Prebentzio-zerbitzuak. Zer-nolako aholkularitza eta laguntza eman behar diote enpresari prebentzioa eraginkorra izan dadin?

Segurtasun-ikasgaiak
Prebentzio-zerbitzuak. Zer-nolako aholkularitza eta laguntza eman behar diote enpresari prebentzioa eraginkorra izan dadin?

Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiaren arabera, enpresa da langileen segurtasuna eta osasuna babestearen arduradun nagusia. Betebehar hori betetzeko, prebentzioa bere gain har dezake (soilik arauan jasotako kasuetan eta baldintzetan), langileak izenda ditzake edo prebentzio-zerbitzu batera jo dezake: propioa, kanpokoa edo mankomunatua. Edozein modalitate aukeratzen duela ere, helburua bera da: arriskuak behar bezala kudeatzeko laguntza teknikoa eta espezializatua izatea, horrek erantzukizuna beste baten esku uztea eragin gabe.

Baina, zer da prebentzio-zerbitzua? Prebentzio-jarduera garatzeko beharrezkoak diren giza baliabideen eta materialen multzoa da. Praktikan, horrek esan nahi du zerbitzu horiek enpresaren zuzendaritzari ez ezik, langileei, haien ordezkariei eta prebentzio-arloan parte hartzen duten organoei ere aholkuak eman eta lagundu behar dietela. Horrela, prebentzio-zerbitzuaren funtzioa ez da enpresa ordezkatzea, prebentzioa bere erakundean eta lan-prozesuetan integratzen laguntzea baizik.

Aholkularitza horren zutabeetako bat da laneko arriskuen prebentziorako plana. Dokumentu horrek ez luke izapide soila izan behar, baizik eta prebentzioa jarduera guztietan integratzeko aukera ematen duen ibilbide-orria. Prebentzio-zerbitzuak ezagutza teknikoa ematen du plana lantokiko errealitatearekin koherentea izan dadin, baina gogoratu behar da zuzendaritzak bultzatu eta onartu behar duela eta erakundean zabaldu behar dela.

Arriskuen ebaluazioa da funtsezko beste alderdi bat; izan ere, langileen segurtasunean eta osasunean zer faktorek eragin dezaketen identifikatzea ezinbestekoa da esku hartu ahal izateko. Ebaluazio hori kontuan hartuta, prebentzio-zerbitzuak prebentzio-jardueraren plangintza egiten esku hartuko du, neurriak lehenesten, epeak ezartzen eta hartutako ekintzak benetan eraginkorrak diren egiaztatzen lagunduz.

Halaber, informazioa eta prestakuntza haien lanaren oinarrizko zatiak dira. Neurri teknikoak  ezartzea ez da nahikoa, langileek ez badituzte arriskuak ezagutzen edota ez badakite modu seguruan nola jokatu behar duten. Hemen, prebentzio-zerbitzuak zer eduki transmititu eta nola egin aholkatu behar du, informazioa eta prestakuntza postuetara eta dauden arriskuetara egokituz.

Gainera, prebentzio-zerbitzuek enpresari lagunduko diote lehen sorospenak eta larrialdi-planak antolatzen nahiz osasuna zaintzen, betiere lanetik eratorritako arriskuei dagokienean. Azken jarduera hori eskumeneko osasun-langileek egin behar dute, eta, enpresak horretarako baliabide propiorik ez badu, kanpoko prebentzio-zerbitzu egiaztatu baten bidez egin ohi da, beti legezko bermeak errespetatuz (hala nola, konfidentzialtasuna eta, oro har, langilearen baimena).

Prebentzio-zerbitzu baten benetako balioa ez da “espedientea betetzea”, enpresari modu eraginkorrean laguntzea baizik, lan-ingurune seguruagoak eta osasungarriagoak eraikitzearren. Aholkularitza hori lanaren errealitatearekin lerrokatutako

Buletinera harpidetu