Gaurkotasun-analisia – Gauzak paketetan sartzen ala norbera paketean sartzen?
Segurmania
Gaur, Segurtasunaren Zaleentzako gure Gaurkotasun Analisian, TikTokeko bideo biral bat aztertu nahi dugu. Bertan, biltegi bateko langile batek merkantziak lotzen ari den bitartean izandako gertakaria ikusiko dugu. Hain zuzen ere, salgaiak batu eta plastikoarekin biltzen ditu, garraiatzean batuta eta babestuta eramateko. Horretarako, enbalatzeko makina bat erabiltzen du.

Baina langileak zuhurtziagabekeriaz jokatzen duenez, bere burua kaxekin batera bilduta amaituko du. Gizonak laguntza eskatu, eta lankide batek bizkor makina geldiaraziko du. Bideoan, egiten diren akatsak ez ezik, bizitakoa bezalako egoerak saihets ditzaketen prebentzio-neurriak ere aztertuko ditugu.