Laneko arrazoizko egokitzapenak desgaitasuna duten pertsonentzat: talentua sartzeko, zaintzeko eta talentuari eusteko bost metodo

Segurtasun-ikasgaiak
Laneko arrazoizko egokitzapenak desgaitasuna duten pertsonentzat: talentua sartzeko, zaintzeko eta talentuari eusteko bost metodo

Desgaitasuna duten pertsonak enpleguan sartzea ez da konpromiso soziala soilik, baizik eta Europar Batasunean 2000. urteaz geroztik aitortutako eskubidea eta legezko betebeharra ere bai. Hala ere, arrazoizko egokitzapenaren kontzeptua, kasu askotan, ez da oso ezaguna edo gaizki ulertzen da. Egokitzapen horiek behar bezala aplikatzeak talentua biltzeko, erabiltzeko eta talentuari eusteko aukera ematen du, pertsona guztientzat lan-ingurune seguruagoak, osasungarriagoak eta inklusiboagoak eraikitzen diren bitartean.

Desgaitasuna duten pertsonak enpleguan sartzea ez da konpromiso soziala soilik, baizik eta Europar Batasunean 2000. urteaz geroztik aitortutako eskubidea eta legezko betebeharra ere bai. Hala ere, arrazoizko egokitzapenaren kontzeptua, kasu askotan, ez da oso ezaguna edo gaizki ulertzen da. Egokitzapen horiek behar bezala aplikatzeak talentua biltzeko, erabiltzeko eta talentuari eusteko aukera ematen du, pertsona guztientzat lan-ingurune seguruagoak, osasungarriagoak eta inklusiboagoak eraikitzen diren bitartean.

Europako Batzordearen gidalerroen eta jardunbide egokien arabera, arrazoizko egokitzapena da lanpostuan edo lan-ingurunean beharrezkoak diren aldaketak egitea, desgaitasuna duen pertsona batek enplegua lortu, baldintza berdinetan parte hartu eta karrera profesionala gara dezan. Kontua ez da pribilegioak ematea, baizik eta oztopoak ezabatu eta pertsona bakoitzari bere gaitasunak erakusteko aukera eskaintzea.

Eskubide hori enpleguaren etapa guztietara zabaltzen da; hau da, hautatze- eta kontratazio-prozesutik hasi eta prestakuntza, sustapen eta lanpostuan egotera bitarte. Gainera, egokitzapenak aplikatu behar zaizkie enplegura desgaitasun batekin sartzen direnei nahiz lan-bizitzan zehar desgaitasuna hartzen dutenei, adibidez, gaixotasun edo istripu baten ondoren.

Europako gidalerroetan bost metodo osagarri identifikatzen dira arrazoizko doikuntzak modu praktiko eta eraginkorrean ezartzeko:

  • Laguntza-teknologia ematea

Tresna batzuk sartzea; hala nola, pantaila-irakurgailuak, testua handitzeko aukera ematen duten programak, ahotsa ezagutzeko softwarea, entzuteko laguntzako gailuak edo pantaila egokituak. Laguntza-teknologia horiei esker, pertsonek autonomia eta eraginkortasunez egin ditzakete beren lanak. Galdetu, zeren finantza publikoaren laguntza izan dezakete.

  • Laguntza pertsonala

Banakako laguntza-zerbitzuek zereginak antolatzen, prestakuntza-prozesuak egokitzen edo lan-jarduera errazten laguntzen dute. Banakako ebaluazioek, berriz, indarguneak eta beharrak identifikatzeko aukera ematen dute, potentzial profesionala hobeto aprobetxatzea erraztuz.

  • Lanerako espazioa egokitzea, telelana barne

Altzariak eta instalazioak doitu daitezke edo aldaketa arkitektonikoak egin edo telelana egiteko aukera eman, betiere alternatiba moduan eskainita eta ez inposaketa gisa. Neurri horiekin batera, arriskuak ebaluatu behar dira aldez aurretik, arrisku psikosozialak barne. Ekipo informatikoek erabilerrazak izan behar dute, ta komunikazio-kanal irisgarriak izan behar dituzte.

  • Lan-ordutegi malguak

Sarrerak, irteerak edo etenaldiak aldatzeak alde handia ekar dezake. Desgaitasuna duten langileek baliteke etenaldi luzeagoak behar izatea edo lehenago iristea edo denbora luzeagoan geratzea, une lasaienak aprobetxatzeko. Ordutegi-malgutasuna instituzionalizatzeak kultura inklusiboa indartzeaz gain, egonkortasuna eta segurtasuna ematen dizkie desgaitasuna duten pertsonei.

  • Zeregin malguen gaineko akordioak

Zereginak berrantolatzeak lanpostuen artean laneko rolak edo zeregin espezializatuak trukatzea eskatzen du, eta, horrela, lanpostuak egoki daitezke pertsona bakoitza zentra dadin hobekien egin ditzakeen funtzioetan, integrazioa eta arrakasta profesionala erraztuz.

Egokitzapen teknikoez edo antolakuntzakoez haratago, gidalerroetan arduradunek eta lankideek jarrera inklusiboa izatearen garrantzia azpimarratzen da. Desgaitasuna duten pertsonak babestuta, ulertuta eta lantaldeko parte bezala sentitzen direnean, laneko ongizatea indartu egiten da. Izan ere, ingurune irisgarri batek eskubideak babestu ez ezik, lanaren eta erakundeen kalitatea ere hobetzen du.

Buletinera harpidetu