Ba al zenekien… autonomoek urtarriletik kontingentzia profesionalengatik kotizatzen dutela eta, ondorioz, istripuen aurrean babestuago daudela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien… autonomoek urtarriletik kontingentzia profesionalengatik kotizatzen dutela eta, ondorioz, istripuen aurrean babestuago daudela?

2019ko urtarrilaren 1etik, autonomoak istripuen aurrean babestuago daude. Lan Arriskuen Prebentzioko euren politika hobetzeko aukera ezin hobea da.

2019ko urtarrilaren 1etik, autonomoak istripuen aurrean babestuago daude. Lan Arriskuen Prebentzioko euren politika hobetzeko aukera ezin hobea da. Estaldura hau erabilgarri izateko, nahita nahiez Kontingentzia Profesionalarengatiko estaldura kontratatu beharko dute, alegia; ez da nahikoa Kontingentzia Arruntarengatiko gutxieneko estaldura edukitzea. Hau da, bai kontingentzia arruntak eta bai profesionalak derrigorrezko bihurtu dira autonomoaren kotizazioan.

2019ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen abenduaren 28ko Legezko 28/2018 Errege Dekretuaren nobedade nagusienak honako hauek dira: norberaren konturako langileentzako gizarte eta lan arloko neurri berriak, derrigorrezko estaldurarekin lotutako hobekuntzak, jarduera iraungitzeagatik, aldi baterako ezintasun edo ezintasun iraunkorrarengatik eta lan istripuengatik.

Gizarte estaldurak

Hori bai, autonomoak Gizarte Segurantzako kuota ordaintzeaz salbuetsita egongo dira gaixotasun bajaren bigarren hilabetetik aurrera, aldi baterako ezintasuna edo ezintasun iraunkorra eraginez gero. Horrez gain, ezintasuna lan istripu baten edo gaixotasun profesional baten ondorioz sortu bada, prestazioa bajaren lehenengo egunetik jasotzeko eskubidea izango dute.

Buletinera harpidetu