Ba al zenekien hotzarekiko esposizioaren ondorioak larriagotu egin daitezkeela zenbait arrisku-faktoreren arabera?

Ba al zenekien
Ba al zenekien hotzarekiko esposizioaren ondorioak larriagotu egin daitezkeela zenbait arrisku-faktoreren arabera?

Hotzaren aurrean egoteak hainbat efektu sor ditzake organismoan, molestia soiletatik hasi eta osasunerako larriak diren ondorioetaraino. Efektu horiek areagotu ditzakete banakako eta kanpoko zenbait faktorek. Hotzarekiko tolerantzia-gaitasuna ez da uniformea pertsonen artean, pertsona bakoitzaren adina, generoa, osasun-egoera eta zirkunstantzia espezifikoak bezalako ezaugarriak medio aldatu egiten baita.

Adinekoek, adibidez, ez dute hotza hainbeste jasaten. Zahartzearekin batera, gorputzaren mekanismo termoerregulatzaileak eraginkortasuna galtzen joaten direnez, tenperatura baxuen aurrean ahulago bihurtzen dira. Era berean, emakumeek arrisku handiagoa dute gorputz-adarretan lesioak izateko, eskuak eta oinak azkarrago hozten baitzaizkie gizonekin alderatuta.

Osasun-baldintzek ere izugarrizko garrantzia dute. Zirkulazio-gaixotasunak dituzten pertsonek (bularraldeko angina edo Raynauden gaixotasuna) hotzaren gaineko estresa izateko joera handiagoa dute. Patologia horiek eragina dute tenperatura baxuko egoeretan gorputzak zirkulazio egokia mantentzeko duen gaitasunean, eta horrek hotzarekin lotutako lesioak izateko arriskua areagotzen du.

Bestalde, kanpoko faktore batzuek edo bizimoduarekin  zerikusia dutenek esposizioaren ondorioak larriagotu ditzakete. Esate baterako, nekeak eta akidurak gorputzak beroa sortzeko eta mantentzeko duen gaitasuna murrizten dute. Elikagai eta likido gutxiegi hartzeak ere energia ekoiztea mugatzen du, deshidratazioa erraztearekin batera, eta erregulazio  termikoa are gehiago zailtzen da.

Gainera, tabakoa eta alkohola kontsumitzea kaltegarria da. Tabakoak eragin negatiboa du zirkulazioan, eta, alkoholak, une batez bero-sentsazioa eman badezake ere, tenperatura azkarrago galtzea eragiten du.

Horri gehitu behar zaio botika batzuek, hipertentsiorako edo diabetesa tratatzeko erabiltzen direnak, adibidez, organismoaren erantzun termoerregulatzaileak oztopa ditzaketela, hotza medio estresa izateko arriskua gehituz.

Beste arrisku-faktore bat arropa desegokia erabiltzea da. Bestalde, hotzetik babesteko geruza ugari erabiltzea funtsezkoa bada ere, gehiegi babesteak ondorio kaltegarriak izan ditzake; hala nola, geruzen arteko marruskadura, pisu handiagoa eta mugimendu-murrizketak. Beraz, hotza egiten duenean, lanak egiteko behar duguna baino ahalegin fisiko handiagoa eskatzen du horrek.

Hotzarekiko esposizioak ez die guztiei berdin eragiten; ondorioz, ezinbestekoa da pertsona bakoitzarekin lotutako arrisku-faktoreak ulertzea eta izan ditzakegun ondorio negatiboak murrizteko prebentzio-neurri egokiak hartzea.

Buletinera harpidetu