Ba al zenekien… aldamio bat muntatzeari buruzko ezagutzak garatzen lagunduko dizun jolas bat dagoela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien… aldamio bat muntatzeari buruzko ezagutzak garatzen lagunduko dizun jolas bat dagoela?

Eraikuntzaren Lan Fundazioak online jolas bat kaleratu du, “Andamiando”, aldamio sektoreko langileei eta enpresei aldamio erabileraren prebentziozko alderdi legalak eta teknikoak ezagutzera emateko eta aldamio tubularren erabilerari buruzko ezagutzak egiaztatzeko. 

Jolastea ikasteko modu aparta da, ikastolan letrak eta zenbakiak jolas didaktikoen bidez ikasten genituen bezala. Gogoratzen al zara? Zergatik ez aldamio bat nola muntatu ikasi eta ezagutzak garatu jolas dibertigarrien bidez? Jolasen bidezko ikaskuntza ez dadila izan umeen kontua bakarrik!

Eraikuntzaren Lan Fundazioak online jolas bat kaleratu du, “Andamiando”, aldamio sektoreko langileei eta enpresei aldamio erabileraren prebentziozko alderdi legalak eta teknikoak ezagutzera emateko eta aldamio tubularren erabilerari buruzko ezagutzak egiaztatzeko.

Jolasaren bidez, enpresei zein langileei aldamioen erabilera, muntaia eta gainbegiratzearen arriskuei buruzko informazio eta sentsibilizaziorako erreminta bat eskaini zaie, lan ezbehar-kopurua murrizteko helburu nagusiarekin.

Nola jolasten da?

Jokalariek hiru profil desberdin dituzte aukeran: erabiltzaileak, muntatzaileak eta ikuskariak eta aldamioen alderdi legalei, prebentziozkoei eta teknikoei buruzko 16 galdera erantzun behar dituzte.

Proposamena aukeratu ondoren, jokalariak erantzun zuzena eta azalpen labur bat lortuko du informazioarekin. Jolasa amaitzerakoan, aprobetxamendu ziurtagiri bat lortu daiteke, non lortutako puntuazio osoa adierazten den.

Ikasi jolasten eta egiaztatu aldamioei buruzko zure ezagutzak!

 

Buletinera harpidetu