Baso-suteak. Prebentzio-neurriak, gure barbakoa-egunak suterik piztu ez dezan

Bizitza seguruak
Baso-suteak. Prebentzio-neurriak, gure barbakoa-egunak suterik piztu ez dezan

Aurten, bereziki, tenperatura altuek eta euri-eskasiek baldintza aproposak sortu dituzte sua pizteko; izan ere, suteek basoko hektarea ugari suntsitzeaz gain, kalte handiak eragin dituzte ingurune naturalean eta zenbait herritan. Testuinguru horretan, inoiz baino funtsezkoagoa da informazioa eskuratzea eta aire zabalean egiten ditugun jarduerek, tartean barbakoak, suteren bat sortzea prebenitzeko konpromisoa hartzea.

Aurten, bereziki, tenperatura altuek eta euri-eskasiek baldintza aproposak sortu dituzte sua pizteko; izan ere, suteek basoko hektarea ugari suntsitzeaz gain, kalte handiak eragin dituzte ingurune naturalean eta zenbait herritan. Testuinguru horretan, inoiz baino funtsezkoagoa da informazioa eskuratzea eta aire zabalean egiten ditugun jarduerek, tartean barbakoak, suteren bat sortzea prebenitzeko konpromisoa hartzea.

Udaberritik udazkenaren hasiera arte, barbakoa asko egin ohi ditugu. Hala ere, oso garrantzitsua da jakitea ospakizun horiek baso-suteak izateko arrisku handia ekar dezaketela prebentzio-neurri egokiak hartuta gauzatzen ez badira.

Funtsezkoa da guztiok hondamendi horiek prebenitzeko erantzukizuna hartzea, batik bat suteak izateko arrisku handieneko garaietan. Nola goza dezakegu barbakoa egiteaz inguratzen gaituen ingurune naturala arriskuan jarri gabe? Horretarako, suteen prebentzio-arloko adituek emandako gomendioak jarraitu behar ditugu:

  • Tokiko araudiak ezagutzea eta errespetatzea. Eskura ezazu baso-eremuetan barbakoak eta sutegiak erabiltzearekin loturiko tokiko araudiei buruzko informazioa. Leku askotan, sute-arrisku handiko garaietan, jarduera horiek debekatuta egoten dira. Galdetu tokiko agintariei, legearen barruan zabiltzala ziurtatzeko.
  • Leku aproposa hautatzea. Parrilla piztu aurretik, barbakoa egiteko leku seguruena aukeratu behar da. Gomendagarriena da barbakoa horretarako prestatutako eremuetan egitea, segurtasun-neurriak dituztenetan. Eremu garbiak eta mugatuak izaten dira, adarrak, hosto lehorrak edo zuhaixkak bezalako material sukoietatik urrun daudenak, eta harrizko edo zementuzko zoruak ere izan ohi dituzte.
  • Eremua prestatzea. Garbitu barbakoaren inguruko eremu guztia. Kendu su har dezakeen edozein objektu; adibidez, paperak edo plastikoak, eta ziurtatu lurrean belarrik edo hosto lehorrik ez dagoela, haizearen ondorioz pilatuta. Eremua behar bezala garbitzeak sua geldiarazten lagunduko du istripua gertatuz gero.
  • Tresna seguruak erabiltzea. Gas-barbakoek edo elektrikoek ikatz-barbakoek baino sute-arrisku txikiagoa sortzen dute. Ikatzezkoak erabiltzen badituzu, sua pizteko likidorik ez erabili (hala nola, gasolina edo alkohola), leherketak eragin eta sutetik kanpo txingarrak atera baitaitezke.
  • Sua etengabe kontrolatzea. Ziurtatu sua kontrolpean duzula eta ez utzi barbakoa inoiz arretarik gabe. Norbaitek sua ikuskatu behar du beti. Ez alde egin txandatu gabe.
  • Behar bezala itzaltzea. Amaieran, txingarrak erabat itzali direla ziurtatu behar da. Horretarako, ura, hondarra edo lurra bota dezakezu gainean, eta egiaztatu txingarrak itzalita daudela eta kerik ez dagoela.

Prebentzio-neurri horiek hartuz gero, barbakoa-egun segurua eta arduratsua izango duzu. Gogoratu: prebentzioa beti da funtsezkoa geure burua eta gure ingurune naturala babesteko. Gure ospakizunak tragedia ez bihurtzea bermatu behar dugu.

Buletinera harpidetu