Ba al zenekien furgonetekin bideetan izan daitezkeen lan-istripuak murrizteko Sentsibilizazio Plan bat badagoela?
Ba al zenekien
Furgonetak lan askoren egunerokotasunaren parte dira: banaketa, mantentzea, laguntza teknikoa, obrak edo zerbitzuak. Baina, eguneroko erabilera horretan, horiek gidatzeak izan dezakeen arriskua ez da benetan hautematen. Errealitate horri erantzuteko asmoarekin, Sentsibilizazio-plan espezifiko bat jarri da abian, mota horretako ibilgailuekin gertatzen diren laneko trafiko-istripuak murrizte aldera.
Furgonetak lan askoren egunerokotasunaren parte dira: banaketa, mantentzea, laguntza teknikoa, obrak edo zerbitzuak. Baina, eguneroko erabilera horretan, horiek gidatzeak izan dezakeen arriskua ez da benetan hautematen. Errealitate horri erantzuteko asmoarekin, Sentsibilizazio-plan espezifiko bat jarri da abian, mota horretako ibilgailuekin gertatzen diren laneko trafiko-istripuak murrizte aldera.
Furgonetekin bideetan izan daitezkeen lan-istripuak murrizteko Sentsibilizazio-plana Laneko Segurtasun eta Osasunerako Batzorde Nazionalaren Laneko Bide Segurtasuneko Lantaldearen barruan sortu zen, eta horren helburu nagusia furgonetak bideetan erabiltzearekin loturiko laneko ezbehar-tasa gutxitzea da.
Planak funtsezko bi kolektibo hartu ditu kontuan batik bat. Alde batetik, negozioak kudeatzen dituzten pertsonak, plantilla dutenak edo ez dutenak, eta furgoneta lanerako ohiko tresna dutenak. Bestetik, horiek gidatzen dituzten pertsonak, egunero haiei ez ezik, hirugarren pertsonei eta gizarte osoari ere eragiten dien arrisku baten eraginpean daudenak.
Furgoneta bat gidatzeak turismo konbentzional batek duena baino arrisku handiagoa du, bereziki hiriarteko bideetan. Aldeak ditu dimentsioei, portaerari eta erabilerari dagokienez, eta, ondorioz, era horretako ibilgailuak gidatzeak arrisku espezifikoak ditu, eta prebentzio-neurri egokiak landu behar dira. Horregatik, planak desberdintasun horietaz jabetzea eta horien arabera jokatzea beharrezkoa dela azpimarratzen du.
#ConFurgonetas5Metas lelopean, ekimenak bizitzak salbatzen dituzten bost helburu markatzera gonbidatzen gaitu. Funtsezko bost ekintza, pertsona bakoitzaren eta enpresa bakoitzaren eskura, arriskuaren gainean zuzeneko ondorioa dutenak. Arauak betetzeaz gain, laneko bide-segurtasuna indartuko duten ohiturak eta erabakiak txertatu behar dira.
Negozio batean furgonetak erabili behar badira, gidariek laneko trafiko-istripua izan dezakete. Beraz, prebentzio-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzea nahiz furgonetak gidatzearekin lotutako arrisku espezifikoak hobeto ezagutzea ezinbesteko tresnak dira ezbehar-tasa murrizte aldera.
Erronka martxan da: planarekin bat egitea, bost helburuak onartzea eta bideko prebentzioa lehentasun partekatu bihurtzea.




