Nola egin etxe-aldaketa bat modu seguruan. 5 arrisku eta prebentzio-neurri

Bizitza seguruak
Nola egin etxe-aldaketa bat modu seguruan. 5 arrisku eta prebentzio-neurri

Bizitzako uneren batean, baten bat etxez aldatu da edo lagun edo senitartekoren bati lagundu behar izan dio etxe-aldaketa egiten. Nahiz eta a priori erraza eman, baditu bere arriskuak eta arazoak. Gaur, segurtasun-aholku batzuk eman nahi dizkizugu hurrena egingo duzun edo parte hartuko duzun etxe-aldaketan zure segurtasuna eta zure osasuna ez ezik, ingurukoen segurtasuna eta osasuna ere are hobetu zaindu ditzazun.

Bizitzako uneren batean, baten bat etxez aldatu da edo lagun edo senitartekoren bati lagundu behar izan dio etxe-aldaketa egiten. Nahiz eta a priori erraza eman, baditu bere arriskuak eta arazoak. Gaur, segurtasun-aholku batzuk eman nahi dizkizugu hurrena egingo duzun edo parte hartuko duzun etxe-aldaketan zure segurtasuna eta zure osasuna ez ezik, ingurukoen segurtasuna eta osasuna ere are hobetu zaindu ditzazun.

Etxe-aldaketetan beti babesten ditugu altzariak eta objektu pertsonalak, lekuz aldatzerakoan kalterik jasan ez dezaten, baina gutxitan babesten dugu geure burua aldaketa batek dituen arriskuetatik. Zeintzuk dira horiek? Hemen kontatuko dizkizugu, arrisku horiek minimizatzen lagun diezazuketen prebentzio-neurri batzuk ematearekin batera:

  1. Giharretako eta bizkarreko lesioak

Arriskuak: objektu astunak oker altxatzeak lesioak eragin ditzake bizkarren, giharretan eta artikulazioetan. Gehiegizko ahaleginak, zama pisuegiak eta altxatzeko teknika txar bat arazo horien arrazoi nagusiak dira.

Prebentzio-neurriak: pisua altxatzeko teknika egokiak erabil itzazu, tolestu belaunak eta ez bizkarra. Altxatu kargak bizkarra zuzen izanik. Objektu batek pisu gehiegi badu, eskatu laguntza eta ez egin gehiegizko ahaleginik. Argi eta garbi komunikatu objektu astun bat eraman behar duzun pertsonarekin. Planifikatu objektuarekin nola egin behar dituzuen maniobrak lekuz aldatzeko. Ez askatu objektua beste pertsonak pisua onar dezakeela ziur egon arte. Ahoz baieztatzea eskatu ez dela eroriko ziurtatzeko.

  1. Erorketak, estropezuak eta kolpeak

Arriskuak: aldaketa batean egon daitekeen desordenak eta lurrean pilatutako objektu-kopuru handiak estropezuak edo erorketak eragin ditzakete. Gainera, esku artean objektu handiak ditugula ibiltzean, ezin dugu ondo ikusi oina non jartzen dugun, eta oso ohikoa da objekturen batekin kolperen bat hartzea. Arriskua handiagoa da tartean eskailerak baldin badaude.

Prebentzio-neurriak: ez izan korridoreetan kaxa eta objekturik. Ez jarri edo pilatu kaxak pasabideetan. Poliki ibili eta ahal den guztietan ikusmen-lerro argia izan, kaxei zure gorputzetik gertu eutsiz. Ez kargatu kaxa oso altuak edo hainbat kaxa bata bestearen gainean, aurreko ikuspegia estaltzeko moduan. Erreparatu bereziki eremu arriskutsuei; eskailerak igo edo jaistean, ondo ikusi nor jartzen duzun hanka eta arreta handiz ibili.

  1. Ebakiak eta zauriak

Arriskuak: altzariak desarmatu eta berriro muntatzean, zenbait elementu edo tresnak ebakiak edo zauriak eragin ditzakete, behar bezala manipulatzen ez badira. Enbalatzeko zintak mozteko erabiltzen diren guraizeak edo kuterrak ere ebakiren bat egin dezakete kontuz ibiltzen ez bazara. Bestalde, objektu zorrotzak edo apurtuta daudenak erabiltzeak ebakiak eta zauriak eragin ditzake.

Prebentzio-neurriak: erabili eskularru egokiak, ondo eusten dutenak, zure eskuak babesteko. Erabili enbalatzeko kalitatezko kaxak eta poltsak, objektuak erori eta hautsi ez daitezen. Ziurtatu objektu astunak gordetzeko erabiltzen dituzun kaxak pisu horri eutsi diezaioketela ipurdia hautsi gabe. Objekturen bat hausten bada, puskak kontuz jaso. Izan beti eskura lehen sorospenetarako botika-kutxa, edozein urradura edo ebaki txiki berehala sendatu ahal izateko.

  1. Nekea eta akidura

Arriskuak: etxe-aldaketa bat neketsua izan daiteke fisikoki eta emozionalki, lan nekagarriak eskatzen dituelako. Altzariak eta objektu astunak kargatzea, mugitzea eta eramatea oso zorrotza da maila fisikoan, eta aldaketa planifikatzeak, logistikak eta mudantza osoa koordinatzeak akidura mentala eragin dezake.

Prebentzio-neurriak: aldez aurretik prestatzea komeni da, bai fisikoki, bai mentalki, lan nekagarri horiek guztiak egiteko. Aldaketaren aurretik giharrak indartzen joatea komeni da eta luzaketak eta ariketa fisikoa egitea, zure erresistentzia handitzeko. Laguntza egokia izateak nekea eta akidura murrizten ditu; beraz, eskatu laguntza zure senitartekoei edo lagunei. Atsedena hartu fisikoki edo emozionalki nekatzen bazara.

  1. Estresa eta antsietatea

Arriskuak: etxez aldatzea kezkatzeko moduko arrazoia da beti, eta horrekin lotutako estresa sor dezake, baita gainera datorkigun guztia pentsatzeko antsietatea ere.

Prebentzio-neurriak: planifikatu lan guztia denborarekin eta lasaitasunez. Zereginak modu antolatuan eta lasaitasunez egiteak presioa murrizten du. Saiatu behar duzun denbora hartzen aldaketa pixkanaka egin ahal izateko, presarik eta larrialdirik gabe.

Buletinera harpidetu