Ba al zenekien enpresak 1959an hasi zirela osasun-zerbitzuak ematen?

Ba al zenekien

Gaur enpresa guztiek eskaintzen dituzte, baina 1959ra arte Espainian enpresek ez zuten horrelako zerbitzurik.

Zehazki, 1959ko ekainaren 10eko BOEk derrigortu zituen enpresak, eta betekizun hauek ezarri zizkien: “enpresako jardueretan langileen osasuna zaintzea eta hobetzea eta, horretarako, lanaren arrisku orokor eta espezifikoetatik eta aurreikusteko moduko patologia komunetatik babestea”.

Horrela sortu ziren “azterketa medikoak”; gaur egun “osasun-azterketa” esaten diegu eta azken urteetan asko aldatu dira. Adibidez, lehen urtean behin oinarrizko proba batzuk egiten zituzten, langileen osasun-egoera orokorra aztertzeko; gaur egun, berriz, osasuna lanaren arriskuen arabera ebaluatzen da, azterketa ez dago zertan urtean behin bakarrik egin eta probak espezifikoagoak dira. Arau zahar hura gaur egun bazter utzita dago eta honako hauek daude indarrean: laneko arriskuen prebentzioari buruzko 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, eta Prebentzio Zerbitzuen Araudia.

Buletinera harpidetu