Eta zeuk, nola zapaltzen duzu?

Bizitza seguruak
Eta zeuk, nola zapaltzen duzu?

Valentzia Erkidegoko Podologoen Elkargo Txit Gorenak (Icopcv) dio oinekin lotutako arazoak direla jarduera profesionaleko garapenean agertzen diren ohikoenetariko bat eta lan baja ugari eragiten duten arrazoi bat.

Valentzia Erkidegoko Podologoen Elkargo Txit Gorenak (Icopcv) dio oinekin lotutako arazoak direla jarduera profesionaleko garapenean agertzen diren ohikoenetariko bat eta lan baja ugari eragiten duten arrazoi bat. Ez dagokie ibilbide luzeekin lotutako enpleguei bakarrik. Eserita edo jarrera berberean denbora luze ematen dutenen oinek ere asko pairatzen dute. Arazoa ez datza lan inguruan, baizik eta norberak oinak erabiltzen dituen eran. Kirol oinetakoen konpainia handiek, duela hainbat urte, horixe bera ikertzen dihardute.

Valentziako Biomekanika Institutuaren arabera (IBV), pausu bakoitzarekin, giza gorputzak inpaktua zuzenean jasotzen du lotailuetan, hezurretan eta artikulazioetan. Luzera, horrek hainbat gaixotasun eta hamaika eragozpen sor ditzake. Horregatik, oso garrantzitsua da oinetakoak zuzen aukeratzea, lan egiteko zein eguneroko bizitzarako. Eta hemen funtsezkoa da pronatzailea edo supinatzailea den jakitea.

Pronazioa txorkatila barrurantz biratzeko joera da, eta supinazioa, berriz, oina kanpoaldean hondatzeko joera. Zalantza izanez gero, erabilitako zapatila baten zolaren desgasteari erreparatu besterik ez da egin behar. Barrualdea gehiago erabili bada, pronatzailea da. Desgastea kanpoaldean agertzen bada, supinatzaile baten aurrean gaude. Gerta daiteke bi zatiak berdin desgastatuta izatea, horrelakoetan, oinkada neutro baten aurrean egongo gara.

Azterketa biomekanikoa

Zenbait azterlanek dio hamar lagun bakoitzeko zazpik oinekin lotutako patologia bat duela, eta hura ibiltzerakoan ondoeza eragitetik eskeletoan eta, batez ere, belaunean arazoak eragitera arte irits daitekeela. Gomendatzen da oinkadaren azterketa bat edo azterketa biomekaniko bat egitea. Horri esker, lesio muskularrak edo osteoartikularrak agertzea saihestuko du, besteak beste;errepikapen zaintiratuak, metatarsalgiak, oin- zolako faszitisak, ezproi kalkaneoak, tendinitisa, giharren gainkargak, kondropatiak, pelbis kulunkatzeak…

Oinkada egokia ez dela atzemanez gero, bi aukera daude. Zuzendu daiteke giharren lanaren bidez, ariketekin eta fisioterapiarekin, bai oinarena eta bai hankena. Bigarren aukera lurrean hobeto eustean datza, pertsonalizatutako barne-zolekin. Jakina; profesional adituak eginak, hauetako elementuetako bat oker eginez gero, lesio gehiago eragin baitaitezke.

Edozein zalantza izanez gero, beti bezala, aditu batengana jo behar da, kasu honetan podologoa. Oinetan espezializatuta dagoen osasun profesional bakarra da, baita oinen diagnostikoan eta tratamenduan ere. Oinak horretarako gaitasunik ez duen baten eskutan uzteak arazo gehiago ekarriko ditu. Beraz, kontuz ea non jartzen duzun oina!

Buletinera harpidetu