu behar die idatziz egiaztatzeko, jarduera hasi aurretik, Arriskuen Ebaluazioa (AE) eta Prebentzio Jardueraren Plangintza (PJP) egin dituztela. Halaber, eskatuko die lantokian (L) zerbitzuak emango dituzten langileei informazioa eta prestakuntza emateko betebeharrak bete dituztela egiazta dezatela.