Ba al zenekien lan-ekipo mugikorrek seguruak izateko baldintza batzuk bete behar dituztela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien lan-ekipo mugikorrek seguruak izateko baldintza batzuk bete behar dituztela?

Aurreko post batean azaldu genuen moduan, lan-ekipo finkoek zenbait neurri bete behar dituzte horiek erabiltzeak dakartzan arriskuei aurre egiteko segurtasun-berme handienarekin.  Lan-ekipo mugikorrei (kargak altxatzeko makinak, lanerako plataforma mugikorrak, orga-jasogailuak…) dagokienean, berriz, ba al zenekien gutxieneko beste xedapen batzuk bete behar dituztela? Ez zenekien? Don’t worry. Hemen esango dizugu zeintzuk diren.

Aurreko post batean azaldu genuen moduan, lan-ekipo finkoek zenbait neurri bete behar dituzte horiek erabiltzeak dakartzan arriskuei aurre egiteko segurtasun-berme handienarekin.  Lan-ekipo mugikorrei (kargak altxatzeko makinak, lanerako plataforma mugikorrak, orga-jasogailuak…) dagokienean, berriz, ba al zenekien gutxieneko beste xedapen batzuk bete behar dituztela? Ez zenekien? Don’t worry. Hemen esango dizugu zeintzuk diren.

Lan-ekipo mugikorrek beren funtzio operatiboak egiten dituzte batetik bestera mugitzen direnean edo haien zati mugikorrek posizio desberdinak hartu eta mugimendu ezberdinak egiten dituzte beren funtzioak betetzearren. Hori dela-eta, haien joan-etorriak beste arrisku batzuk dituzte bai langileentzat, bai haien ekintza-erradioan aurkitzen diren pertsonentzat.

Joan-etorrietan arrisku horiek murrizteko, ekipo mugikorrek zenbait baldintza bete behar dituzte:

  • Lanerako ekipo mugikor baten eta haren osagarrien edo atoien artean energia transmititzeko elementuak ustekabean blokeatzen badira, arriskuak sor daitezke, eta, orduan, ekipoa egokitu egin behar da blokeo hori galarazteko.
  • Blokeoa eragotzi ezin denean, langileek ondorio kaltegarriak ez jasateko beharrezko neurriak guztiak hartu behar dira.
  • Energia transmititzeko elementuak finkatzeko bitartekoak izan behar dituzte, elementu horiek trabatzeko edo hondatzeko arriskua dagoenean.
  • Iraulketa-arriskuak saihesteko, egitura bat izan behar dute, ekipoa itzulera-laurden bat baino gehiago makurtzea galarazteko, eta beste egitura bat, iraultzen bada pertsonaren edo langileen inguruan nahiko espazio izatea bermatzeko. Iraultzen den kasuan zapaltzeko arriskua ere badago, erabiltzaileentzako atxikipen-sistema bat instalatu beharko da.
  • Orga-jasogailuei dagokienez, aurreko puntuan aipatutako neurriez gain, beharrezkoa da langilearentzat egokitutako kabina bat izatea; atxikipen-sistema eserlekuaren gainean mantendu behar da.
  • Bitartekoak izan behar dituzte baimenik gabe martxan jartzea eragozteko.
  • Balaztatzeko eta gelditzeko gailu bat instalatuta izango dute, eta, segurtasuna medio beharrezkoa bada, larrialdietarako beste gailu bat, erraz iristeko moduko aginteen bidez edo sistema automatikoen bidez eraginda, gailu nagusiak huts egiten badu ere.
  • Errailen gainean dabiltzan hainbat lan-ekipo aldi berean mugituta gerta daitekeen talkaren ondorioak murrizteko bitarteko egokiak izan behar dituzte.
  • Ikuspena hobetzeko gailu osagarriak izan behar dituzte, gidariaren zuzeneko ikus-eremua nahikoa ez bada.
  • Gauez edo leku ilunetan erabili behar badira, lanera egokitutako argiztapen-gailu bat eduki behar dute, behar adinako segurtasuna bermatzeko.
  • Hurbileko langileen segurtasuna arriskuan jarri behar bada, ohartarazteko seinale akustiko bat izan behar dute.
  • Sute-arriskua sortzen badute, su-itzalgailuak izan behar dituzte, erabiltzeko lekuan beste batzuk inguruan daudenean izan ezik.

Buletinera harpidetu