Ba al zenekien… balaztak beroa jasaten duten materialez eginak daudela?
Ba al zenekienDisko balaztak ibilgailuen gurpiletarako erabili ohi den balaztatze sistema dira. Abiadura handian doan auto batek energia asko dauka eta, gelditzen denean, balazta pastilletan ia guztia bero bihurtzen da. 500°C edo tenperatura handiago hartzera iritsi daitezke.
Eta zerez eginak dauden galdetuko duzu, hainbesteko igurzketa eta beroa jasan ahal izateko. Autoen balazta pastillak urtzen ez diren materialez eginak daude:
- Pastilla erdi metalikoak. Kobre, altzairu, grafito eta letoi txirbil metalikoez osatuta egongo dira, erretxinaz elkartuta.
- Pastilla organikoak. Metalikoak ez diren osagaiez osatuta daude, esaterako, beira, kautxua eta kevlar erretxinaz elkartuta.
- Zeramiken pastillak. Zuntz zeramikoak eta betegarriko beste materialak dituzte elkarrekin lotuta. Kobre zuntzak ere eraman ditzakete.
Eta bizikleten balaztak? Altzairu herdoilgaitzez izaten dira, nahiz eta zenbait metal arin ere erabili, esaterako, aluminioa eta titanioa; eta disko balaztetan presioa egiten duten balazta blokeak gomaz eta karbonoan oinarritutako materialez eginak daude, esaterako kevlar.
autoa balaztak Segurtasuna