Ba al zenekien ehun-eslingek horiei buruzko informazio guztia eskaintzen dizuten etiketa bat dutela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien ehun-eslingek horiei buruzko informazio guztia eskaintzen dizuten etiketa bat dutela?

Eslingak edo zamen edo altxatze ekipoen arteko lotura gailuak faktore erabakigarria da zama astunen mantenu edo manipulazio mekanikoko lanak egiterakoan. Ehun-eslinga mota desberdinak existitzen dira, erabil zehatzetarako eta horiek erabilerari datxezkion arriskuak prebenitzeko prestatuta daude. Nola bereizi ditzakegu? Etiketari esker.

Eslingak edo zamen edo altxatze ekipoen arteko lotura gailuak faktore erabakigarria da zama astunen mantenu edo manipulazio mekanikoko lanak egiterakoan. Ehun-eslinga mota desberdinak existitzen dira, erabil zehatzetarako eta horiek erabilerari datxezkion arriskuak prebenitzeko prestatuta daude. Nola bereizi ditzakegu? Etiketari esker.

Eslingak erabiltzerakoan aurre egin beharreko arrisku nagusia eslinga gaizki aukeratzean edo dena delako eslinga egokiena ez izatean datza, zama motarako, lan-girorako, tenperatura baldintzetarako edo baita oker erabiltzea ere. Hori gertatzen denean, eslingak huts egin dezake eta zama pertsonen eta/edo objektuen gainean eror daiteke.

Oker egindako aukera batek istripu bat eragitea saihesteko, ehun-eslinga guztiek identifikazio-etiketa bat josita eraman behar dute, euren ezaugarri nagusiak identifikatu ahal izateko. Etiketaren koloreak eslinga fabrikatzeko erabili den ehun-materia zehaztuko du:

  • Berdea: poliamida
  • Urdina: poliester
  • Marroia: polipropileno

Zuntz mota lehenengo begiradan identifikatzeko aukera emango digun koloreaz, gain, etiketak honakoari buruzko informazioa barne hartu beharko du:

  • Berriro erabil daitekeen eslinga bat baldin bada (erabilera orokorreko altxatze-lanetarako erabiltzekoa, behin eta berriro erabil daitekeena euren bizitza eraginkorra amaitu arte) edo Berriro erabil ez daitekeen bat baldin bada (bidaia bakar baterako diseinatuta erabilera modu zehatz batean eta, zama azken helmugara eraman ondoren, ezin dena ondorengo zerbitzuetarako berriro erabili).
  • Erabilerako Gehienezko Karga (C.M.U.) Zuzenean altxatzeko gehienenezko karga.
  • Erabilera koefizientea. Fabrikatzaileak bermatutako hausturarako gutxieneko zama eta eslingaren gainean markatutako erabilerako gehienezko zamaren arteko harremana.
  • Luzera erabilgarria metrotan. Oinarri puntu batetik beste oinarri puntu baterako luzera.
  • Ehun-material. Poliamida, poliester ed polipropileno.
  • Trazabilitate kodea.
  • Fabrikatzailearen edo banatzailearen izena.
  • Fabrikazio jatorria
  • Berriro erabil daitezkeen eslingetarako Europako Arauaren Zenbakia edo Berriro erabil ez daitezkeen eslingetarako Espainiako Arauarena.

Etiketaren atal bat ezkutatuta eta eslingak duen lotura edo jositako tartean txertatuta egon beharko da. Ezkutatutako etiketaren zati honek ere aipatutako informazio hau adierazi behar du, hura guztiz edo zati bat puskatuz edo apurtuz gero, etiketan ikusgai dagoen zatia erreferentzia bezala erabiltzen jarraitu ahal izateko.

Etiketarik ez duten edo etiketa ondo ikusten ez den eslingak berehala baztertu behar dira eta ez dira zamak altxatzeko erabili behar, oso arriskutsuak direlako.

Buletinera harpidetu