Bizia benetan salbatzen duten Facebook ez beste aplikazio batzuk

Bizitza seguruak
Bizia benetan salbatzen duten Facebook ez beste aplikazio batzuk

Informazio- eta komunikazio-teknologiek erroak bota dituzte.

Gustatu ala ez, IKTak gehienon bizimoduaren parte dira dagoeneko eta, olgetaz gain, askotariko erabilerak dituzte. Hain serioak ez direnak ere, gizarte-sareak kasu (Facebook, Twitter, Instagram…), baliagarriak dira atentatuen eta hondamendien moduko gertakari dramatikoetan.

Sektorea bizkor ari da bilakatzen, egunero dugu berritasunen bat; baita laneko arriskuen prebentzioan ere, teknologia berriak prebentzioa hobeto kudeatzeko tresna garrantzitsu bihurtu baitira. Gailu mugikorren (telefonoak, tabletak, ordenagailu eramangarriak…) erabilera masiboak aukera ugari ematen ditu.

Liek, adibidez, prebentzioko profesionalek eraikuntza-lanetan modu eraginkorragoan lan egitea errazten du. Ecommunicatorrek asmatutako “hilotzen gailuak”, pertsona konfigurazioan zehaztu baino gehiago okertzen bada edo ez dela mugitzen ikusten badu, pertsonari abisu ematen dio eta atzerako kontaketa hasten du. Kontaketa ezeztatzen ez bada, lehendik aukeratutako kontaktuei larrialdi-alerta bana bidaltzen die, larrialdi-dei bat egiten du eta GPS posizioaren berri ematen du SMS eta posta elektroniko bidez.

Kimikaren alorrari dagokionez, Granadako Unibertsitatean Peligrosidad sortu dute. Aplikazio horrek laborategietako arriskugarritasuna neurtzen du. Besteak beste, arrisku kimikoa sailkatzen du, agente kimikoak eskuztatzerakoan arriskugarritasun-indizea zenbatesten du (Ipmaq) eta laborategietan arrisku kimikoa kontrolatzeko jarduerak eta neurriak antolatzen laguntzen du.

Aplikazio horietako batzuk arriskuen prebentzioko teknikarientzat egin dituzte, haien lana errazte aldera. Gehienek argiaren, zarataren eta bibrazioen mailaren berri emateko balio dute: Sound Meter, Luxómetro, belarri-babesen zarata-moteltzea eta jarrera behartuen analisia (REBA metodoa); azken horiek INSHTk sortu ditu. Beste batzuk ez dira hain espezifikoak eta erabilera bat baino gehiago dituzte. ApprevenirT aplikazioak (Android eta IOSen erabil daiteke), adibidez, testu, bideo eta irudi didaktikoak ditu. Enpresa eta langileei informazio eta material interesgarria ematen die eta prebentzioaren alorreko estatuko eta nazioarteko erakundeen estekak ditu. Gainera, atal berezi bat du (AcuidarT), non estresa prebenitzeko, egoki elikatzeko eta jarduera fisikoa egiteko aholkuak eta baja hartu ondoren lanean berriz hasteko neurriak eskaintzen dituen. Horrez gain, linterna, termometroa, dezibelio- eta pultsazio-neurgailuak eta lupa ditu.

Prebentzio-tresna horietan jolasak ere badu bere lekua. Izan ere, aplikazio batzuk laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntzan ludifikazioa (jolasa) erabiltzen dute; adibidez: Ergovidrio, Ergopan eta Preven Game.

Aurrerapen asko daude, bizkor gertatzen dira eta prebentzioaren kulturan uste baino errazago integratu daitezke. Norberak aukera beza berea.

Buletinera harpidetu