Gabonetako argiak. Ilusioa eta prebentzioa beti eskutik helduta

Bizitza seguruak
Gabonetako argiak. Ilusioa eta prebentzioa beti eskutik helduta

Askorentzat Gabonak urteko etapa berezienetariko bat da. Batez ere, gure etxeak, kaleak, eraikinak eta paisaiak argitzen direnean eta hain berezia den magia hori igortzen dutenean. Eta zuk etxea girlandekin, izar iheskorrekin edo farol argitsu txikiekin apaintzen duzu? Orduan, hau interesatuko zaizu.

Kalitate gutxiko Gabonetako argiek jaietan istripu bat eragin dezakete. Zure segurtasunari lehentasuna emateko, honako aholkuak kontuan hartu behar dituzu:

Alde batetik, ez ahaztu argiak ez direla piztuta geratu behar horiek kontrolatuko dituen inor ez dagoenean. Lo bazaude, edo etxetik kanpo bazaude, gomendatzen dizugu beti deskonektatzea.

Etxean adinez txikikoak edo haurtxoak badaude, garrantzitsua da argiak horiengandik urrun mantentzea. Gabonetako bonbillen dirdirak eta koloreek, girlandek eta apaintzeko gainontzeko materialek atentzioa ematen die. Haurrek horiek manipulatu nahi izaten dute, baina euren segurtasunarengatik, hobe da horiekin kontaktua izatea saihestea.

Gabonak amaitzen direnean eta apaingarriak jasotzeko unea iristen denean, oso garrantzitsua da zuzen gordetzea: gomendatzen dizugu bonbillak leku lehor batean kokatutako kutxa batean gordetzea; zalantzarik gabe, kableak ez kaltetzeko aukerarik hoberena da, eta horrez gain, bonbilla txikiek lehenengo egunean bezala argitzen jarraitzea lortuko duzu.

Askotan, gertuko dendetan eros ditzakegun argietako batzuk probatu dira. Horiek, oro har, ez dituzte segurtasun probak gainditzen gehiegi berotzen direlako eta ondorioz, akatsak izaten dira, adibidez, deskarga elektrikoak.

Ilusioa eta prebentzioa beti eskutik helduta joatea nahi baduzu, gomendatzen dizugu egiaztatutako produktu bat erostea. Zorionak!

Buletinera harpidetu