Badakizu Laneko Istripuen inguruko lehen Legea 1900. urtean onartu zela?

Ba al zenekien

Garai batean langileen lan-osasuna gutxi edo batere ez zen inporta.

Ez eskularrurik, ez kaskorik, ez hesirik, ez maskararik, ez su-itzalgailurik bulegoko txokoren batean, edota ez arnes homologaturik goietatik ez erortzeko. Hori, ordea, 1900. urtean aldatu egin zen, Laneko Istripuen inguruko Legearen aldarrikapenarekin; Espainian gizarte segurantzako lehen araua dela esaten da. Berrikuntzetariko bat zen enpresariak zuela langileen istripuen erantzukizuna, eta, ezbeharra izanez gero, kalte-ordaina eman behar zuen.

Dokumentuak nabarmen hobetu zituen lan-baldintzak, eta aseguruak kontratatzeko atea ireki zuen konpentsazioei eta gastu medikoei aurre egitearren. Halaber, laneko istripuen mutuen iturria izan zen, eta, horrekin batera, laneko administrazioa sortu zen, araudia betetzen zela zaintzeko, kontrolatzeko eta, betetzen ez zen kasuan, baita zigortzeko ere.

Buletinera harpidetu