Ba al zenekien norbera babesteko ekipamenduek zenbait baldintza bete behar dituztela?
Ba al zenekien
Norbera babesteko ekipamenduak funtsezkoak dira edozein lan-ingurunetan, baldin eta langileen segurtasuna edo osasuna mehatxatzeko arriskuak badaude. Langile batek arrisku batetik edo hainbatetatik babesteko erabiltzen duen edo jantzita duen edozein ekipamendu bezala definitzen dira. Horren barruan, jantzi egokiak nahiz helburu horretarako espezifikoki diseinatutako osagarriak sartzen dira. Hala ere, NBE guztiak ez dira berdinak, eta zenbait baldintza bete behar dituzte eraginkorrak eta seguruak izatea bermatzeko.

NBEak babes kolektiboko neurri teknikoen edo lan-antolakuntzaren bidez arriskuak saihestu edo murriztu ezin diren egoeretan erabili behar dira. Horrek esan nahi du, batzuetan, ekipamendu horiek erabiltzea dela langileak lesioetatik edo gaixotasunetatik babesteko azken defentsa-lerroa.
NBEek bete behar duten baldintza garrantzitsuenetariko bat da babes eraginkorra eman behar dutela arriskuen aurrean, arrisku horietarako diseinatuak izan badira. Alegia, eraginkorrak izateaz gain, erabiltzailearentzat arrisku gehigarriak edo beharrezkoak ez diren eragozpenak eragitea saihestu behar dute. Hori lortzeko, NBEek hauek bete behar dituzte:
- Lantokiko baldintzei erantzutea. Erabiliko diren ingurune espezifikorako egokiak izan behar dutenez, lan-inguruneko tenperatura, hezetasuna eta beste elementu batzuk kontuan hartu behar dira.
- Langileen ezaugarriak kontuan hartzea. Funtsezkoa da NBEek erabiltzailearen baldintza anatomikoak eta fisiologikoak ez ezik, osasun-egoera ere kontuan hartzea. Behar bezala doitzen ez den ekipamendu bat deserosoa izan daiteke, eta, azken finean, ez eraginkorra.
- Doigarriak izatea. NBEek eramailearengana egokitzeko aukera izan behar dute, erabiltzerakoan ondo doituta izatea eta eroso sentitzea ziurtatzeko.
Gainera, arrisku anitzen ondorioz, hainbat NBE aldi berean erabili behar badira, ezinbestekoa da elkarren artean bateragarriak izatea. Era horretan, ekipamendu bakoitza eraginkorra izango da, eta ez du gainerakoen funtzionamendua eragotziko.
Azkenik, NBE guztiek bete behar dituzte legezko eta erregelamenduzko araudi aplikagarrietan ezarritako baldintzak, bereziki diseinuari eta fabrikazioari dagokienean. Horrek ziurtatzen du ekipamenduak seguruak izatea eta kalitate-estandarrekin fabrikatuta egotea, pertsonak modu eraginkorrean babesteko.
NBEak funtsezkoak dira lan-segurtasunerako, baina eraginkorrak izateko, baldintza espezifiko horiek bete behar dituzte. Ekipamendu horiek behar bezala aukeratzeak eta erabiltzeak aldea marka dezake istripuen prebentzioan eta lan-ingurune segurua sustatzean.