BA AL ZENEKIEN… ANTIBIOTIKOEK EZ DITUZTELA SENDATZEN HOZTURAK EDO GRIPEA BEZALAKO BIRUSEK ERAGINDAKO INFEKZIOAK?

Ba al zenekien
BA AL ZENEKIEN… ANTIBIOTIKOEK EZ DITUZTELA SENDATZEN HOZTURAK EDO GRIPEA BEZALAKO BIRUSEK ERAGINDAKO INFEKZIOAK?

Medikuek eta zientifikoek aspalditik ohartarazi digute antibiotikoak gaizki erabiltzen ditugula, eta behar ez direnean kontsumitzearen eraginez, bakteriak erresistente bilakatzen ari direla eta antibiotikoak funtzionatzeari uzten ari zaizkiola.

Medikuek eta zientifikoek aspalditik ohartarazi digute antibiotikoak gaizki erabiltzen ditugula, eta behar ez direnean kontsumitzearen eraginez, bakteriak erresistente bilakatzen ari direla eta antibiotikoak funtzionatzeari uzten ari zaizkiola. Antibiotikoen Erabilerari buruzko Kontzientziazioko Mundu Asteak gogorarazi digun bezala, ez bada neurririk hartzen, aurreikusi da, 2050. urterako, Europan, edozein birusarekiko erresistenteak diren infekzioek eragindako heriotza kopurua 390.000 izango dela, urtean, eta Espainian, berriz, 40.000, Osasun Ministerioaren arabera.

Espainian, Europarekin alderatuta, botika hauen kontsumoak gora egin du, Ministerioak eta OMEk hainbat kanpaina kaleratu arren. Espainolak dira antibiotiko gehien hartzen dituzten europarrak, Maltarekin batera. Egoera larri hori dela eta, Osasunaren Mundu Erakundeak, 2015ean, Mikrobioen Aurkako Erresistentziaren kontrako Jarduera Plan Orokor bat argitaratu zuen, gobernuei erantzunkizuna gain hartu eta jardun behar zutela ohartarazteko helburuarekin.

Antibiotikoek bizitzak salbatzen dituzte, eta gaixo batek mota honetako botikak behar dituenean, onurak alde negatiboak baino ugariagoak dira. Baina antibiotikoak hartzea beharrezkoa ez denean, bigarren mailako efektuak nagusi bilakatu daitezke. Honako hauek, besteak beste, aurki ditzakegu aipatutako botiken bigarren mailako efektuen artean: legena, zorabioak, goragalea, beherakoa edo onddoek eragindako infekzioak (candibiasis). Bigarren mailako efektu larrienen artean, C. difficile edo C. Diff infekzioa aurki dezakegu, zeinek beherakoa eragiten duen eta kolona larri kaltetu dezakeen, baita heriotza eragin ere.

Antibiotikoek ez dute funtzionatzen hozturak,gripea edo muki-jario bezalako infekzio biralen aurka, nahiz eta jariakinak trinkoak edo hori edo berde kolorekoak izan. Profesional medikoek bakarrik eman diezaiokete gaixoari, gaixotasun bakoitzerako tratamendurik hoberena. Azkenean, antibiotikoak hartzea agintzen badio, hartu behar dira errezetaren jarraibideen arabera. Kutsatzeko aukerak mantentzeko eta prebenitzeko oinarrizko hainbat gomendio existitzen dira, esate baterako, eskuak ondo garbitu edo eztula egiterakoan tapatu.

Erabili ditzagun, beraz, antibiotikoak arretaz eta arduraz.

Buletinera harpidetu

Web honek cookieak erabiltzen ditu. Hau da, webean sartzen zarenean informazioa pilatzen du, datuak aztertu eta hurrengoetan informazio garrantzitsua erakusteko. Irakurri cookie-politika Cookieak xehetasun gehiagorako edo konfigurazioa aldatzeko.

Cookieak konfiguratu

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

FuntzionalaGure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

AnalitikoaGure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.

Sare sozialakGure webak sare sozialetako cookieak ezartzen ditu hirugarrenen edukiak (YouTube eta FaceBook, kasu) erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

PublizitateaGure webak publizitate-cookieak ezartzen ditu zure intereseko iragarkiak erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

Beste batzukGure webak beste zerbitzuetako cookieak ezartzen ditu (cookie analitikoez, sare sozialetako cookieez eta publizitate-cookieez gain).