Beroa, hotza eta lan segurua, argitaratu dugun monografiko berria
Segurmania
Laneko arriskuen prebentzioaren inguruan, gure online ezagutzaren liburutegia zabaldu dugu, «Beroa, hotza eta lan segurua. Tenperaturak, eguzki-erradiazioa eta kontrako baldintza meteorologikoak» izeneko monografiko berria argitaratu baitugu. Edukien bilduma honetan, ingurumen-baldintzek langileen segurtasun eta osasunean eragina izan dezaketela eta prebentzioa egoera bakoitzera egokitzea garrantzitsua dela azpimarratzen da.

Muturreko beroak eta hotzak, eguzki-erradiazioarekiko esposizioak edo kontrako baldintza meteorologikoek, hots, euriak, haizeak edota elurrak, arriskuak sor ditzaketenez, horiek identifikatu eta kudeatu egin behar dira. Egoera horiek batez ere aire zabalean lan egiten dutenei eragiten diete, baina barruko espazioetan ere kontuan izan behar dira, ingurumen-baldintzek eta lan-prozesu batzuen berezko tenperaturek ongizatea eta segurtasuna arriskuan jar baititzakete.
Modu horretan, monografiko honen bitartez, informazio praktikoa bildu dugu gure organismoak beroaren eta hotzaren aurrean nola erantzuten duen hobeto ezagutzeko, alerta-seinale nagusiak identifikatzeko eta horien efektuak prebenitzeko nola jokatu jakiteko. Halaber, funtsezko gai batzuk jorratu ditugu; hala nola, hidratazioa, eguzki-erradiazioaren aurreko babesa eta baldintza meteorologiko ezberdinen aurrean segurtasunez lan egiteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriak.
Gure helburua da erakundeetan ezagutza, kontzientziazioa eta prebentzio-kultura hobetzen lagunduko duten baliabide erabilgarriak eskaintzea. Izan ere, prebentzioak ezin du estatikoa izan; aitzitik, jarduera bakoitzaren ezaugarrietara eta alda daitezkeen ingurumen-baldintzetara egokitu behar du.
Monografiko berri hau ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Bertara sartzea oso erraza da: klik besterik ez duzu egin behar eduki guztiak kontsultatzeko eta deskargatzeko.
Jakizu segurtasunez lana nola egin behar den edozein ingurumen-baldintzatan! Izan ere, hotz edo bero egin, euria edo elurra egin, garrantzitsuena beti gauza bera da: gure osasuna babestea eta etxera segurtasunez itzultzea.