Maskoten jabeentzako segurtasun aholkuak
Bizitza seguruakLehenik eta behin azpimarratu behar da maskotak ez direla jostailuak edo objektuak, baizik eta artatu, zaindu eta maite behar diren izaki bizidunak. Horregatik, euren ongizateari eta osotasun fisikoari lehentasuna eman behar zaie eta edozein intzidente edo istriputatik babestu behar ditugu.
Gure herrialdean erregistratutako 13 milioi maskota daude, eta horiek familia askoren protagonistak dira. Espainiako 10 familietatik 6k maskota du. Maskoten %89 txakurrak dira. Ondoren, katuak daude %38 izanik, eta hirugarrenik, txoriak daude %19rekin, gero arrainak, karraskariak eta narrastiak izango genituzke.
Inguru eta leku egokia eta segurua eman behar diegu gure etxean bizitzeko. Txakurrei eta katuei dagokienez, atsedena hartzeko eta lo egiteko leku bat hornitu behar diegu. Garrantzitsua da azken hura igarotze zonalde batean kokatuta ez izatea, estropezuak eragin litzaketelako. Arrainontzi, kaiola eta terrariumei dagokienez, arriskuetatik urrun kokatu behar dira, esaterako, erortzeko arriskuak, intoxikazioa, erredurak, elektrokuzioa, hotz edo bero handiegi…
Horrez gain, haurrekin bezala, garbiketa produktuekin, beirazko objektuekin eta elementu zorrotzekin kontu ibili behar da, edozein istripu mota saihesteko.
Biziki komenigarria da, animaliek identifikazio lepoko bat eramatea, euren izena eta jabearen datuak adierazten dituen plaka batekin. Galtzen edo ihes egiten badu, ahalik eta lasterren itzultzea ahalbideratzen baitu. Txakurrei dagokienez, animaliaren eta jabearen datuak dituen txip bat erabiltzea derrigorrezkoa da eta katuei dagokienez, oso komenigarria da.
Familian haurrak badaude, animaliekin nola jardun irakatsi behar zaie, koska edo harramaska egiteko arriskuak ekiditeko. Ez zaie molestatu behar, batez ere jaten ari direnean, ezta buztanetik edo belarrietatik tira ere eta lasai lo egiten utzi behar zaie.
Oso garrantzitsua da animalien higiene egokia mantentzea, gaixotasuna, bizkarroiak edo arkakusoak saihesteko, horiek pertsonei igorri dakizkielako. Maskota bakoitzerako egokiak diren higiene produktuak erabili behar dira.
Txakurrei dagokionez, txertoak derrigorrezkoak dira eta txertoen kartila egunean eduki behar da. Beste maskotei dagokienez, esaterako, katuak, oso komenigarria da, osasun arazorik ez izateko. Albaiteroari horri buruz galdetzea komenigarria da.
Kotxean, segurtasun neurri gisa, maskotak askeak ez joatea derrigorrezkoa da, ibilgailutik kanpora atera ez daitezen, istripua izanez gero, edo leiho batetik jauzi egin ez dezaten, edo kontrolik gabe ihes egin ez dezaten atea irekitzekoan, edo baita gidariaren maniobretan molestatu eta asaldatu ez dezaten.
Arrisku hauek ekiditeko, txakurren kasuan segurtasun uhalak daude eta katuen kasuan, berriz, arnesak. Biek baldintza betetzen dute eta egonkortasuna eta konforta ematen dute. Hala ere, katuekin eta bestelako maskotekin, komenigarria da tranportin egoki baten barruan bidaiatzea. Maskotak eroso eta babestuta sentituko dira, ihes egiteko arazoak saihestuko dira eta egonezina edo beldurra arinduko da, ibilbidean babestuagoak sentituko direlako.
Maskotak gure bizitza alaitzen duten lagun fidelak dira eta, geuk bezala, kalitatezko bizitza segurua edukitzea merezi dute. Euren segurtasuna zaintzean geurea ere zainduko dugu, familiako beste bat baitira.
identifikazio lepoko maskotak seguntasun uhalak segurtasun aholkuak