Tenperatura altuekin eta bero-boladekin lan egitearen arriskuak
Segurtasun-ikasgaiak
Nahiz eta gizakiak bero-iturri naturalen ondorioak konpentsatzeko gaitasuna izan, kanpoko lanak eta/edo eguraldi beroa dagoenean egin beharrekoak (garbiketa-lanak eta hondakinak jasotzea, eraikuntza, obra publikoa, nekazaritzako lanak, lorezaintzakoak, hondartzetan, basoetan, …) nahiz tenperatura altuak eta bero-iturri irradiatzaileak daudenean instalazioetan egin beharreko lanak eta/edo jarduera fisiko handia eskatzen duten jarduerak (galdategiak, meatzaritza, zeramikaren fabrikazioa, kristalak, etab) gehiegizko bero-kargen aurrean egoteko aukera ematen duten jarduerak dira, eta horiek langileen osasuna arriskuan jar dezakete. Gaur, arrisku horietaz hitz egin nahi dugu.
24Nahiz eta gizakiak bero-iturri naturalen ondorioak konpentsatzeko gaitasuna izan, kanpoko lanak eta/edo eguraldi beroa dagoenean egin beharrekoak (garbiketa-lanak eta hondakinak jasotzea, eraikuntza, obra publikoa, nekazaritzako lanak, lorezaintzakoak, hondartzetan, basoetan, …) nahiz tenperatura altuak eta bero-iturri irradiatzaileak daudenean instalazioetan egin beharreko lanak eta/edo jarduera fisiko handia eskatzen duten jarduerak (galdategiak, meatzaritza, zeramikaren fabrikazioa, kristalak, etab) gehiegizko bero-kargen aurrean egoteko aukera ematen duten jarduerak dira, eta horiek langileen osasuna arriskuan jar dezakete.
Gaur, arrisku horietaz hitz egin nahi dugu; izan ere, arrisku horiek handiagoak izan daitezke kanpoko baldintza klimatikoak aldekoak ez badira; esate baterako, uda iristen denean eta/edo bero-bolada bat dagoenean gerta daitekeen moduan.
Arriskuak ebaluatzerakoan, kontuan izan behar da egin beharreko lanaren baldintzek estres termikorako arriskua izan dezaketen edo tenperatura- eta hezetasun-baldintzak egokiak diren. Hala ere, bero-bolada bat dagoenean, lan-baldintzak aldatu egiten dira.
Hasiera batean, lantokietako tenperatura altuagoa izango da eta atsedenlekuetakoa ere bai, klimatizazio-sistemak egon arren, horiek ez baitaude tenperatura-gailur jakin batzuei aurre egiteko diseinatuta.
Beraz, bero-bolada baten aurrean prebentzioa eraginkorra izan dadin, estres termikoaren ebaluazioa egin beharko litzateke bero-iturririk gabeko lekuetan, lan-ingurunean langileek atsedena behar izatea zer tenperaturak eragingo lukeen jakiteko.
Era berean, gauza bera egin beharko litzateke bero-iturria duten lantokietan, arriskua baitago, eta, horrela, egiten den atsedena nahikoa den jakingo genuke, eta, hala ez bada, beharrezko aldi berria kalkulatuko genuke. Bi kasuetan, tenperatura gehiegi igotzen bada, jarduteko prozedura bat aurreikusi beharko litzateke.
Zein dira arrisku-faktore nagusiak?
Lantokiarekin loturiko arrisku-faktoreak
- Tenperatura eta hezetasun erlatibo altuen eraginpean egotea.
- Bero-iturri erradiatzaileak, konbekzio edo eroapen bidezkoak.
- Aireztapen eskasa. Airearen abiadura handitzean, bero-sentsazioa gutxitzen da, bero-galera errazten baita konbekzio eta lurruntze bidez.
- Eguzki-izpiekiko zuzeneko esposizioa.
Zereginarekin loturiko arrisku-faktoreak
- Ur freskoa emateko zailtasuna (adibidez, kanpoko lanak, ur-elikadurarako punturik ez dutenak).
- Lan fisiko handia egitea.
- Errekuperatzeko etenaldi eskasak. Hobe da orduro atseden hartzea. Tenperatura altuagoa den heinean, etenaldiek luzeagoak izan behar dute, eta maiztasun handiagoarekin egin behar dira.
- Izerdia lurruntzea eragozten duten babes-ekipamenduak erabiltzea.
- Erabilitako arropa.
Langilearekin loturiko arrisku-faktoreak
- Aklimatazioa galtzea. Aklimatazioak beroarekiko tolerantzia nabarmen areagotu dezake. 7-15 egunetan lortzen da, baina astebetean desagertzen da.
- Egoera fisikoa. Lan fisiko handiak egiteko entrenamendurik ez izatea arrisku-faktorea da.
- Aurrekari medikoak izatea; hala nola, sistema kardiobaskularreko gaixotasunak, arnasbideetakoak, diabetesa edo giltzurrun-gutxiegitasuna.
- Botika jakin batzuk hartzea; hala nola, antihistaminikoak, diuretikoak edo antidepresiboak.
- Substantzia jakin batzuk kontsumitzea, hots, alkohola edo kafeina.
- Gehiegizko pisua. Mugimenduan ahalegin handiagoa egin behar da, eta, beraz, bero gehiago sortzen da.
- Adina aurreratua. Adinekoek deshidratatzeko arrisku handiagoa dute; izan ere, adinarekin termo-erregulazio mekanismoa aldatu egiten da, eta egarri-sentsazioa nabarmen murrizten da.
- Haurdunaldia. Sexuen artean alderik aurkitu ez bada ere, komenigarria da kontuan izatea langile bat haurdun dagoen ala ez.
- Beste gai batzuk: lanaldiaren ondorengo jarduerak, muturreko kirol-jarduerak, tenperatura altuko etxea, nutrizio- eta hidratazio-egoera…