Bizirik bazaude, ikas dezakezu.

Bizitza seguruak | 15/02/2018
Bizirik bazaude, ikas dezakezu.

Esaera zaharrek diote “Ezin zaiola zakur zaharrari ezer irakatsi’ eta ‘haga gaztetan tolestu egiten dela, baina zahartzaroan apurtu egiten dela”.

Batzuetan, esaera zaharrek huts egiten dute eta topiko edo gehiago ez saiatzeko aitzaki huts bihurtzen dira. Baina, esfortzu txiki batekin, gizaki arrunt batek denetarik ikasten du bere bizitzaren minuturo.

Hala ere, helduen ikaskuntza, eta , prestakuntza, desberdina da gazteago diren pertsonengan eta zenbait berariazkotasun du. Baita Lan Arriskuen Prebentzioaren esparruan ere.

Helduek ezagutza berriak bereganatzeko prozesuak hainbat berezitasun dauka, denek aurretik ezarritako sinesmenak, balioak eta iritzi argiak dituztelako. Gehienetan, bizi esperientzia gehiago duten pertsonek helburu zehatz batzuk lortzeko gauzak ikasi nahi dituzte. Hau da, irakasten bazaiena ‘kapitulu’ horren kanpo badago, ez zaie interesatzen. Edo beste modu batera esanda, helduek informazio praktikoa nahiago dute.

Hutsetatik ikasten dutela egia bada ere, haurtzaroa eta nerabetasuna utzi ondoren, pertsonak porrotarekiko eta taldeak eurei eta euren zereginari buruz izan dezaketen iritziarekiko askoz sentiberagoak dira. Agian, horregatik, gauzak hobeto barneratzen dituzte arrakasta dutenean eta bere azterketan aurrera pausuak modu txalogarriak ikus dezaketenean.

Ez da ezagutzak barneratzeari uko egitea, hainbat inguruabarraren pilaketa baizik, esaterako aldaketekiko mesfidantza (ia gizakiari atxikita auto kontserbazioaren eraginez), barregarri gelditzeari eta zerbait ez jakiteari beldurra, edo motibazio eza. Horregatik garrantzitsua da ikaskuntzaz arduratzen diren pertsonek euren beharrekin, kezkekin konektatzen jakitea eta aldez aurretik ikasleek dakitena eta zein ingurutan aplikatuko duten jakitea. Horrela, ikasi nahi duten helduek asko ikasiko dute.

Aldaketek beldurra ematen dute, bai, baina pizgarri bat dira eta jakinduria zabaltzeko premia dakarte.  Errutina eten egitearekin batera trebetasunak bereganatzeko desioa agertzen da eta horiek bizitza laboralerako eta pertsonalerako praktikoak badira, askoz hobe!

Haur bezala

Helduek ere ezagutzen eta ezagutzen ez dutenaren arteko oreka ezarri behar dute, ikaskuntza esperientzia aktiboen eta pasiboen artean, eta baita jarduera serioen eta dibertigarrien artean ere. Horri esker, inguruan nahasi eta arreta mantendu dezakete. Kontuan hartu behar dugulako beti, edozein lagun taldek, denon artean urte asko batu arren, haurrak bezala portatzen bukatu dezakeela aspertuz gero. Horri dagokionez, azterketa askok baieztatu dute prestakuntza eserita eskaintzen bazaie eta horrek denbora luzez irauten badu, euren eserlekuetan zanpatuta, minduta eta ez dutela inoiz gehiago beste ikastaro batean izena emango zin egiten bukatuko dute. Alegia; edozein adin gabe bezala eskolan.

Heldu baten ikaskuntzaren giltzarriak, horrenbestez, haurren ikaskuntzarenak ez bezalakoak dira, baina zenbait alderdi berdin ere aurki dezakegu. Bi adin tarteetan ezagutzak hobeto bereganatzen dira, gustura sentitzen badira, besten onespena jasotzen badute eta ikasitakoak bere emaitzak izan dituela egiaztatzen badute. Eta zein izan daiteke lanean arriskuak eta istripuak ekiditea baino sari hobeagoa.

Buletinera harpidetu

Web honek cookieak erabiltzen ditu. Hau da, webean sartzen zarenean informazioa pilatzen du, datuak aztertu eta hurrengoetan informazio garrantzitsua erakusteko. Irakurri cookie-politika Cookieak xehetasun gehiagorako edo konfigurazioa aldatzeko.

Cookieak konfiguratu

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

FuntzionalaGure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

AnalitikoaGure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.

Sare sozialakGure webak sare sozialetako cookieak ezartzen ditu hirugarrenen edukiak (YouTube eta FaceBook, kasu) erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

PublizitateaGure webak publizitate-cookieak ezartzen ditu zure intereseko iragarkiak erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

Beste batzukGure webak beste zerbitzuetako cookieak ezartzen ditu (cookie analitikoez, sare sozialetako cookieez eta publizitate-cookieez gain).