Ba al zenekien… 85 dezibelio baino gehiagoren eraginpean egoteak zure memoriari kalte egin diezaiokeela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien… 85 dezibelio baino gehiagoren eraginpean egoteak zure memoriari kalte egin diezaiokeela?

85 dezibelio baino gehiagoren eraginpean egoteak zure memoriari kalte egin diezaiokeela?

Osasun-arriskutzat berriki aitortu den arren, berariazko garrantzia duen osasun-arazo bilakatu da zarata. Azterketa guztiek berretsi dutenez, 85 dezibelioak gainditzen dituzten hotsak jarraian entzuteak ondorioak dakartza giza gorputzean, hala nola memoria galtzea eta ikasteko zailtasun gehiago izatea.

Izan ere, zaratak aldaketak eragin ditzake hipokanpoko zelulen nukleoan, eta hipokanpoa da, hain justuki, memoria-prozesuekin lotutako eremua burmuinean. Horrez gain, eskalaz gaindiko soinu-perturbazioek giza adimena gehiegi aktibatzen dute, eta horrek ondorio negatiboak dauzka kontzentrazioan, errendimenduan eta ezagutzak biltzeko gaitasunean.

Buletinera harpidetu