Lan prebentzioan arriskua atzematearen garrantzia

Bizitza seguruak
Lan prebentzioan arriskua atzematearen garrantzia

Arriskuen hautematea lan istripuen tasa murrizteko ebaluatu beharreko faktore nagusienetariko bat da. Horrez gain, borrokatu behar den osagai subjektibo garrantzitsua dauka. Hura gutxiestea arriskutsua da.

1935 urtean, hiru urteko haur bat txirrista metaliko baten eskaileretatik igo zen, pintura altxatuta zuela. Lurrean ez dago gomarik, hartxintxarra baizik. Haurra galtza motzetan doan. Aita begira dago, inolako kezkarik gabe. Egoera berberak, 2018ko norbaiten begi aurrean, hamaika arrisku dakartza: zauri bat herdoilduta dagoen materialarekin eta infekzio bat hartzeko aukera, labaintzea metalean eta kolpe bat hartzeko aukera; zauri irekia belaunean hartxintxarrean erortzeagatik. Horrek esan nahi du 1935eko aita axolagabea zela, eta haurra jasaten ari zen arriskuek ez ziotela kezkatzen? Horrek ezan nahi du XXI. mendeko gizakiak beldurtiagoak direla? Askok esango lukete ez bat ez bestea. Horri arriskua modu desberdinean atzematea deritzo, denboraren poderioz eboluzionatu ez ezik, bakoitzak bere hautemate propioa ere dauka.

Argi dago ia gizaki guztiok zenbait egoera arriskutsutzat jotzen dugula, besteak beste: sua, sumendi bat, animalia basati bat, ezezagun bat kalezulo ilun batean. Horiek guztiak une arriskutsutzat joko dira, jakina, su-hiltzaile, animalia basatien hezitzaile edo argi gutxiko kaleetatik ibiltzea ohituta dagoen norbait galdetzen badiogu izan ezik.  Jarduera bat behin eta berriro egiteak, arazoak lor daitezkeelako sentsazioa ezabatzen du eta arriskua denok askotan esaten dugun eta batere prebentiboa ez den esaldi horretan dago: beti egin dut horrela eta ez da inoiz ezer gertatu. Hala ere, su-hiltzaileak badaki erre daitekeela, hezitzaileak, lehoiak jan dezakeela eta ibiltariak, berriz, kalezuloetan maltzurrak daudela.

Eta izan ere, lan inguruan arriskuaren hautemateak norberaren ogibidearekin zerikusi handia dauka. Sektore desberdinetako langileei egindako inkestek hala adierazi dute. Logikoa da, bulegari batek sentitzen dituen arriskuen artean, altueretatik eragindako erorketak ez egotea, edo siderurgian lan egiten duen batek, arriskutsutzat ez jotzea oinak non jarri behar dituen ordenagailu batean tekleatzen orduak eta orduak ematen dituen bitartean.

Arriskuen hautematea lan istripuen tasa murrizteko ebaluatu beharreko faktore nagusienetariko bat da. Horrez gain, borrokatu behar den osagai subjektibo garrantzitsua dauka. Hura gutxiestea arriskutsua da. Oso garrantzitsua da langileak ondo jakitea eta ondo ezagutzea prebentzio neurriak hartzen ez baditu, zeri egin beharko dion aurre. Ezinbestekoa da ere, zein kalte eragin ditzakeen jakitea. Hasierako adibideari aplikatzen badiogu, aitak jakingo balu tetanosak semea hil dezakeela, ziur aski adiago egongo litzateke. Baina, tetanosak jota hil den norbait ezagutuko balu, herdoildutako elementuekin kontaktuan egotegatik, ziur txikia txirristatik jaitsiko lukeela.

Prebentziozko neurriak aplikatzeak ekintza bat arriskutsuagoa jotzean edo ez jotzean ere eragiten du. Langileek, nortzuk, 20eko hamarkadan New Yorkeko zeruan zintzilik zegoen haga baten ertzean esertzen ziren, ez duten inolako kaskorik edo arnesik soinean. Segurtasun neurriak aplikatzeak kontu handiz ibili behar den pertsona kontzienteago bilakatzen du. Eta are garrantzitsuagoa; norberaren babesa ohitura bilakatzen du.

Buletinera harpidetu