Ba zenekien… informazioa begiekin hobeto gordetzen dugula?

Ba al zenekien
Ba zenekien… informazioa begiekin hobeto gordetzen dugula?

Begiekin geureganatzen ditugun edukiak, esaterako, infografiak, bideoak edo bestelako irudiak, ezin hobeak dira kontzeptu garrantzitsuak barneratzeko.

Hala da! Begiekin geureganatzen ditugun edukiak, esaterako, infografiak, bideoak edo bestelako irudiak, ezin hobeak dira kontzeptu garrantzitsuak barneratzeko. Neoman-ek egindako azterketa batek adierazi digu begien bidez geureganatzen dugun informazioa nabarmen hazi dela azken urteotan: %400 literaturan 1990etik, %9900 interneten 2007tik eta %142 egunkarietan 1985 eta 1994 bitartean.

Zergatik hazi da hainbeste? Gure burmuinaren %50 inguruk begien bidezko prozesua lantzen duelako eta gure zentzumen-hartzaileen %70 ikusmenean aurkitzen direlako. 150 milisegundu besterik ez dugu behar ikur bat prozesatzeko eta 100 milisegundu, berriz, esanahi bat emateko.

Infografiak, gogoratzeko errazenak

Infografiek, bereziki, informazio ugari erakusten dute, argi eta modu eskematikoan, eta horrek informazioa bereganatzeko prozesua errazten du. Horiei esker informazio gehiago gorde dezakegu erakargarriagoak direlako. Hain zuzen ere, infografia baten aurrean gaudenean, %95 ulertzen dugu, eta testu baten aurrean gaudenean, berriz, %70. Horrez gain, adituen arabera, kolore biziek gure interesa %80 gehiago pizten dute.

Infografiak, halaber, partekatzeko dibertigarriak, erakargarriagoak eta gogoratzeko errazagoak dira.

Buletinera harpidetu