Ba al zenekien OSALANek app berri bat atera duela Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Europako Astea dela-eta?
Ba al zenekien
Pertsona guztientzako Osasuna eta Segurtasuna Lanean leloarekin, OSALANek, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Europako Astea dela-eta, Osalan.app izeneko web aplikazio berria aurkeztu zuen duela hilabete batzuk; hau da, tresna berritzailea, laneko arriskuen prebentzioari buruzko informazioa errazago eskuratzeko diseinatua. App honen helburua da laneko segurtasuna eta osasuna pertsona guztiengana hurbiltzea, lan-ingurune seguruagoa eta osasungarriagoa sustatuz.
Pertsona guztientzako Osasuna eta Segurtasuna Lanean leloarekin, OSALANek, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Europako Astea dela-eta, Osalan.app izeneko web aplikazio berria aurkeztu zuen duela hilabete batzuk; hau da, tresna berritzailea, laneko arriskuen prebentzioari buruzko informazioa errazago eskuratzeko diseinatua. App honen helburua da laneko segurtasuna eta osasuna pertsona guztiengana hurbiltzea, lan-ingurune seguruagoa eta osasungarriagoa sustatuz.
Modu horretan, OSALANek eskaintzen digun aplikazioa funtsezko baliabidea izan daiteke, langileek eta enpresek laneko arriskuen prebentzioari buruzko informazio eguneratua eta garrantzitsua eskura dezaten. Izan ere, tresna digital berri honek Gomendio praktikoak dituen fitxak eskaintzeaz gain, alerta pertsonalizatuen sistema bat eta laguntzaile birtual bat ere baditu, adimen artifizialean oinarritua, zalantza ohikoenei berehala erantzuten diena.
Beraz, Osalan.app aplikazioak informazio fidagarria, aholku praktikoak eta alerta erabilgarriak biltzen ditu ingurune bakar batean, eta horrek erreferentziazko plataforma izatera eramaten du laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan. Gainera, edozein nabigatzailetatik eskura daitekeenez, aplikazio digitalak erabiltzaileei aukera ematen die edozein unetan informazio argia eta ulergarria eskuratzeko, laneko arriskuen prebentzioarekin loturiko hainbat alderdiren inguruan.
Jada aipatu dugun moduan, Osalan.app aplikazioaren ezaugarri nabarmenetako bat da adimen artifizialean oinarritutako laguntzaile birtuala duela. Laguntzaile hori prebentzioarekin loturiko kontsulta ohikoenak berehala konpontzeko diseinatuta dago, eta laneko arriskuak errazago ulertzeko erantzun argiak eta zehatzak eskaintzen ditu. Funtzionaltasun horrek erabiltzaileei informazioa azkarrago lortzen laguntzeaz gain, lan-ingurunean prebentzioaren kultura indartzen ere laguntzen du.
Bestalde, app-ak alerta pertsonalizatuen sistema bat du, eta erabiltzaileei beren lan-ingurunean izan ditzaketen kontrako baldintzen berri ematen die. Adibidez, muturreko fenomeno meteorologikoen aurrean, aplikazioak arriskuak minimizatzeko gomendio espezifikoak bidaliko ditu. Ikuspegi proaktibo hori funtsezkoa da langileen egunerokotasunean segurtasuna bermatzeko.
Horrez gain, Osalan.app-ek laneko segurtasunari eta osasunari buruzko aholkuak eskaintzen ditu hilero, hainbat sektoretara egokitutako jarraibide praktiko eta guzti. Aholku horiek aplikatzeko errazak dira, eta lan-eremuan etengabeko sentsibilizazioa sustatzeko diseinatuta daude; horrela, langileei eguneroko errutinan jardunbide egokiak sartzen laguntzen zaie.
App berria urrats esanguratsua da laneko prebentzioa modernizatzeko bidean, teknologia baliabide praktikoak eta eskuragarriak eskaintzeko erabiltzen baita. Prebentzioa klik baten eskura jartzean, OSALANek laneko osasunarekin eta segurtasunarekin duen konpromisoa berresten du, guztiontzako lan-ingurune seguruagoak eta osasungarriagoak sustatzearekin batera.
Aplikazioa plataforma bizia da, etengabe eguneratuko da, eta erabiltzaileei aukera emango die OSALANen azken berrikuntzak, albisteak eta jarduerak eskuratzeko. Diseinu intuitiboa eta eskuragarria du, eta, beraz, Osalan.app funtsezko tresna izatera iritsi da laneko arriskuen prebentzioan informatuta eta gaituta egon nahi duen edonorentzat.
App-a deskargatu nahi baduzu, sakatu esteka honetan: https://osalan.app/. Deskarga gailu mugikorretarako bakarrik eskura daiteke. ????Sartu zure Android edo iPhone telefonotik.