Ba al zenekien INSSTren app baten bidez substantzia/produktu kimikoekiko esposizio dermikoko arriskua ebalua daitekeela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien INSSTren app baten bidez substantzia/produktu kimikoekiko esposizio dermikoko arriskua ebalua daitekeela?

Lan-ingurunean substantzia kimikoen eraginpean aritzea langileen osasuna larriki arriskuan jar dezakeen faktore kritikoa da. Produktu kimiko batek, substantzia puru edo nahasketa gisa, arrisku handiak sor ditzake bere propietate fisio-kimiko eta toxikologikoak medio nahiz erabiltzen den moduarengatik.

Lan-ingurunean substantzia kimikoen eraginpean aritzea langileen osasuna larriki arriskuan jar dezakeen faktore kritikoa da. Produktu kimiko batek, substantzia puru edo nahasketa gisa, arrisku handiak sor ditzake bere propietate fisio-kimiko eta toxikologikoak medio nahiz erabiltzen den moduarengatik.

Arazo horri aurre egiteko, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalak (INSST) produktu horiekiko esposizio dermikoaren bidezko arriskua ebaluatu ahal izateko aplikazioa garatu du, eta, era horretan, prebentzio-estrategia eraginkorragoak ezarri ahal izango dira errazago.

Aplikazioa RISKOFDERM tresnaren gaztelaniazko bertsioan oinarritzen da, eta eguneratu egin da substantzia kimikoen sailkapenaren lege-aldaketekin bat egiteko eta funtzionaltasuna hobetzeko. Tresna kualitatibo horrek esposizio dermikoaren gaineko arriskua ebaluatzen du; hau da, hainbat industriatan produktu kimikoekin kontaktuan jartzeko bide ohikoenetako bat. Diseinuari esker, erabiltzaileek produktu baten arriskugarritasuna eta zeregin espezifikoei lotutako esposizio-maila balora dezakete.

Aplikazioak galdetegi bat du, eta erabiltzaileak substantziari eta lan-baldintzei buruzko galderak erantzutera bideratzen ditu. Segurtasun Datuen Fitxan (SDF) emandako informazioa kontuan hartuta, produktuaren arriskugarritasuna ebaluatzeaz gain, esposizio-maila kalkulatzen da. Ondoren, app-ak emaitza horiek konbinatzen ditu osasunerako arriskua kalkulatzeko, eta, egindako ebaluazioaren arabera, kontrol-neurri egokiak iradokitzen ditu.

Tresna horren abantaila nagusietako bat da agente kimiko bat larruazalaren bidez organismoan sartzen denean gerta daitezkeen efektu lokalak, larruazaleko lesioak edo alergiak ez ezik, efektu sistemikoak ere baloratzeko duen gaitasuna. Ebaluazio integral horri esker, langileek eta segurtasun-arloko arduradunek erabaki informatuak har ditzakete arriskuak gutxiagotzeko.

Gainera, aplikazioak hasierako ebaluazioa emateaz gain, arriskua etengabe kudeatzeko aukera ematen du. Erabiltzaileek kontrolatzeko neurri gehigarriak gehitu ditzakete eta arriskua berriro ebaluatu. Era horretan, ezarritako ekintzen eraginkortasuna zehaztu ahal izango dute. Horrela, laneko segurtasuna etengabe hobetzeko kultura sustatzen da, eta prebentzioa prozesu aktiboa eta dinamikoa izatera iristen da.

Aplikazioa tresna irisgarria eta erabilerraza da, eta langileek nahiz enpresek arriskuak kudeatzerakoan ikuspegi proaktiboa izatea bultzatzen du. Beraz, arriskuak modu proaktiboan ebaluatzeko gaitasun horrek, pertsonen osasuna babesteaz gain, produktu-kimikoek lan-ingurunean duten eraginaren inguruan erantzukizun eta kontzientzia handiagoa izatea sustatzen du. Era horretan, etorkizunean lan-dinamika eralda dezakeen prebentzio-kultura bat lortzeko oinarriak ezartzen dira.

Aplikazioa deskargatu nahi baduzu, zure gailuaren sistema eragilera egokitzen den esteka saka dezakezu:

Buletinera harpidetu