Ba al zenekien istripuei buruzko bideo biralek prebenitzeko ere balio dezaketela? TikTok-eko 5 bideo biral, istripuak prebenitzen laguntzen dutenak

Ba al zenekien
Ba al zenekien istripuei buruzko bideo biralek prebenitzeko ere balio dezaketela? TikTok-eko 5 bideo biral, istripuak prebenitzen laguntzen dutenak

Segurmanian pentsatu dugu istripuen inguruko bideo biralak aukera paregabea direla autobabesak eta segurtasunak duten garrantzia nabarmentzeko. Gure ustez, funtsezkoa da bideo horien inpaktua aprobetxatzea, prebentzioak eta segurtasun-arauak betetzeak eguneroko bizitzan eta lan-bizitzan duten garrantziaz ikusleak kontzientziatzeko.

Istripuen bideoak biral bihurtzen dira batez ere pertsonengan duten inpaktu bisualarengatik eta erreakzio emozionalarengatik. Bideo horiek deigarriak izan ohi dira beren izaera zirraragarria dela-eta, eta, sare sozialetan partekatzean, azkar zabal daitezke, denbora gutxian jende askorena iritsiz.

Era horretan, istripuen bideo horiek behar bezala kudeatuta, prebentzio-tresna bihur daitezke, prebentzio-neurriak hartzeko eta segurtasun-arauak beti betetzeko beharra nabarmentzeko erabiltzearekin batera. Gure ustez, bideo biral horiek, egoera arriskutsuak loriatzetik urrun, hezkuntza-erreminta boteretsuak izatera iritsi daitezke ohitura seguruak sustatzeko eta prebentzio-kultura ta erantzukizun kolektiboa bultzatzeko.

Beraz, esan eta izan. Tiktokerren bost bideo biral ezagunenak hartu ditugu, horietan istripuak izaten ari dira, eta autobabeserako eta segurtasunerako ikasgai bihurtu ditugu.

Prestatu ditugun mikrobideoek prebentzio-mezuak dituzte, eta era horretako istripuak saihets ditzaketen segurtasun-arau eta prebentzio-neurri nagusiak gogorarazi ditugu. Era horretan, bideo biral horiek zerbait positibo bilakatu nahi ditugu eta erabili, protagonistek bizi izandako esperientzia txarraren bidez, akatsetatik ikas dezagun, ez errepikatzeko, jokabide seguruak indartzearekin batera.

Bideo horiek ikus ahal izateko, adi egon zaitezte aste hauetan; erreparatua gure sare sozialei, argitaratzen joango gara eta. Espero dugu horietaz gozatzea, prebentzioak ez baitu zertan aspergarria izan.

Ver esta publicación en Instagram

Una publicación compartida de Segurmania (@segurmania)

Buletinera harpidetu