Ba al zenekien OSALANek kanpaina bat abian jarri duela bilakaera digitalari eta laneko ongizateari buruzko hausnarketa kolektiboa egiteko

Ba al zenekien
Ba al zenekien OSALANek kanpaina bat abian jarri duela bilakaera digitalari eta laneko ongizateari buruzko hausnarketa kolektiboa egiteko

Pantailez, jakinarazpenez eta ingurune adimendunez inguratuta bizi gara, eta bizitza errazagoa egingo digutela agintzen digute. Aurrerapen teknologiko horrek, ordea, geldiezina bezain liluragarria bada ere, erronka berriak aurkezten ditu laneko segurtasun nahiz osasunerako. Hori dela-eta, OSALANek, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, gai horri erreparatu nahi izan dio kanpaina berriaren bidez, eta digitalizazioak eta ongizateak eskutik joan behar dutela hausnartzera gonbidatzen du. Aurrerapena ezin da soilik berrikuntza teknologikoaren aldetik neurtu; giza ongizatearen aldetik ere neurtu behar da.

Laneko segurtasuna eta osasuna ere eguneratuko ditugu? lelopean, OSALANek kanpaina bat jarri du abian, digitalizazioak langileen ongizateari nola eragiten dion aztertzeko hausnarketa kolektiboa sustatzeko. Helburua ez da aurrerapen teknologikoa geldiaraztea, berrikuntzak eta lan-osasunak elkarrekin eboluzionatzea ziurtatzea baizik, hots, modu koordinatu eta orekatuan.

Kanpainaren dibulgazio-materialaren bidez funtsezko gai batzuen inguruan sentsibilizatzea lortu nahi da; hala nola, deskonexio digitalerako eskubidea, gainkarga teknologikoa eta taldeen arteko koordinazioaren garrantzia. Hiperkonektibitatea araua den ingurune batean, “deskonektatzen” ikastea ere prebentzioaren barruan sartzen da. Pantailen aurreko gehiegizko esposizioa, neke digitala edo etengabeko konektibitatetik datorren estresa benetako arriskuak dira, eta arreta eta prebentzio-neurriak eskatzen dituzte.

OSALANen ekimena Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Egunaren aurtengo leloaren barruan kokatzen da, Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) bultzatua, eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziaren Lan seguruak eta osasungarriak aro digitalean Europako kanpainarekin bat dator. Bi ekimenen arabera, beharrezkoa da prebentzioa digitalizazioak sortutako lan-eszenatoki berrietara egokitzea.

OSALANek nabarmentzen dituen lehentasunezko ekintzen artean honako hauek aurkitzen dira: langileen parte-hartze aktiboa sustatzea tresna digitalen diseinu eta aplikazioan, gaitasun digital seguruetan prestakuntza jasotzea eta komunikazioa eta koordinazioa bultzatzea enpresen, plantillen eta erakundeen artean. Horrela bakarrik berma daiteke teknologiak pertsonen alde lan egitea, eta ez alderantziz.

Eraldaketa digitalak ongizatearen aliatua izan behar du, ez gehitutako arrisku bat. Aro berri honetan, laneko osasuna zaintzeak teknologiarekin erlazionatzeko dugun modua zaintzea ere esan nahi du.

Buletinera harpidetu